24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

zeukan gatza ta ozpiña ipuiak, bertso-lerro yaukalak eta igarkizun

politak eio ta biribiltzeko. Kirikiño'k eta Azkue'k pozik argitaratzen

zituzten aren lantxoak, «Ibaizabal»-en batez ere.

Gizonok geien batean aundi-zale gara: urlia onako jatorrikoa

da, sandia arakotik datorkiguna. Ala ere, arrokeriak baiño

igali obeak ez ote ditu ekartzen apaltasunak? Begira, beintzat:

idazle au, beste askotxo legez, seaska apalekoa dugula dirudi,

beronen idatziak irakurri ezkero. Ta orratik nolako bitxiz jazten

dizkigun! Gure literaturan oraiñarte aipatu ere ez da egin beronen

izenik, eta ala ere aínbatzu lan argitara zituen bere garaiko

aldizkarietan. Usai gozoa izan oi du, bai, oroldi arteko

bioltxoak ere.

EUSKAL LANA.—^Donostia'ko «Euskal-Erria»-n asi zan idazten;

1895'an agertzen da bere lenengo lana: On Antonio Okendxd,

olerkia. Gero, beste 17 lan, olerki, ipui, izldrimiri, goraltza

ta abar.

Azkue'ren «Euskalzale»-n etzuen idatzi, baiña bai, eta ugari,

«Ibaizabal»-en. Ona zerk eraginda asi zan. Kirikiño zan,

Azkue'kin batera, bilbotar agerkari «Ibaizabal» zeritzaionaren

artezkari, ta bere 6*garren geian, 1902-2-9'án, bertso-batzaldiak

iragarri zituen. Bertsolarientzako gaiak aidizkariak berak jarriko.

Lenengo gaia au izan zan: «Taberneruen bizimodua». Batzaldian

esku artu nai zutenai aste beteko epea ematen zitzaien.

Au ere esaten zuen: «Ez etorri, mutillak, negarrez edo serio;

bertso aiai edo alegreak egin eizuez». Zein-geiagoka auek etziran

Euskalerrian entzute aundiko ziran bertsogiñentzat, ezezagunentzat

baizik.

Bigarren batzaldiak gai oni buruzko bertsoak eskatzen zitun:

«Tanbolinteruen bizimodua». Ainbat lan eldu ziran Bizkaitik

eta Gipuzkoatik, baiña «euron artean bi dagoz ederto egiñak

eta biai lenengo saria emotea erabagi dabe batzaldien ardurea

daukeen jaunak». Gregorio Muxika ta Errenderi'ko Enrike

Elizetxea ziran bi auek. Aurrerantzean, idazlan ugari azaldu

zuen «Ibaizabal»-en, 1902-03'garren bi urteetan beiñik-bein.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!