11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAErtilari hau, Mauleko Esteban ere deitzen zitzaiona, Zuberoako bizkondeen familiako ahaidea,Oloroeko gotzaina izan zen. 61 Ez gaitu harritu behar marrazkigintza arte jardunean bikaintasunaagertzeak duintasun gorenak okupatzeko gomendio izatea, izan ere, ziur gaude, aipatutako errioxaridazleak <strong>–</strong>Gómez eta Vigila<strong>–</strong> ere Albeldako monastegiaren gidaritzara igoak izan zirela. Bai zorionekogaraiak haiek, miniaturetan eta sormen poetikoan iaioak izateak (Vigila margolaria eta poeta izanzen) monastegi elkarte bat gobernatzeko nahiko meritu izaten zirenekoak!MINIATURAREN ERAGINA IKONOGRAFIA ERROMANIKOAN. Eta bukatzeko aipa dezagun, X. mendekominiaturetako arteak erromaniko ikonografiaren sorreran izan zuen jaurtiketa.Ezer baino lehen, Goiz Erdi Aroko miniaturak bere gai multzoan aberaste bat jaurtitzendu.Beatoetatik datoz Adan eta Ebaren bekatuaren kontaketa bertsioak, aingeruen hierarkiakoirudiei loturiko Maiestas domini, gurutzearen besoetako gurutzadurako Agnus Deia, muturretanTetramorfoak inguratzen dutela, eta abar. erromaniko arkitekturaren eskultura apaingarriakhartuko dituen egiturak dira, non hauetako batzuk ikusgarrizko handitasuna lortukoduten.Baina, Goiz Erdi Aroko miniaturetan eta batez ere, aipatu ditugun errioxar ala nafar Beatoengaiaz aparte, hizkera egitura berri baten alderako aurrera pauso bat suma daiteke, bere oinarrizkoespresionista izaera bazterrera utzi gabe, plastikotasun orekan goiengo maila bat harrapatzen duena,erromaniko artearen konkista handia izango delarik.Erromaniko artea, ordura arte nahiko aparte egondako joera batzuen laburpen baten ondoriomodura sortuko da: edukia eta egitura artean, arkitektura eta irudigintza artean, imitatzeeta irudimen artean, egitura naturalak eta amets sorkuntzen artean.Adibide bat besterik ez jartze arren, idatzien haserako hizkiak diseinatzerakoan landarediaketa animaliak, giza aurpegiak eta pizti izugarriak, eta abar elkartuz, zenbait Goiz Erdi Arokominiaturistek atera zuten fantasiak, laster erromatarren atezango eta kapiteletan oroitarrietakoosaketa ikusgarrienetakoak inspiratuko ditu.Hain zuzen ere, nafar monarkiako miniaturistak inspiratu zituen Liebanako monjearenApokalipsiako Azalpenak argiztatutako eskuidatzi zenbait alderatuz, X. mendeko lehen hamarkadatik(Liburutegi Nazionaleko Beatoa) XI. mende erdira aldera arte (Saint Sever-surl´Adour-eko Beatoa ) doan arku horretarik, monjeen sormen estetikoa burutzen ari denibilbide hori miatu dezakegu, aldi berri bat hastera doala dirudien unera arte: erromanikoartearen aroa.BIBLIOGRAFIAAA.VV.:Actas del Symposio para el estudio de los códices del “Comentario al Apocalipsis” de Beato deLiebana. 3 libk. (Madril 1978-1980).ARCE, J.: “Conflictos entre paganismo y cristianismo”.<strong>Historia</strong> durante el s. IV-n. P.V. 32an, 1971, 245-255.AZKARATE, A.: “Elementos de arqueología cristiana en Vizcaya altomedieval”. Eusko Ikaskuntzan. Cuadernosde Sección. Prehistoria-Arqueología, 2,7-135. or.BARANDIARAN, I.: “Excavaciones en la Iglesia de San Andres de Astigarribia (Motriku Gipuzkoa)” NoticiarioArqueológico Hispano XV.ean, 1971, 189-217. or.BARANDIARAN, I.: “Novedades sobre la Alta Edad Media en Guipuzcoa. Datos arqueológicos”. Est. DeEdad Media de la Corona de Aragón X.ean, 1975, 549-580. or.BARBERO, A. y VIGIL, M.: Sobre los orígenes sociales de la Reconquista. (Bartzelona 2. argitalp. 1974)BARRIO LOZA, J.A.: La arquitectura románica vizcaína. Deustuko Unibertsitatearen argitalp. (Bilbo 1979).CAMON AZNAR, El arte de la miniatura española en el siglo X. “Goya” 58, 1964, 266-287. or.CARO BAROJA, J.: “San Amando y los Vascones”. P. V. 122-123.ean, 1971, 7-26. or.CARO BAROJA, J.: Los Vascos. (Madril 1972).CARO BAROJA, J.: Los pueblos del Norte. (Donostia 3. argitalp. 1977).DIAZ Y DIAZ, M. C.: Libros y librerias en la Rioja Altomedieval. (Logroño 1979); “La circulation des manustritsdans la Péninsule Ibérique du VIII s. au XI siècle”. Cahiers des Civilisation mediévale 12an, 1969, 391,231-138. or.124 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!