24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

1921-22 aldian 'Gazteiz'en bizi izan zan. Jesuita batzuk, izan

ere, Alfonso XlH'garrenaren aginduz, zeuden tokietatik aldatuak

izan ziran: Aita Basabe, Gazteiz'era; Aita Horn Areiltza, Burgos'era;

Aita Ibiñagabeitia, berdin; Aita Jose Larrazabal lekeitiarra,

Donosti'ra, ta abar. Deusto'ko ta Orduña'ko komentuak

ixteko arriskuan egon ziran.

Eztugu akioan zertan ari izanik: A. Kandido arimazai gartsu

bezain egizale genduan. Alegin aundiak egin oi zitun kristau

dotriña irakasten, bene-benetako apostolu ta mixiolari bait

zan. Erkiaga'k berriz ere: «Jente apal ta lauari Ejertzioak egiñarazoten

ekiten eutsan batipat. Arrantzale ta nekezariak izan

oi zituan sarritan bere artaldeko ardirik kutunenak. Eta orretan

maisua zan, izlari leberra, arimazale itsua, zuur ta gurbilla, baiña

egi biribillak esaten zale-zalea edonori bere... Gogoen izakera-neurri

kontuan, sikologi zeretan, zolia ta artarakoa. Gizonezkoak

ezagutzen zituan, eta baita emakumeak bere. Andrazkoezaz

bai esan bere ark: emakumeak, okerrak eta gogorrak dira,

auntzaren adarren antzekoak» (Loe. cit.).

Errietan naiz abadegei etxeetan ematen zitun Gogo-Jardunak.

Orrelaxe ainbat urte ta tokitan. Eta edu ortan, bere arazoan

zebillela gaixotuta, joan zitzaigun betiko atsedenera.

I927'an, Zeanuri'ko mixioetan, biotzeko gaitzak jo zuen. Oraindik

ere amar illabete eman zizkion Jaunak, eta Loiola'ko bakartegian

igaro zitun azken egunak, ango leio zabaletatik inguru

ederrera ta goi-ortzira batez ere, adi-adi, jakiña. 1928-1-ll'an,

arratseko iru-iruretan iltamukoen argia biztu ta «euskerazko

otoitxuak ezpan baltzituetatik eriozala ta kurutzeko Jesuseri alboko

zaurian mun istu-istu egiñaz batera il zan.

IZLARI BIKAIN.—^Ez, etzan bada-ezpadako gizaseme, azkar,

jakintsu ta zuurra baizik. Barruan daukaguna eman ta zabaldu

oi da, ez daukanak ezin eman. Bizkaia'n, Gipuzkoa'n eta Araba'n

ibilii zitzaigun A. Kandido, aspertu gabeko izlari; Bizkaia'n

batez ere, ezta ari aditu etzion erririk. Aren berbaldiak! Bil-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!