11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLA4. ZeramikakBuztingintzaren adierazpenaLehen aipatu dugun bezala, Epipaleolitiko aldian, aurreko aldietakoen garapenak sumatzendiren harrizko tresnak erabiltzen jarraitzen da, ekarpen txikikoak dira. Aizkora leunduak azaltzendira; tresna geometrikoak ugari dira eta “igitai piezak” deiturikoak azaltzen dira, aleak biltzearekinzerikusirik badutenak zalantzarik gabe. Neolitikoan zeramika azaltzen denean zenbaitberrikuntza ere ikus daiteke, behar berriei erantzunaz, hara nola, aleak bihitegietan pilatzea,elikagai modu berriak, eta abar. Ondorioz, ekonomia-gizarte egituretan modu berriak agertukodira.Gure ikuspuntu guztiz estetikotik ez dugu ia ezer aipatzekorik, balio berezia duenik epipaleolitikotikgertuko oinarrizko harri langintzari gagozkiolarik. Buztingintzaren behaketa etaazterketak, berriz, errazago erakartzen gaitu. Zilegi litzateke, mendeetan zehar, prehistoriakogizona burutzen ari den garapena buztingintzan argiago sumatzen dela esatea, bai bere estetikasentsibilitatean eta bere arte sormenean. Esan liteke buztinaren berezko biguntasuna eta zuzenekoeskulangintzarako bere erabilera errazak jende haiek gonbidatu egiten zituela dekorazio etaartea burutzera, izatez iheskorragoak eta gogorragoak ziren beste langaien euskarriek ez bezala.Bizitzaren praktikotasunerako eta egunekorako buztinezko ontziak erraz egokitzeak bereerabilera orokorra adierazten du. Horregatik esan izan ohi da, ozenegi agian, “buztingintza delagiza adimenaren sorkaririk bikain eta emankorrenetako bat” 39 .Egituren garapena eta apainketaNEOLITIKOA. Buztingintza artea <strong>Euskal</strong> Herrira Neolitikoarekin iritsi zen. <strong>Euskal</strong> haitzuloetakoneolitiko maila antzinakoetan aurkitutako zeramika eskuz egina da, teknika zakarrekoa,kimikoki ez purua, arrauzkarazkoa eta ez oso itxura gozokoa, bere akats eta irregulartasunengatik.Aztarnategi batzuetan aurkituriko gaiei buruzko ondoriozko ohar batzuk gogora ditzagun.- Arenaza I.ean Neolitikorako iragaite alderako harrizko ostilamenduen artean, zeramika leunaaurkitu da, arrauzkarazkoak, dekorazio kardiala txertatutakoak batzuk.- Santimamiñen, ildo ebakien dekorazioa duten kareztaturiko edontzi zati ugari.- Kobeaga II n, Ispasterren azaltzen da jada ezkila-formako edontzia.- Marizulon, (Urnietan) zeramikak eta norberaren apaingarritarako gauzak maila berriagoetan.- Fuente Hoz-en (Anuzita) neolitiko zeramika zati bakar batzuetara murrizten da, dekoratugabeak, beranduago hilobi mailan azalduko direnen antzekoak: pasta iluneko edontziak, lauak,arrauzkarazkoakKutzamenditik, (Olarizu) Gasteiztik gertuan dagoenetik datoz ebakidura zeramika zati batzuk.Ez zeramikako gauza apur horietan, ez eta (K.a. laugarren milurtearen azkenekoak) harrizkotresnetan ere, ez da aurkitzen beren egitura edo dekorazioko gehigarriengatik zentzu estetikobereziren bat adieraziko duenik. 40TRANTSIZIOKO NEOLITIKOA. Los Husosen Neolitiko transizioko (K.a. 3.000. aldekoa) bezalahartzen den aztarnategian Elvillar herrian, Kantauri mendilerroaren hegoaldeko isurialdean kokaturikoan1965 eta 69 bitartean Apellanizek miatutakoan, harri langintzako xafla eta harraskagailuaskoz gainera, zeramika ugari azaldu da, leuna, arrauzkarazkoa. Baina, honetan jada, azaltzenda oinarrizko dekorazio bat, marra horizontalezko ebakidurak, triangeluak eta tresna zulatzaileengrabazioak.Garai honetatik aurrera, zeramikan, modu desberdinetan egindako aldaskak dituen apainketabat zabalduko da, apartean modelatu eta edontziak erabilgarriagoak izan daitezen gaineanitsatsita, profilaren aldaketa bat eragingo dutenak. Guzti honi erastekoa da gainazalaren apainketabarietatea, behatz muturrez, hatzazkalez eta espatula ertzez gauzatua, guztiak <strong>Euskal</strong> Herrianzabalduz eta mende askotan zehar bere erabilerari eutsiz.44 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!