11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLAGazolaz, Orisoain eta Zarikiegi eta Ziraukira arte eta abar.Nabarmendu dezagun, adibide modura filobizanziar artista nafar baten lan fina OlitekoSan Pedro elizako atearen kapiteletan eta zimazioetan dagoena.Beranduago beste ertilari bat etorriko zen tinpano eta ateburu gotiko batez apaintzera.Iñiguezek badu susmo bat, Silosko bigarren maisuaren lana izan zela, alegia loratze horrenbultzada erabakigarria.* * *Orokorrean onartua izaten da, XII. mendeko elizen arkitekto maisua ados izaten zelamonumentuzko apainketa lan osoa zuzentzen zuen eskulturagile nagusiarekin. Hori dela eta,XII. mendeko euskal erromaniko eskulturari heltzean, ez dugu aldi berean arkitektura aipatuzbaizik egingo. Ikuspegi honek, kristau figuratibo plastikoa Kristautasunaren arkitekturasagaratuko Erromaniko handi eta oparoa den barrunbe horretatik jaiotzen dela dakien inor ezdu harrituko.5. Nafarroako erromanikoaren hedapenaErromaniko ondare aintzatsuak, beste toki askotan bezala, Nafarroan eta oro har <strong>Euskal</strong>Herri osoan izan zuen zoritxarreko halabeharra gogoratuz hasi beharko dugu.“FRANKOEN ELIZ-ERASOA”. Nafarroa eta bere erresumaren europartzea, hau da, iparpiriniaririzpideen, liturgia erritoen eta kultur ereduak bereganatzea hasia zen Santxo Handiaren garairakojada. Baina Aragoi eta Nafarroako errege Santxo Ramirezen (1076-1094) agintealdianareagotu zen batez ere, mugimendu hau. Errege hau, bigarren ezkontzaz Roucy kondearenalaba Felizianarekin ezkondu zen hau, Iruñeko egoitzan bere anaia jartzen ausartu zelako Erromarekinzeukan lehenengo arazo bat gainditu ondoren, jakin zuen onartzen Saint-Pons deTomières-eko abade eta Aita-santuaren (Gregorio VII.) eskualde hartako gorabeheretako ordezkariazen Frotardok bere gustuko gotzaina aukeratu zezan. Honako hau Pedro de Rodez izanzen (edo Pedro Andouque), monje frantziar bat, jantzia, azkarra eta bizia, Saint-Foy de Conquesmonastegitik zetorrena eta elizbarrutiko historiografian Rodako Pedro bezala ezagutzendena. Bera izan zen San Agustinen araudiaren araberako kanoniko aginpidea Iruñeko elizansartu, eta Goñi Gaztanbidek “ frankoaren eliz-erasoa” bezala izenpetzen duena babestu zuena.Bestalde badirudi, nafar errentak, eliza eta monastegi frankoetara bidaltzen neurriz gainezkaibili zela; eta horretaz gainera, ez zuen eragozpenik jarri bere elizbarrutiko aginpide karguetarakofrantziar monjeak ekartzerakoan. Deyoko San Esteban monastegian monje frantsesaksartu ziren indarrez nafarrak bidali ondoren. Pedro gotzainak bere katedraleko nagusi izendatuzuen Aymon frantziarra. Ez zen bakarra izan kontu hau. Hugo de Conquesek duintasunbera lortu zuen. Eta Iruñeko katedraleko Artxibategian elkarteko kononigoei buruzko izenfrantses ugari azaltzen da. 31Frantses “eraso” hau ez zen elizbarrutian bakarrik gertatu. Nafar erregeek populatze politikaeraman zuten aurrera frankoen burguen kokapena erraztuz eta, harrigarrizko moduanematen hasi zen ekimen hau, batez ere Iruñea, Zangoza, Gares eta Lizarran.XI. MENDEKO ONDAREAREN SUNTSIKETA. Ezin jarri daiteke zalantzan, Iruñeko katedraletik hasita,nafar-aragoar erresumaren jabegoetan erromaniko arteak izan zuen garapenaren eta hedapenareneragileak, maila guztietako Iruñeko egoitzaren aurrerapen nabaria, eta Alfontso Borrokalarihedapenzalearen (1104-1134) babesa izan zirela. Arkitekturaren loratzea, Raul Glaberrekesan zuen esaldi ezagun honetarako gai izango zen: “Kristautasuna elizen mantu zurizjantzi zen”. <strong>Historia</strong>lariaren lumatik atera zen lilurazko berotasun lehertze haren ondoren,hurrengo urteetan halako ondare aberatsak desagertu arazi zituen hondamendi suntsitzailerengainean negar egiteak jarraitu beharko dio. Nafarroari dagokionez, J.E. Urangak gure hausnarketamerezi duten eta arte ederrenganako maitasun apur bat duenari zirrara eragingo dion zatibaten zenbatzea egin du datuekin:“Kristautasunak XI. mendekotik Naiara eta Yusoko San Millan bezalako monumentunagusiak galdu zituen. Bolada berak jarraitu zuen XII. mendean eta Iruñeko katedrala, klaus-150 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!