24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

22.—^EUJENIO BENGOA AKORDAGOITIA (1873-1952)

Euskal idazle ta mixiolari. Nabamiz, Gabika ta Ereño, Arrolapeaii

egutera dauden iru erritxo, gaiñ-gaiñ Maruelexa, aintziña

bateko itxuraz gaztelu zarra dutelarik. Ementxe, Erefio'n

jaio zan Aita prantziskotar au, 1873-3-4'an. Bere gurasoak: Gregorio

ta Josefa. Umetxo zala Gernika ondoko Errenderi auzunera

aldatu zan Bengoa familia, ta Eujenio'k antxe egin zituen

bere len-ikasketak. Ondoren Aita San Frantzisko'ren ordenan

sartu, bear ziran estudioak bukatu ta meza berria esan zuen

1901'an. Mixiolari ibilli zan ia bere bizitza guztian, Txina'ko

Hupé Sortaidean batez ere; ainbat euskal ian idatzi zuen andik,

Bilbao'ko «Ibaizabal»-en eta Donosti'ko «Euskal Esnalea»-n

baitik bat. Bere lekaide-probintziara itzuli zanean, Andaluzia'n

bizi izan zan. Aita nagusiaren idazkari. Sevilla'ko San Buenaventura

komentuan il zan, 1952-5-17'an.

BERE EUSKAL LANA.—Gure aldizkarietatik ageri danez, ainitz

mixiolari dituzu euskal miñak jota bizi ziranak. Eta nolabait

min orreri arnasa eman nairik, idaz-egatsa erabilli izan dute

ortarako. Aita Bengoa'k Txina'ko berriak bidali oi zitun, esan

dugu, Ibaizabal (Bilbao, 1903) eta Euskal Esnalea —«Txina'tik

berriak»— aldizkarietara. Ona zatitxo au Txina'ko U-pe-tse'tik

igorria; erri artara joan zanean, i903-6-22'an noski, nolako

arrera egin zioten aditzera ematen digu.

«Etxe atatik —dio— eleiz-alderaiño prozeziño baten antzera

joan giñean. Lenengo joiazan bi edo iru bandera aundi batzukaz,

euren urrengo beste gizon bat txupiñazuak botaten tresna

bategaz (aztu egin jat esatea; emen bolandera edo zizirikorik

eztago, ezpada tokoak berakatz-txortea legez kordel baten ipinten

ditue, ta su emonik ertz batetik ataraten dabe zarata bat,

milla gizon era batera tiro-tiroka asiko balira legez, eta onelako

toko edo tiro txortarik ezpadago, emen eztago fiestarik), bada

onelakoak bere naikoa erre zituezan etxe atan eta bidean; baiña

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!