11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAHitzaurreaOker ez banago, Euskal Herriko artearen ( arte plastikoak, esan nahi dut) bibliografiak ez dauka berebaitan oraindik bere historia osoa eskuliburu bakar batetan laburbildu dezakeen lanik. Baditu, bai,Euskal Herriko artearen ondoz ondoko aldi historikoak nolabaiteko egokitasunez estali nahi dituen taldelanak,garai ezberdin bakoitzean adituak diren historialari batzuen elkarlanaren bitarteko, nahiz eta erahonetako elkarlanek nahitaezko metodo eta sentiberatasun desberdintasunak berezo dituzten mugakazaltzen diren. Baieztapen honek,orrialde hauen egilea, bere irakurleei, unibertsitateko ikasleak izan,nahiz arte gaietan zaletuak edo eta herri honek kulturaren maitale soilak izan, ikuspegi panoramikoaeskaintzearen saiakera ausarditsua zuritzera behartzen du.Liburu honen jatorrizko arrazoia oso xumea da: Egileak idazteko garaia iritsi dela uste izatearena da,alegia. Eraikin baten oinarriak jarriak daudela ikustean, zaila da eraikitzen hasteko tentaldiari eusten. EtaEuskal Artearen Historia baten oinarriak jarriak daude. Irakaskuntzan eta ikerkuntzan adituak direnenartean asko dira, alorreko ikerketetan saiakerekin, agirien bila ibiltzearekin, beren hausnarketa aztertzaileeta laburpenekin eta beroien argitalpenekin, euskal arte historiaren prestaketan parte hartu dutenak.Aldez aurretik esan beharko litzateke, kronologiari gagozkiolarik, prehistoriaren oinarriak jarriak zeudelaXX. mende inguruko gure arkeologo eta antropologoen eskutik.Baina, XX. mendeko 70 eko hamarkadaz geroztik euskal lau hiriburuetan Unibertsitate eta Arte EderrenEskolak sortzea izan zen, Euskal Herriko artearen muina zenaren laburpen bati bederen, forma bateman ziona. Doktore-tesiak egiteak eta beren argitaratzeak, arte munduko zenbait alderdi tekniko etageografikoetan trebatutako aldizkarietan azaldutako lanekin batera, izugarri areagotu zuten gure ezagutzarenalorra eta ikasle gazte askoren langintza honen diziplina saiakeran murgiltzeko gosea esnatuzuten.Esan bezala, Goi-mailako Ikasketen delako guneak kokatu zirenetik, gure prehistoriaren ikerketa metodologikoeta guztiz zientifikorako oinarriak jarriak ziren. Ikertzaile talde sonatua osatzen zuen hirukotehonek –T. De Aranzadi, Joxe Migel Barandiaran eta E.Eguren– aurretik eginiko halako lanaren ondoren,hauen ikasle izandako Jesus Altuna eta Joan M. Apellanizek jarraitu zuten gogo biziz. Laster, maisu bilakaturik,ikerketarako gero eta talde gehiago bultzatu zituzten, prehistoriako ikerketen alorrean jada ezagunakegin zaizkigun ikerlarien izenak agertzen zirelarik: L. Peña Basurto, A. Llanos, J.J. Vegas Aranburu,Amalia Baldeón, T.Andres Perez, S. Corchon, Patricia Caprile, eta abar.Baina, arkeologia alde batera utziz, artearen benetako historian sartzen saiatzen bagara, XX. mendean,sortu ahal zitekeen “euskal eskola” baten inguruan soinu asko egiten zen une batetan, arte modernoarengaien aldizkarietako kroniken holako garrantzi berriaren ondoan, profesional gutxi ziren, gureondare zahar artistikoarekiko zaletasun beroak artxiboetako pergaminoen hautsak astintzera bultzatukozituenak. Hain zuzen ere, horregatik izan