11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

5. EUSKAL ARTEA KRISTAUTU ZENEKOAEuskaldunen lurraldean kristautasunaren sarrera goiztiarraz hitz egiten hasteko argudioriksendoena arkeologiak ematen digu agian, aurreko atalean aztertu ditugun bisigodoen kobazuloaketa beharbada Abrisketako San Pedro (Arrigorriagan) egin diren indusketa berrietanatera diren aztarnak. Arabaldeko kobazuloetako azterketan azaltzen denez VIII. mendean gutxienezematen zen kristau gurtza.Mañarikua historialaria bisigodoen bakartegien argudioak neurtzen ere ia ez da gelditzen,baina aldiz, garrantzi handia ematen die Pirinioez bestaldeko euskal hirietan gotzaindegiakeratzeari, hauetako zenbaitzuk Inperio aldian administratibuki Novempopulaniaren barruansartzen ziren (azken batean, izendapen honen barruan biltzen ziren hiriak ez ziren bederatzi,hamabi baizik). Mañarikuak ohar arazten gaituenez, Novempopulanian bildutako Akitaniakohamabi hirietatik hamaika, (Dax, Bazas, Auch, Oloroe, Couserans, Eauzes, eta abar) VI.mendearen hasieraz geroztik badute gotzaina. Honek, ez digu hastapenetan dagoen Eliza baterakusten, aitzitik baizik, guztiz kokatua dagoena”. 6Ordurako desagertuak ziren Estrabonek idatzitako tribuen izenak (Barduloak, Karistioak,Autrigoiak eta baskoiak) eta denek batutako herri bat osatzen zuten: Baskoiena, alegia. Horrelabada, bukatzen du Mañarikuak “herri batu honetan hasia zen jada, kristautasunaren sarrera, Hegoaldetikhasiko zena beharbada, aipatutako Prudentzioren lekukoaren arabera III. mende aldean.Eta sarrera hori VI. menderako bazter guztietara iritsia zen”.Iturri oneko agirietan oinarrituta Mañarikuak egiten dituen baieztapenen indarra ezinukatuzkoa bada ere, uste dugu arazoak konpondu gabe jarraituko duela semantikako esanahizehatzetan erroak ez badira bilatzen, hain zuzen ere, gure kasu jakin honetan ez bada mahairatzeneta argitzen saiatzen kristautasunaren sartze eta hedatze horien artean dagoen desberdintasuna.Kristau Eliza administratibuki ongi eratua egon liteke –gaur bertan zenbait asiar herrialdetangertatzen den bezala– baina, horregatik ezin hitz egin liteke kristau nazioez.Kristautasunaren sartzea, VI. menderako “Euskal Herriko bazter guztietara” iritsi izana da, preziskionartzen zaila dena, zeren eta guztizko hedatze hori da Mañarikuak mahaiganeratu dituen argudioeznahiko frogatzen ez dena, eta euskal mendietako biztanleak leialtasun irmoz eutsi zion euskarahizkuntzak misiolaritza lanari eskaintzen zion zailtasunaz pentsatzean oraindik ere nekezagogertatzen da. Kulturaz eta hizkuntzaz erromanizatu ezinak, aldi berean berekin zekarren erlijioz ereerromanizatu ezina. “Ager-en ematen ari zen kristau elkarte ugaritasunaren aurrean, Saltus-ekobaskoiak jentil jarduerei gogor lotuak jarraitzen zuten”. 7Lakarraren tesiaKRISTAUTZE BERANTIARRA. Gai honetako aurkezpen zehatzetara hurreratzeko, arabeen iturrietakoberrien arabera, Lacarra irakasleak asmatu egin zuen penintsulako Baskonian zenbaiteremu bereizten hasi zenean.Lehendabizi, baskoi beraiena zen erdialde bat, Iruñetik Iparralderakoa.Beste alderdi bat, Iruñetik Sortalderakoa, Aragoirekin mugan zegoena, eta Levy-Provençal-ek“gaskoiena” deitu ziona, hemen aurkituko ditugularik erlijio guneen aipamenik zaharrenak. SanEulogiok 848. urtean bisitatu zituen Leire, Zillas, Urdaspal, San Zakarias edo Siresako monastegiakdira. Ez dut uste –idazten du Lacarrak– “Hegoaldetik emigratuz, musulmanengandik ihesi datozenmonjeen monastegiak direnik, baizik eta Iparraldetik, karolingioen Inperiotik datozenak dira seguruenik”.Azkenik Sartaldetik, Islamarekin muga egiten duen alderdia dago, asturiar erresumarenaurrera hedatze moduko bat osatzen duena. Veleiako edo Arabako gotzaindegia laster azaldukodeneko alderdia da.Alderdi hauetako bakoitza, guztiz ongi finkatutako antzinako kristau elkarteen (karolingioedo asturiar-leondar) eragina bereganatzen zihoan heinean, kristautasun eratua zabalduzjoango da, Iruñeko Iparraldeko mendialdea, isolatutako alderdia, egoera zakarrago eta basatiagoangeratuz.Dena den, goizago kristaututako eremuetan nahiz beranduago kristaututakoetan jentilizaeraren hondarrak noiz desagertu ziren jakin gabe gelditzen gara. Lacarraren ustetan, “kristautasunarensarrera eta jentiltasuna sustraitik ateratzera arte mende asko joanak izango dira”. 8Eskuarteko gai honekiko agiririk ezak kokamen sendoak hartzea eragozten digu. Hizkerarenhutsaltasunak ere horretara bultzatzen du, izan ere historiagileak batzuetan “kristautasunarenEUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 105

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!