11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

2. LEHEN ARTE ABSTRAKTOAGIZA IRUDIAK. Kobazuloaren egitura, galeria luze eta ia zuzen baten modukoa da, altuera bikoitzbatetan kokaturiko aretoa duena. Areto handi honetan daude giza adierazpenak. Estilizazio osonabarmen bat erakusten duten pinturak dira, hain nabarmenak izan ere, non, ez ginatekeenbatere harrituko norbaitek benetako eskematizazio bezala izendatuko balitu. Nolanahi ere,Solakobako irudi bat beraz ere ezin daiteke (Llanos eta Maluquer de Motesek egiten dutenbezala) errealismoz hitz egin, hitz honi arte historialariek ematen dioten esanahi arrunta emannahi izanez gero.Irudiak marraztu izan direneko harrizko blokeen kokalekuari dagokien bidezko ordenamendurikbadenik ez dakigunez, ez du axola zein ordenatan deskribatzen ditugun.Solakoban giza irudiak ehiztarien ala gerrarien itxuran azaltzen dira. Hauetako batzuk desagertuegin dira. Hobekien gorde dena eta estilizazio bezala izenda daitekeena, marra soil batzuenbidez marraztua dagoen ehiztaria ala gerraria da: arrauzkara batek burua deskribatzen du; handikzutikako marra bat irteten da gorputza adierazi nahi duena, eta hauetatik beste marra batzukirteten dira soin-adarrak adierazteko. Beste ezaugarri bat badu irudi honek, buruaren arrauzkararigainjartzen zaion motots moduko bat. Zeharkako marra batek aldenik alde pasatzen dugorputza beso eta zangoen tartea erdibitzen duena, armaturiko gizon bat dela iradoki nahiez,zeren eta marra horren muturretan arkua eta gezia daude marraztuak.Badira oso antzeko estilizaziokoak diren beste irudi batzuk eta bi ala hiruko taldeak eta ezinoiz gehiago, osatu nahi balute bezala, azaltzen direnak. Gaur denak “haur” marrazki bezalaizendatuko genituzke beren estilizazio honek ez balie erantzungo, ez ezintasun tekniko bati,baizik eta, gerra edo ehizarako eszena baten mugimenduak biziagotzeko saiakera bati bezala.MARRA ETA TRAZUAK. Solakobako marrazkien estilizazioa areagotu egiten da areto handiarenaurreko galerian marraztutako eszenetan. Mugarik gabeko punturantz elkartzen diren marraeta trazu sailak dira, zeinaren erdian animaliak diruditen irudi eskematiko batzuk agertzen diren;hauen gainean zentimetro gutxitara giza irudi eskematizatu bat ikus daiteke. ArmandoLlanosek litekeena dela iruditzen zaigun irudi hauen interpretapen bat eman du. Marrak elkartzendiren tokian, zeinaren erdigunean konposaketaren eskuineko behealdeko ertz batetarantzkorrika doazen animalia batzuk dauden, loberak deituriko ehizarako tranpak direla pentsa eraztendigu, Arkamo eta Gibijoko lurralde hauetan orain gutxi arte erabiliak izan ziren horietan. 43Dena dela, gaurko arteak hain berezkoa duen intuizio bati erantzuten diola dirudien estilohonen jarioak, plastiko faktore soilen bitartez adieraztearen hizkerak, eragozten digu “haurrena”bezala begiratzea Solakobako artisten pintura artea.APAINGARRI ESKEMATIKOAK. Haitzulo beraren beste puntu batzuetan, eskematizazioaren garapenagatikinteresgarri diren beste apaingarri batzuk ikus daiteke, batzuk geometria soilera ekarriak;angeluzko erlazioa duten puntu eta marrak eta ia beti dinamismoa eta mugimendua iradokiz,gaurkoontzat ezinezko interpretapena dutenak.Alto de la CuzAlto de la Cruz-en Korteseko aztarnategia izan zen marraztutako lehen irudi estilizatuak(1950) azaldu zirenekoa. Herrixkako etxebizitzen horma bakarretik geratzen zen hartan azalduziren. K.a. 650 eta 550 urte arteko kronologia eman zaie.MARGOLANAK. Geometriazko eskematizazio zorrotzak dira. Hauetan marra zuzen eta triangelualderako joera nabari da. Ez-figuratibo diren geometria marrazko apaingarrien ondoan, garbiezagutu litekeen giza irudi bat, bitriangelu soilez osatutakoa, ageri da. Ia esan liteke, XX. mendekoarte abstraktu geometrizatuaren ereileak, 2.500 urtetarako distantzian, Burdin Aroko jendehaien urrutiko kimuak senti zitezkeela.Korteseko eta Solakobako gizakiari buruzko pinturen kronologia, Azken Brontze aldia bainoatzerago eramaten ez zen ausartu Armando Llanos, beroiei aldi horretako zeramiken antzaaurkitu zielako, eta nekrolatriazkoak direla dio.Apellaniz hain beranduko kronologiarekin 44 ez dago ados, Llanosen tipologia bera ere ez duonargarria ikusten, garapen irizpidea erasten bazaio, kobazulo-santutegi batetako (Solakoba)pinturak, Levanteko artearekin zerikusi handiagoa dutenak, eta aire libreko (Nafarroako Korteseko)herri batekoen arteko desberdintasunak argudiatuz. Bestalde, ez dago pintura hauek BurdinArokoak direla ziurtasunez esan daitekeen aurkikuntza estatigrafikorik. Halaz ere, bat datorA.Llanosekin nekrolatriazkoak, hildakoen gurtzazkoak direla esatean. 45EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 47

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!