24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

3) Olerki berrizte (Zarautz, 1952). 1 1 1 orrialde. Berrogei

ta bi olerki guztira. Adiskide batzuk zirikatuta diosku, olerki

zarretatik berezitako mordoska bat antolatu zuen, 83 urte zeuzkala.

Ona berberak itzaurrean : «Alperkerizko lastai bigunean

etzinda ote negon edo zenbaitek ala uste izan arren, aldapa gogor

zalletik ibili naiz. Gauz bat bi bider esan besterik ezpalitz,

nekez ari bearrik ez nuen izango, errexean jardun eta nere arazoari

laister azken emango nion. Aundi da baña olakotan gerta

zaidana: garai batean idatzitako neurtizkiek argira jaso ta andik

urte batzuetara akatsez itxusituak ikusten ditut. Ori dala-ta beren

zimirrrik agerienak igurtzi, aldaketa bat edo beste egin, ustez

beintzat egoki xamar ezarri ta ona emen, liburu txiki ontan,

oraingo nere langintza».

Egin zitun, bai, orrazketak bere lanetan. Baiña txukunago

utzi ote zizkigun? Baliteke ezetz. Len-argitalpenean zeuden lez

obeki agertzen dira, bear bada. Askotan gerta oi: berezko lanak

apaiñagotzen ari oi gara, ta egin ziran uneko bereztasuna moztu

egiten diegu, zeuden baiño baldanago utzirik. Beraz, akats eta

guzti ere, berriz argitara nai ditugun lanak obe dakigu lenean

utzi, ezertariko orrazketa gabe. Azal ta muin, begoz erdi-unetxoan

ekarri zuten mardultasun sotillean. Artistaren lana, orraitio,

beti dugu eder, ta Arrese'k eskeiñi zigun olerki berrizte

oneri ere, lena berriro apaindu bearrak oker aundirik ekarri

zionik, ezin dezakegu aitortu.

Bertsotan idatzi zitun urrengo lanok ere.

TEATRU-GILLE.—1) Aiton baten eriotza (Euskalzale, 1898).

Bakarrizketa duzu^ bere adiskide Jose Artola'ri eskeiñia. Tolosa'n

osotu zuen 1898-1-4'an. Gizonki edesten ditu aitonaren azken-uneak.

Felipe Arrese otxandiotarraren Anjela gisa berean

egiña dago.

2) E. Mokoroa'ren Sentierák operak, 1900'garren urtean

Iruña'n lendabizi aurkeztu zana, E. Arrese'ren letrea darama.

Gero ere, Leidor tituluz argitaratu ta antzeztua (1936) izan zan.

iil

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!