11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. BASKONIARIK EZ ZENEAN* * *Leroi-Gourhan-en ustetan, lau estilo hauetako bakoitza aldietan bana daiteke (antzinakoaldi, berri...) eta guztiak, Henri Breuil-ek izendatutako Madeleiniar aldi guztiekin identifitulitezke, gutxi gora beherako modu batetan. Arkeologoak gaur egun Leroin-Gourhanen zatiketamoduari eusten badiote ere, ez zaie kritikarik falta izan. 32. Arte higikorraArte higikorra deitzen diegu leku batetik bestera eraman daitezkeen giza eskuz landutakogauzei. Erliebeko apaingarriekin landutako arte mota hauetan aztarnategi aberatsak, sartaldekoPirinioetako kobazuloetan aurkitzen dira, eta guztien artean Isturitzekoa da nabariena.Ezer baino lehen ohartarazi dezagun piriniar eskualdeko arte higikorrean ia ez dela erlieberikaurkitzen eta eskultura librerik are gutxiago oraindik. Oso gutxi dago eta estetikoki kalitategutxikoa da. Inola ere, Frantziako hegoaldean eta beste eskualdeetan aurkitu diren estatuatxoezagunen <strong>–</strong>“Venus” deiturikorik<strong>–</strong> alerik ere ez da aurkitu.ATXETAKO ESTATUATXOA. Juan Mª Apellaniz irakaslearen arreta merezi izan duen estatuatxobitxi bat Atxetan (Forua, Bizkaian) aurkitutakoa da, zeinaren gainean, paleolitikoko ehiztaribatek katu buru bat landu izan zuen hondar-harri harkoskor bat izan da. 4 Luzeran 15 cm. Ditueta zabaleraz 7. Apellanizek K. a. 10.000 inguruan kokatzen du, eta konturatzen da ertilariak,gauza natural bat irudi bihurtu duela, aurrealdeko eta goiko hausturaren eskubialdeko erdiarentarteko angelua landuz, kopeta, bekokia, garondoa, begi bat... eta ahoa erakutsiz.Azalpen emaileak, honi dagokionez Jorge Oteiza eskulturagilearen “Sadi Zañarturen argazkia”gogorarazten digu. Orain dela urte batzuk, eskulturagile euskaldun honek berak “aurkitzearen”bere teoria bat asmatu zuen. Teoria honetan “arte” bezala izenpetzen da, naturako indargorabeheratsuak sortutako zenbait gauzaki “aurkitu” eta bere edertasuna begiztatzeko estetikasentiberatasuna izatea. Dena delarik ere, esan daiteke Atxetako Madeleine aldiko “katu burua”k,gogora diezagukeela garbitzaile eta laburtzailea den artea, zeinarekin Bracusik bere irudi batzueiforma eman dien; bere “itsas zakurra” ezagunari, adibidez.Zati aipagarriakGRABATU APAINGARRIAK. Piriniar ehiztaria, esan daiteke, plastika librean baino gehiago, grabatuanhasi zela artista izaten. Eta Azken Goi Paleolitiko aldian jada, hitz egin daiteke arte jardueraz,gauzen erabilgarritasun soila zeinu apaingarri batzuez tartekatu eta gainditu dituztela ikustean.Honetan, zenbait alderdi desberdin aipa daiteke: bere forma diseinua (lerrozkoa, lerromakurra,puntuduna), bere antolaketa (sailetan, paralelotan, taldetan, aurkako ala gurutzatutako osagaietan,eta abar), adierazpen formatan (guztiz abstraktuak, irudizko naturalista, estilizatua edo eskemaduna,geometrizatua). Ikuspegi guzti horietatik, motibo desberdinetako dozenaren batzuksailkatzera iritsi dira. 5Ignazio Barandiaranek, eskulangileak langaian zituen tarte hutsak nola ulertzen zituen etabaita langai horietan irudiak nola burutzen zitueneko argibide esanguratsuak eskaini ditu. 6 Frantsesarkeologo (H. Breuil, A. Laming Emperaire eta A. Leroi-Gorhan) batzuen proposamena ondoigarria iruditzen zaigu, atxikitako arte higikorrean, hara nola, azagaia eta etengabe baliatzenziren eta gogortasuna eta iraunkortasuna ezer baino lehen kontutan eduki behar zen espatulabaten lanketa eta apainketa pertsonaleko zintzilikarien arte garbiaren artean, non ziur askoberen balio estetikoaren ezaguera argiagoz burututakoak zirenen arteko bereizketak egitearenproposamena, alegia.GRABATUDUN ZENBAIT ZATI. <strong>Euskal</strong> paleolitikoaren arte higikorraren sukalde handia izan zenIsturitzeko kobazuloan sartu baino lehen, aipa ditzagun beste lekuetan aurkitutako berezikiEUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!