24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Are geiago; ama ta aberria eman dizkigun Jainkoaren kezka

bizia zebilkion tai gabe izate barrenean koskalari. Noiz edo

bein arpegira bota zioten bere Jainkoarekiko axolik eza. Zertako

iritzi eske? Misterio uts ez al da giza-barnea? Biziera

orron ta iperloka sarri izan oi da, ez gogo ez soin, ardurarik

ezerako bide pitzatua. Arrese'n biotza, alaz ere, amagana zijoan

unero, ordu larrietan baitik bat; berak onela:

Jainkoa'ren urren ama guk ordu

zalletan aipa deguna.

Gure olerkariak ortaz Jainkoari dei zegion lenen, ta amari

gero. Izatez nolakoak geran jakiteko, idatzietara jo oi dugu:

Arrese'ren poesietan eurrez didorogu Jainkoaren aipamena. Aita

Salbatore Mitxelena'k eman zizkion azken orduan eliz-sakramentuak,

eta, giza-bizitza Jainkoaz ta gizarteaz aseari al giñoan

bukaera emanik, goirantza jo zuen «illak bakarrik entzuten duten

izkera maitagarrian» ama zanari adieraztera bere «koita guziyak».

Pello Otaño (1857-1910) bertsolariaren adiskide barrukoa

zan, onek eragin bait zion euskera ta olerkigintza maite izatera,

1887'garren urtetik ain zuzen ere. Urteak joan urteak etorri,

Buenos Aires'en egin zion ikertaldi bat; eta, 1952'an, Donostiako

uriak Pedro Mari'ri opatu zion goratzarre-omenaldian Arrese'k

irakurri zuen txerazko itzaldia.

Bizitz azkenerantza Donosti'n bizi izan zan luzaroan; 80 urte

zitularik alaz ere, Donostia utzi ta Tolosa'ra aldatu zitzaigun.

Ementxe il zan 1954 jorraillaren 7'an, 85 urteko.

EUSKALDUN OLERKARIA.—^Pixu aundiko olerkaria da neretzat

Arrese tolosarra, ezta sekula ere alabaiña bear bezelako

arduraz aren lana aztertua izan. Egia aitortzera ezkeroz, ba-ditugu

beste poeta batzuk ere orrelaxe erdi-azturik utziak, sakon

bezin zabal aztatu ta ikasteak merezi luketenak noski. Itz neur-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!