behar dute bereziki estimatuak ikertzaile: Felix Lopez del Vallado,Fidel Fita, Julio Altadill, Tomas Biurrun, Francisco Sesmero, J. Ybarra eta Berge eta beste hainbat gehiagorenlanak. Osasuntsu zahartu diren lanak baitira. Gure udal artxibategi asko, bertan behera utziak izateak,beren hondamenak eta askoren desagertzeak, saritan ikertzaile txalotu hauek, agirietan oinarritutakofrogen hautaketa eta epaietan baino estatikazko sena eta hezitako sentiberatasun batetan gehiagooinarritzera behartzen zituzten.Euskal Artearen Historiako bibliografiaren egoera modu deigarri batetan handiagotu eta argitu da,unibertsitateak eta Arte Ederretako eskolek ikerketa jardueran erritmo normala iritsi zutenetik. Gaur egunehunka dira, bai ertilari, lan, estilo eta gure iraganeko artearen altxorrari dagozkion alderdiez burutu etaburutzen ari diren doktore tesiakGure antzinako historiari dagokionez, biltzarrek, taldeko lanek, doktore tesiek eta liburu eta aldizkariberezituetako argitalpenek jada uzta ona emana dute, Blas Taracena, J. M. Blazquez, eta abarrenmerezimendu handiko lanen ondoren Mª Anjeles Mezquiriz, J. Rodriguez Solis, Ignacio Barandiaran, JuanCarlos Elorza, Amalia Baldeon, J. L. Tobie, Milagros Esteban, A. Llanos, Eliseo Gil Zubillaga, I. Filloy Nieva, A.Iriarte, J. C. Labeaga eta abarren ekarpenak iritsi ziren. Eta lan hauen bidez, antzinako Baskoien lurhonetan arte jarduerak izan zuen ustekabeko hedadura eta bazterreratzekoa ez den kalitatea egiaztatuahal izan da.Era berean, mende ilunen zeruertz historikoa, bisigodo, asturiano eta merobingio erreinuen arteanhesitutako Baskonia batentzat Kristautasunaren argia pixkanaka egunsenti izaten hasi zena, AgustinAzkarate, J. Alberto Monreal Jimero, J. J. Sayas Abengoetxea, Latxaga, eta beste aditu askoren sakonerahandiko ikerlanei esker izan da argitua.Erdi Aroko arteari dagokionez, Araban Micaela Portilla eta S. Andres Ordax, Nafarroan ConcepciónGarcia Gainza, Bizkaian J. Anjel Barrio Loza, eta Gipuzkoan Mª Asunción Arrazola eta Manuel de Lekuonaegileak benetako eskola sortzailetzat har ditzakegu, eta honek ez du esan nahi beren maisu lana ErdiAroari buruzkoa bakarrik izan denik, izan ere, beraienak dira goi mailako beste Errenazimendu eta Barrokoariburuzko ikerlanak ere. Zorionez, beren lana eskuzabalez bultzatua izan da Araban, J. MartinezMarigorta, Dulce Ocón Alonso, Lucia Lahoz, J. M. Gonzalez de Zarate, J.J. López de Ocáriz, Ruiz deLoizaga, G. López de Gereñu; Bizkaian, Kosme Mª de Barañano, J.Gonzaléz de Durana, A. SantanaEzkerra, Agustin Gómez Gómez; eta Gipuzkoan, J.Erentxun, L.P. Peña Santiago, I. Zumalde, Juan SanMartín, Edorta Kortadi eta beste zenbait egileren lan eta argitalpeni esker. Nafar Erreinu zaharrari dagokionez,Erdi Aroko arteaz bereziki jantzia dena, Iñiguez Almech eta J. Esteban Urangaren bost liburukikosatzen duten Nafarroako Erdi Aroko Arteari buruzko funtsezko lanak, ondoz ondoko ikertzaile ugariaurkitu du, hara non, J.M. Jimeno Jurio, M.C. Lacarra Ducay, Clara Fernandez Ladreda, J. Martinez deAguirre, Soledad Silva y Verastegi, Mercedes de Orbe Silvatte, M. Molero Moneo, eta abar.10 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!