11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAFRANKOEN ETA BISIGODOEN ETSAIGOAHegoaldean, bitartean, Hispania bisigodoko erregeek aginduko dute, Recaredotik (586) hasi etaariotarrak aurrena eta katolikoak ondoren, bi mendetan zehar, arabeen erasora arte.Baskoien aurkako godoen etsaigoa, gutxienez Leovigildoren garaitik datorrena, Victoriacum-en sortzaileabera, Vitoriarekin 14 nahastu behar ez dena, etengabekoa izan zen Recaredo eta Gundamarorengaraitik (Baskoinen aurkako kanpaina 610 ean), Sisebuto (Errukoi edo errioxar euskaldunen aurkakoborroka), Suintila (kanpaina berri bat 621 ean eta Oliteko gotorlekuaren eraikuntza), Recesvinto (baskoienkanpaina gogorra Zaragozan), Wamba (Baskoniaren suntsiketa “zazpi egunen buruan”), eta horrelaarabeen erasoak penintsularen iparraldean euskaldunen aurka borrokan harrapatu zuen Errodrigorengaraira arte.Arabiar eta berebereen (711-734) erasoaren ondoren, eta Poitierseko bere porrota eta penintsulakolurralderako erretiratze ezinbestekoaren segidan, Baskoien eta Musulmanen arteko harremanak argi ikusteazaila den aldia hasten da. Garai hartako berriemaile karolingioek Carlomagnok hezi nahi izan zituen“Baskoi erreboltariez” hitz egiten jarraitzen dute. Eta guzti honen arabera, Zaragozatik itzuleran Iruñekoharresiak suntsituta zetorrela, 778. urteko abuztuaren 15 ean Enperadorearen gudarostearen erretagoardiakjasandako Orreagako porrota, uste izatekoa da, ez zela gertaera bakan bat izan, baizik eta Frankoeneta Baskoien arteko etsaigoari erantzuten ziola. 15 Laburtuz, bistakoa da Pirinioetako bi alderdietan, euskaldunekfranko-bisigodotarren erasoei behin eta berriz gogor eutsi ziotela, euste honek, Iruñeko Erreinuarensorrera inguruan, 824 an ixten badugu aldi hau, lau mende iraungo zuen Frankoen aurka behintzat,zeren, VIII. mendean jada musulmanek godoen erregealdia suntsitua zuten. Etengabeko gerra honekbaskoien familia bildu egin zuen (gaur nazio deituko genioke, antzinako berriemaileen “gens Vasconum”eta “Vasconum patria”ren gertuko itzulpena eginez), askatasunaren aldeko borroka setatsu batetan.Mende hauetan Baskoniako Dukerria deitu litekeen herri honen mugak zehazte lana guztiz zailtzendu iturri hain urriak izateak. Borroka lekuak, historiagilearentzat beti mugikorrak izaten diren mugetankokatzen dira. Garona eta Ebro artean finkatutako eremua bakean bizi da. “Bi ibaietan edo inguruetankokatzen da Baskoien eta etsaiaren arteko borroka tokia, Olite-Gasteiz-Kalagorrian behingoan eta Garonabera bigarrenean”. 161. Arkeologiaren isiltasunaGeografia alderdiaketa landa bizimoduaBaskoniako historialariek sumatzen duten hainbat mendetako isiltasuna harritzekoa gertaliteke, arte kulturaren hondarrei dagokiolarik. Herri honen izaeraz pentsatzen jartzean, azalpenenbat eduki dezaken isiltasuna da, geografikoki mugatua, gehiengoa nekazari girokoa, mendialdetan estutua, aske izatearen sena jeloskorrez elikatua, bizirautearen beharragatik larritasuneanmurgildua eta gudaroste erasotzaileen eta erregealdi ahaltsuetatik bere burua gordetzera behartuadena. Aipatutako baldintza hauek ezin zezaketen bada, kultur garapenik, ez eta ondorengomendeetan gorespena merezi zezakeen arte sorkuntzarik ere erraztu.Multzo hau biltzen duen kultur eragilea, bi alderdi tradizionaletan banatu behar dena, mendialdekoaeta artzain girokoa bata, eta Ebro haranekoa bestea, hizkuntza da, euskara alegia,latina ekintza ofizialetarako utzi eta mendeetako setaz herrialde osoan iraungo duena. Litekeenada, bat-bateko bertsolaritza sormen jenero berezi horretan adierazten den gizarte eta giza adierazpenmaila setatsu horrek, denboraren irenskortasunari aurre egin ahal izango zion plastiko izaerazkobeste adierazpide moduekiko axolagabetasuna berezia bultzatu izatea.Bestalde, arkeologiaren isiltasun hori ez da harritzekoa, kontutan hartzen badugu beste kulturagaraikideek ere (Toledoko erregealdi ahaltsuko kristau arkitektura ezik) ez digutela V,VI etaVII. mendekoak liratekeen arte plastiko aztarna ez ugari eta ez nabarmenik utzi. <strong>Euskal</strong> Herriaridagokionez, arkeologiaren isiltasuna hein handi batetan, materialaren hauskortasun arrazoi soilarengatikazaldu liteke, egurrarena alegia, eta gordeak izan beharko luketenak, Gipuzkoan, Bizkaianeta Nafarroako Iparraldean bereziki, lur heze eta arbola trinkodunak direlako, zalantzarikgabe.88 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!