24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

SARIAK.—^Etxeita'k, bere bi nobeletako notiñakj berak ibilliz

ikusi ta ezagutu zitun itxas-barruti ta lur-aldeetan jartzen dizkigu.

Oien gaia, beraz, bizi-bizi zekarren aurreragotik bere gogoan.

Idatzi ere egin ote zituen atalen batzuk? Dana dala, edo

azkenengo urteetan edo aurretik, naikoa idatzi zigun. Gauza

askori buruz idatzi ere.

Eskuratu zitun sariak ere etziran kaskarrak izan. Lenengoa

1908'an irabazi zuen, «Euskal Esnalea»-k eraturiko ipui-batzaldian

Mari, Jesus ta iru artzañak sariztu ziotenean. Zarautz'en

1912'an, «Euskalerriaren Alde»-k antolatu zuen poesi-leiaketan

bere Itxasoa olerkiak eraman zuen bigarren saria. 1914'an ere,

«E. Alde» berak eratu zuen ipui-itzulketa batzaldian berak irabazi

zitun lenengo bi sariak, bata Trueba'ren ipui «Jainkogan

siñisten dot» itzulpenagatik eta bestea «Urikoa» komediagatik.

Argitara barik datza oraindio bere gutun Memorias deritzana,

itxasoak astintzen ibilli zaneko ainbat gorabera ta gertaldi

uste gabekoz ornitua.

IRITZIAK.—I. Omaetxebarria'k: «Etxeita'k bi nobela utzi

dizkigu: Josetxo ta Jaioterri maitia. Lenengoak Añibarro'ren

idazildoari jarraitzen dio, bigarrena berriz Mogel'eraiño irixten

da. Errikoitik urbil dabillena duzu bere izkera, itz berriak oso

zuur erabillirik» (Euskera, 304 orr.).

Eusebio Erkiaga'k: «Arima kezkatsua eban gure idazle itxastarrak.

Zeaztasunak zuzen ta zuur emoten oitua nunbait eta,

estadistika zale amurratua da; Zerzelada ta koxka ta buru-buztanak,

ziur esaten dakiz».

M, Zarate'k: ^Josetxo. Nobela bat da. Erromantiku usaiña

dario, baiña erreza eta polita da».

Etxeita'k ba-zuen kezkarik bere eleberriak osotzean: fonetika

zala, itz berriak, orduko joerak zirala-ta... Ezagun zitun orduko

euskaltzaleak; berak diosku Josetxo'ren itzaurrean : «Ira-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!