24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Garazi-Eiheralarre'ko Ezterenzubi'n jaio zan 1873-5-20'an,

«Xadainia» laborari-etxean. Ogei bat urte zituela Ameriketara

joan zan, Wyoming eskualdera; gero, Nevada'ra artzain, eta

andik «bere bertsuetan emanen du bizitze garratz horren berri;

oihan-beltz, desertu, hartz-lehoinen orroa, ohoin basa..., ukanen

du zer aipa!» 1899'an itzuli zan bere errira, ta 1900-4-

26'an ezkondu zan «Marie Ampo deitu herritar batekin». Amar

seme-alaba euki zituzten. Ezkondu ondoren ere lau urte (1905-

1909) Nevada'n igaro zitun artzain, diru pizkat egitearren.

Berriz etxeraturik alor-lanetan eman zuen bizia. 1920'tik aurrera,

berak eskatuta, giltzain jarri zan elizan. 1929'anj ordea,

erriko kontseiluan sar-arazi zuten, eta kontseiluak ondoren auzapez

izendatu zuen. «Auzapez zeno —diosku P. Lafitte'k-,

gauza pollita ikus zitaken Ezterenzubin: elizan Mañex jaun

mera giltzain gisa jaun erretoraren rnutil, eta herriko etxean

jaun erretora jaun meraren meneko, segretario izanez !» Amar

urtez (1934-44) Garazi'ko zindikatean erriko gizon ere izan

zan. Bere azken amabost urteak alargun eta gaixo-xamar igaro

zizkigun. 1960-4-28'an il zan, «xaharren minbiziak» jota.

BERTSU-ONTZAILLE.—P. Lafitte'k: «Mañex Etxamendi ez

da behin ere tipus-tapas ahotik hortzera bertsuka ari izan, gure

plazetako bertsulariak bezala. Aide batetik boza ttipia zuep, eta

bertzetik ez zen hortako bere buruari fida». Orraitio, n$iz-ta

astitsu ta gauaz sarri bere bertsuak ondu, pillo ederra utzi zigun.

Nevada'n zegoelank asi omen zan bertsuak ateratzen, eta

gaur ezagutzen diran bere zarrenak 1895'an, 21 urteko zala,

urte berriz egiñak omen dituzu, ta azkenak 1954'an egiñak.

Aidizkarietan datoz ark ondutako bertsorik geienak: «Eskualduna»,

«Euskal-Erria», «Eskualdun Ona», «Gure Herria»

eta «Herria»-n aurkitu ditzakezu. Baita beste batzuk ba-dituzu

bakar lez «Eskualdun kantaria», «Gure Almanaka», «Errepikan»,

«Milla euskal olerki eder» ta beste liburu batzuetan.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!