24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ao'ko euskerazko mixio edo belguntza (1918), Doniane elizan,

Aita Florentino Ogara lagun zuela, astelen illuntzetik domeka

goizerarte, ospetsua izan zan. «Zelan gero entzun be! —diosku

A. Zubiaga'k-. Goizian goiztxu, itzartu ta oetatik jagitzerako,

olio gosetiai kortako atiak zabal-zabal edegiten ba'jakoez eta

lurruna darion ore bero-berua or-emen banandu, naiz ta purrapurraka

ekin ez, arein zaratia, olluena! Euren malladitik banaka-banaka

erasteko betarik baga, urduri-urduri, zeiñ lelen elduko,

alkarren leian, ariñeketan, egaiz egiten dabe eta aita baten

emonikua t'erdi iruntsi ta garbitu. Geure izlari aonen entzuleak

bere orobat egin eroien ba. Izan be berbaldigillerik benetarikuena

zan bera» (Aita Zubiaga, Jesus'en Biotzaren Deya, 1928,

124 orr.). Bularrean zeramazkin txingar-aleakin entzuleen biotzak

pizkat sugartzen mutiila zan, bai!

Zorrotza zan pensamentuetan. Irakur : «Egin dagigun beste

gizon guztiak ezilkorrak dirala; zelan ibilliko ete litzakez? Ba

neu bakarrik iikorra izan eta euren jolas, jan-edan eta beste

atsegiñetan eurakin batzanduko banitz, zer esango leuskide?

Zetan zatoz gugaz? Zu etzara gutaikua, tira bakartegira, zurrau

zeure gorputz ori, egin otoitz eta beste, gauza on asko, laster il

bear zara-ta! Alan da guzti be, jaramon baril^, euren antzera

biziko banitz, zorotzat ez nindukie artuko?» (Gogarteak, 127

orr.). Ur-azal gardenak barru garbia erakusten; euskera garbi

apain onek be, egillearen jatortasuna ederki digu ikus-arazten.

IDAZLE.—Itzez ta idatziz, zaiñetako odolaz oretu zitun erriari

azaldu bear zizkion ideia ta oldozkunak; garbi ta argi, bai,

ezertariko mordoillo ta ganora-ezik gabe, biotzetik biotzerako

jardunaren bidez, edonork irakurri-ala ulertzeko era errezean.

Ori irixteko bi gauza bear: erria ezagutu ta onen izkera sakonetik

jakin. Aita Kandido'k orixe erakusten dizu idatzita utzi zituen

liburuetatik. Aren liburu batzuk:

1) Ondo confesau ta comülgauteco iracazkizunac (Duran-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!