11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLA(nahiz eta baieztapen hau ahopean egin beharko litzatekeen “Iruña/Veleiako zeramiketan aurkitutakokrismoi grafitatuak hauen aurrean, Eusebio Gil Zubillagak adierazten duen bezala):ez zaigu iritsi ez (Akitaniako San Martzial edo Nafarroako San Ferminen elezahar ezagunezgainera) literatur eta ez historiako euskal aldean emandako erromatar garai horretako kristaugurtzaren berririk.Gabezia hau azpimarratzen duten Lacarra, eta Caro Baroja eta beste historialariek ustedute, V. mendean <strong>Euskal</strong> Herrian kultur atzeratze bat eman zela germaniar erasoek eraginzutena. Hauek hiritar bizimoduaren ezereztea, baserri giroa nagusitzea eta euskaldunak isolatzea,ondoriozko kultur atzerapena eta anarkiazko (bagaudena alegia, ia ziurtasun osoz euskaldunakparte hartu zutela uste baita) egoera orokor bat gauzatzea ekarri zuten; baldintzasorta ederra, Ebanjelioaren zabalkundea eragotziko zutenak gainera, ordurako hasia baldinbazen bahintzat. 3 Lakarraren susmoaren arabera, VI. mendearen hasieran tribu erregimen batetaraitzultze bat eman zen, non Gasteiz (581) eta Olite (625)bezalako plaza gotortuak eraikitzea,baskoi jentilei eusteko kristau godoen ahaleginez sortuak izango ziren. Haatik, ezinahaztuko dugu, V. mendean jada kristau elkarteen testigantzak badirela baskoien hirietan, 4Kalagorrian eta Kaskanten, eta hurrengo mendean Iruñean badela gotzain bat, Liliolo, ToledokoIII kontziliora joan zena (589).Tesi bera babesteko beste arrazoi batzuk bitan banatzen dira: garai hartako euskaldunak,“bihurri eta basati” ezizenez deskribatu izana kristau berriemaileek eta VII. mendean bizitutakomonje baten, San Anselmoren sermoi baten idatziari buruzkoa.Vita Amandi da baskoiak jentilak zirela dioen idatzi bakarra. Erdi Aroko berriemaileek etahistoriagileek San Amandoz hitz egin duten guztietan errepikatu izan dute ideia bera. Bainaerakutsia geratu da Bizitza hori ez zela bere ikasleetako batek idatzia izan, askoz beranduagobaizik. Horregatik eta barruko beste kritika arrazoi batzuengatik, historiagile batzuk ez diotehistoriazko zehaztasunik eransten bibliografia honi, nahiz eta beste batzuk, nolabaiteko balioaeman beharko zaiola uste duten.Bisigodoen aldian, baskoiak, kristauen aurka izandako krudelkerien berri emateko, Zaragozakogotzainak zen Tajónek Bartzelonako gotzaina Quiricori eginiko eskutitzean ematenden testigantza da, non, euskaldunak kristauen eta berauen gurtza lekuen aurka eginiko hondamenakontatzen den, hauek, Recesvintoren aurkako matxinadan Froya Kondeari eskainizioten laguntza zela eta. Egia da Tajónek eskutitz horretan inoiz ez duela esan euskaldunakkristauak ez zirenik.Bestalde, beraien aldeko aipamenak eginez Andres Mañarikuak argudiatzen du esanez, Tajónek,gizon odolbero izateaz gainera ez dirudiela oso neurritsu eta egiazalea izan zenik, etagarai hartako idazleek bezala oso goitik eta neurriz kanpo idazten zuela. 5<strong>Euskal</strong>dunen basatikeri eta bihurrikeri aldi luzeari buruz (Aymeric Picaud-ek Goiz ErdiAroko berriemaileen idazleku sonatua izan zen Guide du Pélerin-en hain bereziki deskribatutakoan)behingoan gogoan izan dezagun, Lacarrak egiten duen guztiz zentzuduna eta zuhurraden oharra: Antzinako eta Goiz Erdi aroko euskaldunak, beroiei buruzko inolako berri historikorikutzi ez digun herriak direla; beroiei buruz dakigun guztia, beren etsai izan eta berenaurka borrokatu zuten herrietako berriemaileetatik iritsi zaigula.Mañarikuaren tesiaKRISTAUTZE GOIZTIARRA. Kristautze goiztiar baten tesia baieztatuz, Mañarikuak dio, Ebanjelioarenzabalkunderako bideak ez zetozela beti bat erromatar Inperioarenarekin, Afrikan baieztatulitekeen bezala, non, zenbait berebereen eskualdeak erromanizatzearen menpe jarri aurretikkristautu baitzen. Bidezkoa da, Tarragonatik, tradizionalki San Pablo berak sermoiak eginzituela onartzen denez, Zaragozan kristautasuna erromatarren galtzadak jarraituz hedatu izana,III. mendearen erdialdean eta Kalagorrian berriz, IV. mendearen lehen urteetan jada, badaEmeterio eta Zeledonio Santuen martiritzaren berririk. Prudentzio olerkariak, V. mendean jada,Kalagorriako bi zaindarien martiritza aintzatsuaz hitz egiten zuen, euskaldunen “antzinako” jentilizaera aipatuz (“Iamne credis brutaquondam Vasconum gentilitas...”).Bestalde, ezin bazterrera utzi Iparraldetik bazenik beste komunikaziorako erromatarrengaltzadarik: Burdeostik Astorgarainokoa, <strong>Euskal</strong> Herria zeharkatu eta II. mendera arte baskoienhiria izandako Kalagorriraino beste adar bat zuena.104 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!