24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

agertu den zer berezi ori, falta zaio». Eta ondoren: «Esandakoak

eztu beeratzen ez gutxiesten. Retorika jatorra du, goitarra, biotz

bero batek indartua. Eta euskera eder, sendo eta ugarian mintzatzen

da beti. Izkuntzaren aldetik badugu, beraz, zer ikasi Arrese'gan,

eta beste batetik ere bai. Bertso orietan dauzkagu bilduak

garai artako gogoeta, kezka, asmo eta burrukak, euskaltzale

gartsu batek ikusiak eta adieraziak» (Egan, 1957, 118 orr.).

Azkenez, aitor dezagun argi: poesi-zale zan Arrese umetatik,

amaren sabelean edoslu zuen griña indarrez. Erti-lanak egikeran

ez zuen musaengana jo bearrik, argi-billa nunbait; gogo

baitan zeraman naikoa kopla zoragarriak eiotzeko. Egia da, ikasiz

ere asko piztazi zuen bere irudimena. Liburu santuak irakurriz

geien bat. Osterantzean biotza zan beretzat iturri jori ta

apartsu. Iparragirre ta Arrese bi erri-igarle ditugu, beren garaikoen

naikari ta opa biziak kopla gartsuetan gorputz egiñik utzi

zizkigutenak.

(Ikus B. Larrakoetxea, Euskal Esnalea, 1926, 167 orr.; S. Onaindia,

MEOE, 288 orr., Olerkiak, Bilbao, 1956, itzaurrean eta Gure Bertsolanak,

Bilbao, 1964, 238 orr.; L. Villasante, HLV, 282 orr.; L. Mitxelena,

et¿¡gan», 1957, 117 orr.; G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1952, 188

orr.; Auñamendi, II, 115 orr.).

2.—JOSE MANUEL ETXEITA ETA LUZARRAGA

(1842-1915)

Adia samin au bota zigun bein Eusebio Erkiaga'k: «Euskal

idazle izan ez diran letradun edo burujantzi asko izan da Euskalerrian.

Esaterako, mixiolariak, eta baita autorrentzuleak bere.

Eskribauak eta, osagiiieak eta. Zenbat jazoera, zenbat egoera

latz nobelagarri ez ete ditue ikusi ta bizi izan, berbarako, mixiolari

euskaldun sail zabal eta edatsuetako gizasemeak? Zegaitik

ez ete deuskue aberastu gure elertia, irakurgai biribillak

Is

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!