24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ondorioz baita toki askotan egin oi zioten leku: 1904'an,

berak zuzendu zuen Irun'en «Eskualzaleen Biltzarra»; J. Urkixo

bizkaitarrak RIEV sortu zuenean., bere ondora deitu zion;

berau izan zan «Euskal Esnalea»-ren buru, ta «Euskalerriaren

Alde» deritzan aldizkariari, berak bere idatzietan maiz izengoi

bezela erabili oi zuen «Euskal-Erriaren alde» jarri zioten;

1918'an, «Eusko-Ikaskuntza»-k deduzko buru izendatu zuen,

eta urte berean Euskaltzaindia sortu zanean, euskaltzain oso egin

zuten; Espaiña'ko «Real Academia de la Historia»-n, «Academia

de Ciencias Morales y Politicas»-en eta «Real Academia

de la Lengua Española»-n, euskal saillean, urgazle izan zitzaigun.

Etzan egundo ere politika zale agertu, euskaltzale amorratu

baizik. (Gaztetan etzitun antza gaizki ikusi izan errepubiika

saioak, baiña gerora eusko foru zaletasuna tinkatu zitzaion izate

muiñean, eta ortik, eusko lege zarretík bizi ziran erriketa joerak

bakarrik ikusten zitun begi onez: abertzaletasunaren Biderako

jokabidetik zebillela, maiz bota zioten arpegira etsaiak;

eta, izan ere, orrela idatzita daude «Blancos y Negros)), «Itzaltzu'ko

koblakaria», «Erraondo'ko azken danbolinteroa», «La

Bella Easo», ta beste batzuk; ainbat itzaldi ere elburu ortara

zioazten.

Atzenez, ezta arrigarri, konta ezin beste liburu ta paper zar

ikuskatu zituzten begiak, igali-zugaitz bati adarrak lez, akitu

egin zitzaizkion Kanpion'i, ta azken urte mordoa itsurik eman

zuen: begi-izar edo ilundura zeukan, baita goxoeri ere, ta osagiUeal<

ezin zioten ezertxo egin. Ez bere lurrik, ez beretar maiterik

ikusi gabe, gau illunean bizi izan zan, urtez ta matxuraz

aztun. Neguan Iruña'n egon oi zan, eta udaran Donosti'ko Ategorrieta'n,

bere Emilia-enea etxean. Azken egunetan, gerra

zala-ta, gorriak ikusi bear izan zituen. 1937-9-5'an itzali zan

Iruña'n, 83 urtetan. Ederki Latxaga'k: «Euskalzale onekin dauzkagun

zorrak ez ditugu ondo ordaindu».

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!