24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

dion itzaurrean, au dasa : «Izkera erraza eta garbia darabil. Gutxitan

ikusten dana, ezta egia, irakurle? Erdalitzik ezta agiri,

bear bearrekoren bat izan ezik. Euskera garbi ta txukunean idatzia

dago, eta gainera ulerterrezean. Loretegi berri oni usain

ederra dario. Izanak eztu izena gezurtatzen. Gai asko darabiltzki,

yakingarri eta onurakorrak geienak, eta bakoitza ederki azaldu

ondoren, amaitzat, irakaspen egoki bat ateratzen du.. . Norbaitek

esan dezake: loretegi oni main onik darion eztakit, baina

itzaurlariak liburu egilea goratu nai duela ageri du beintzat.

Olakorik balitz, ona zer erantzungo nioken. Akats bat edo beste,

nun ezta arkitzen? Gizonen egintza guztietan. Beraz emen ere

bat edo bestetxo izan bear, baina ainbeste egokitasun eta edertasun

artean akats txiki oriek ezkutatuak gelditzen dira».

Zergatik derizkio iiburu oni «Loretegi berria» ? «Lore usaidun

mamitsuak»-en antza duelako. Ez dituzu berdiñak, baiña

lenengoan dakarzkin irakurgaiak ba-daude berri ontan ere; luzaturik

datoz, ala ere, ba-ditu berri-berriak ez gutxi, ta ipiññak

eta iruzkiñak., Beraz, argitaraldi berriztu ta geitua duzu.

Guztiz arretaz egiñiko lanak dira. Ona «Txarrak bai? Onak

geyago...» deritzaionetik zatitxo bat. IIois nola edesten duen

antziñako gure erüjio senaren ezaugarri eder bat.

«Elizakoak eraman bear diranean --idazten du— gauz ederbikañak

ikusten dira. Ura begirapena! Bai arreta aundia! Elizakoak

daramazkian apaiza topoz-topo arkitzen badute, beiak,

astoa, txerriak, dakazkiten abereak gelditu erazi, baztartu, badaezpadan

eutsi, ta bereala belaunikatzen dira. Ori guztia giza-semeak

txapela erantzi-ta, emakumeak berriz sudur-zapiaz, edo

bestela, burua estalirikan.

Soro, larre, baratz, etxe baztarretan daudenak oartu ditezen,

eliz-mutillak txilintxa jotzen du, ta etxekoandre edo etxekoalaba

bereala kutxara joango dira, Kandelera egunean bedeinkatu erazi

zuten kandela leiora aterako dute, piztuta. Al dutenak, dijoan

etxeraño lagunduko diote, al badute argiaz, gañerakoan argirik

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!