24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

kuntza? Naiz mugaz andik naiz emendik, euskerak, naitaez jeurtu

egiñaz, zokoratu bearra zeukan; gero ta ugariagotuz zijoazten

bere onda-tresnak: eskola ta irakaskintza, aldizkari ta egunerokoak,

irrati ta zinema, antzerlzi ta jolasak, gudaritza ta arat-onat

ibilteak derrior zekarren euskeraren atzera bearra.

Ingurumariko Laterri-jokabideak ere ba-zuten errua, noski.

Frantzia'n, esaterako, 1789'garren urteko naste ta matxiñada

egunetatik Estaduak: zeukan dana bere eskuetan, esku bat-batean

euki ere; etzuen nai eskualde txikien jabetasunik ez agintzaizpirik.

Aize-bolada artan guztia zan batera naia, erdira jo bearra:

izkuntza berdiña, lege berdiñak, eskubide ta betebear berdiñak

danentzako. Izadian dakusgun erako berdin-ezean batasunik

etzan aintzat artu nai. Ta jokabide onek, ez izan ezmezik,

gauza askoren amilketa zekarkigun ezinbestean.

Euskaldunok ortaz ainbat gauza geneuzkan il-agiñik. Ilten

zegoen gure izkuntza. Abando'ko arrano garbalak «Euzkerea

ilten dago», deadar egin zuenean, etzan gezurra aren esana, olaxe

zegoen eta. Gaxo geneukan geure ele zarra; iltzear noski.

Zergatik batez ere? Etsaiez esiturik geundelako? Ba liteke. Baiña

besteak beste, eritasun onen sustarrik beiñena euskaldunaren

garrik eza zan. Edu onetan mintzatzen da I. Larrakoetxea:

«Euskotarrak gure gauzakanako ta batez ere euskereaganako

daukagun maitasun-eza da gatxik txarrena. Guk euskerea benetan

maite-maite ba gendu, bere barrutiko ta landako zailtasunak

gorabera, laster ikasiko geunke ta garai ta une guztietan erabilliko

geunke» (Euskera, 1922, 34 orr.).

Mugaz andik, naiz eta azken urteotan, aldakuntza aundi gabe

iraun du euskerak. Zergatik berdin iraute ori? «Au —diosku

idazle batek- Frantzia'n euskera patois batzuk —gaskoiña ta

bearnesa- mugatuta dagoelako da, dudarik gabe; Espaiña aldetik,

ordea, auzo zuzen eta arrarte gabeko izkuntza ofiziala

du». Gaur-gaur, alare, zein an zein emen, geure berezko arnasa

galtzeko arrisku berdintsuak dauzkagu. Alde ta diferentzi au

soil-soilki gogorazi dezalzegu: an nekazari ta arrantzaleak eus-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!