11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6. EUSKAL ARTEA EUROPARTU ZENEKOAAibarko San PedroAibarko San Pedro 1146.goa da: Bideko elizetako erromaniko arte jatorra duenetakoa da.Honek agertzen duen berezitasuna hiru ataletako hiru eliza-barne izatearena da, eta usteizatekoa da XVI. mendean eliza zabalagotu zenean desagertu ziren zirkuluerdiko hiru absidetakoburualde bat bazuela. Altxaeran eliza-barneak gurutze egiturako sei zutarriz bereiziakdaude, kapitelak dituzten beren aurrealdeei atxikitako zutabe erdiekin.Hain zuzen ere, bere 23 kapitelen aberastasun eta ugaritasuna dira Aibarko San Pedrohonen benetako arte altxorra.Ezin ditugu deskribatu. Baina berauetan aurki daiteke erromanikohelduaren monumentuzko apaingarrietan gai aberatsen agerpen zabala: Hasi kiribilduraeta aldaskekin bukatzen diren landare geometrizatuetatik eta lehoi eta lauhankakoak, arranoak,sirenak eta beste irudimenezko izakietarainokoak.Eskultura multzo aberats hau leondar erromanikoarekin zerikusia duena bezala jotzen da,nahiz eta beste batzuk gertuagoko ahaidetze batetara jotzen duten, Loarreko gaztelura, alegia,txori eta arranoen gaiak hangoak izan baitaitezke. Baina, aho bateko hautaketa da Aibarkomaisua Ozkabarteko erromanikoaren gai eta estilistikan guztiz murgilduta dagoela.Zangozako Santa MariaAibartik kilometro gutxitara, Zangozako Santa Maria arkitekturazko multzo oso interesgarriada, iradokitzaile moduan zaharberritua, mende batetan zehar luzatu zeneko lan batenemaitza konplexua ikus daitekeena, erromanikoetatik hasi eta protogorikoetarainokoak.Arkitekturaz hizketatu garenean esan dugun bezala, Zangozako Santa Maria mendearenbigarren herenean eraikitzen hasia bezala hartu behar da, San Joanen Zaldunen mesedetan1131 .urtean Alfontso Borrokalariak fundatu zuenetik laster.Guztiz erromanikoa den horretan hiru eliza-barne geratzen zaizkio (erdikoa alboetakoakbaino garaiagoa da), hiru solairutan egituratua,bi inposta marrez bereiziak, kanpoaldean bezalajacaldeko eragina azaltzen dutelarik.Baina, Santa Maria eskultura da erromesaren eta bisitariaren arreta erakartzen duena eta historialariariigarkizunak kanporatzen dizkiona.Miresgarria da monumentuzko apaingarrien mota eta ugaritasuna, bere eliza ataria estaltzenduena, espainiar erromanikoetan lanketarik aberatsena duena. 35ATARIAREN MAISUAK. Zenbait eskuz landua da zalantzarik gabe, gutxienez bi maisuren zuzendaritzapean;argi dago, bata XII. mendeko azken laurdenekoa eta bestea XIII. mendearenhasierakoa denaren ondoz ondoko bi atariei dagozkien eskulturak berrerabili izan zirela. Garaihonetantxe osatua izango zen ataria gaur ezagutzen dugun bezalaxe; zabartasun handi samarrez,gainera, bi aldeak zentratu gabe gelditu zirela ikusten bada.San Joan de la Peñako Maisu bezala ezagutzen den egilerik zaharrenarenak egina bezalahartzen da goiko aldea, hau da, Pantokratorra buru dela apostolutza estaltzen duen koroadurandauden bi arkuteriak; geldi geldian dauden irudiak dira, ebakidura soilezko tolesturak etabegi handietako aurpegi karratuak dituztenak.Beste maisua Leodegario da, ezkerreko atezangoko zutabe-estatuan sinatzen duelako daezaguna. Aurrekoa baino garatuagoa da maisu hau, frantsesa izango da agian, edo ChartresekoPortail Royaleko eskultura bikainen berri bazuena behintzat, nahiz eta beste batzuk borgoinarartearekin lotzen duten. 36ATEA. Zangozar atea tutu-itxurakoa da eta bost arkibolta puntadunez egituratzen da zutabe-estatuengainean finkatzen direlarik (hiruna alde banatan) eta 1200 baino lehenagokoak ezdirenak. Berauetan monumentuen hieratikotasuna, plastiko adierazpide bezala, erritmozkoeta kontraste zentzu on batez bikain uztartzen da.Ezkerretako hiru atezangoetakoak hiru Mariak adierazten dituzte <strong>–</strong>Madalena, Jesusenama eta Santiagoren eta Joanen ama<strong>–</strong> Birjina Mariak eusten dion liburuaren gainean utzi nahiizan zu egileak bere sinadura: LEODIGARIUS ME FECIT.EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 153

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!