11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAmarratan baino bakanagoak. Marrazki mota hauek sarritan ematen dira Frantzia aldeko harkoskormargotuetan, baina, harri gaineko zeharkako marren paralelismo hau Penintsulan ezezagunada.Antzeko errotarriei eta kobazulo berean aurkitutako hezur aztarnei C14 bitartez eman zaienkronologiaren arabera, badirudi Urratxako errotarriari kantaurialdeko Aziliense aldiko data emanbeharko litzaiokeela. 50 Data honek eta Urratxako errotarriaren zeharkako marren funtsak, Mesolitikokoplaketen eta hezurren arazoa birplanteatuko liguke, hauen gainean ere zeharkakomarra paraleloak aurkitzen baitira eta arkeologoek ezin argitu izan dute nahita eginiko zeinuartifizialak ala azalgaltze marra soilak diren.• Kronologia, estetika eta esangurari buruzko hausnartzeakPostpaleolito aldi hauetako haitzetako pintura ia guztien ezaugarri berdin bezala honakohauek aipatu dira: Kobazulo barrunbetan azaltzen dira eta gehienetan sarreratik urruti samargainera; gorriz ala beltzez margotuak Yurdinasetan bakarrik dira; harritzar handien ertzetan margotuakdaude; denak neurri txikikoak dira; eta arkeologia gauzetan leku emankorrak direnetanaurkitu dira.Baieztapen hau egin ondoren, <strong>Euskal</strong> Herriko delako pintura eta grabatuen behaketa etaazterketak bi galdera egin arazten ditu historialariaren buruan: kronologia eta esanahia.Kronologiari buruz, batek sartaldeko arte historiaren prozedura ezagutzen duela eta senakbultza eginda joaten utzi ezkero, estilizaziotik abstraktu alderako, pixkanakako eskematizazioanzehar batetik bestera ondorioz etengabe pasatzearen printzipio orokorra, bistakoa bezala onartukolitzateke, 1954.ean Camon Aznarrek proposatzen zuen modura; eta horren arabera, onartukoluke nolabaiteko kronologia bat A. Llanosek 1966.ean egin zuen bezala honela aurkeztukolitatekeena: erdinaturalismo oso estilizatua nabarmentzen zaien pinturak Azken Brontze aldiansar litezke, eskematikoak eta beste nahastutako konposaketa dutenak Burdin Aroan kokatukolirateke, eta gutxi edo gehiago geometrizatutako abstraktuak Azkan Burdin Aroan eta Erromanizazionbertan ere sartu beharko lirateke. Baina, gauzak ez dira hain samurrak, lehen genioenbezala, zenbait lekutan zeinu abstraktuak eskematizazioak baino zaharragoak direla egiaztatzenbaita.Pintura hauen esanahiari buruz, ehorzketei lotutakoak bezala azaltzeak pentsa arazi dunekrologiazko izaera bat adierazi nahi dutela. 51 Nolanahi ere ez da erraza transzendentzia zentzuarenideiatik kanpo geratzea. Eta honi gagozkiolarik oso interesgarri eta arreta eta ikerketamerezi dituela iruditzen zaigu A. Llanosen oharrak, C.G. Jung-en pentsamendua gogoraraziz,zeinak arte barnerakoia, matriarkal aldeko gizarte batekin eta nekazaritza ekonomia garbi batekinlotzen duen, bi ezaugarri hauek <strong>Euskal</strong> Herrian milurtetako traizioa bezala ezagutu izandirelarik. 52 Bestalde, eta dena delarik egiten den interpretazio horren geografia norabidea ere,postpaleolitiko aldiko arte abstraktizatzaileari ematen zaion balio barnerakoi eta espiritualakeduki dezake esplikazio bat diakroniko ikuspuntu batetatik, prehistoriako artearen eta zehazkihistoriko aldietako artearen gora beheretan paralelotasun bat ezagutzen badugu.Arte historialariak, eta kristau artearenak are gehiago, froga dezala, arte sinboliko, eskematikoeta abstrakzio alderako batez ordezkatzeko, zenbait alditan arte naturalistatik urruntze edobertan behera uzte bat eman den guztietan, bizitzaren ikuspegi guztiz haraindikotasun batekbehartuta sentitu diren pertsona edo talde sozial batetatik etorri dela halako indar berritzailea.Kristautasunaren kasuan, frogatu liteke espiritualitatearen neurriz kanpoko heterodoxia eta Elizapaleokristau guztiz espiritual eta mistiko baten mirak, irudiak baztertzera eraman izan duelabeti.Arrazoia guztiz, beraz, pentsa daiteke antzinako prehistoria aldi haietan ere, pintura sinbolohoriek eta hain “errealismo” gutxiko artearen eskema horiek “pertsonen espiritual egoerari barrubarrutik lotutako kontzeptu eta sentsazioak argitzeko eta ez, ukitu daitezkeen gertaera materialakislatzeko” 53 sortuak izan zirela; honek ez du eragozten zenbait egoeratan, egiteko horri eranstea,historian beste batzutan gertatu den bezala, beste helburu pragmatiko batzuk ere, apainketaeta edergarritarako jarduerakoak soil-soilik. Hau da Nafarroako Kortesen etxebizitzatako pinturetanikus daitekeena.Bestaldetik, Metal Aroetako pintura abstraktizatzaile horien atzean, errealitate espiritualeieta haraindikoei irekitako talde sentsibilitate bat taupaka ari zela sumatzeak ez du ezer askorik50 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!