11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAHEXAGONODUN ZORUAK. Gelatan mosaikodun zola bat aurkitu da opus signinumekoa txuribeltzeko marrazkiduna, apaingarri soilak: gelatako batetan 10-12 mm.tako teselak hexagonoebakitzaileak diseinatuz, eta erronbo erregular marrak sortzen dituzte; bestean berriz, errosetaeskematikoko marrazki ttipi bat osatzen dute. 13KaraKara hiria (gaurko Santakara) garrantzizkoaren zenbait arkitekturazko aztarna ezagutzen zen1969.az geroztik. Ondorengo miaketa batetan (1974-1975) I.ngo Burdin Aroa eta K. o. I.ngomende arteko kronologia segida bat agertu zen. 1994. ean berriz, ibilbideren baten osagaiakizandako harlandu ugari. Decumanus zolatu baten zati bat ere azaldu da, harri losa handiz zoruaemana eta beronen ondoan solairu laukizuzen ala karratuko etxe hondarrak ageri dira.Orokorrean gutxi dira artelanezkoak bezala jo daitezkeen eraikin osagaiak: oinarriren bat,Augustoren garaiko lantegi italikoetatik ateratakoen antza duen zenbait kapitel korintio, lanketaederrekoak. Zoritxarrez, gelak zoruan zituzten teselak ez dira kontserbatu.PompaeloPompaelon, bere izena eman zion erromatar generalak ezarritako gotorlekuan XIX. mendeazgeroztik eginiko indusketetan, erromatarrak iritsi baino lehenago bertakoen oppiduma bazenarenarrastoak azaldu dira. Indusketak, Artzapezpikutegi inguruan eta beste toki estrategikoetanburutu ziren, eta hain zuzen ere, azken urte hauetan zaharberritze lanak direla eta katedraleanbertan gauzatu direnetan. Estratigrafiako segida I.ngo Burdin Aro eta K. o. V. mende arteankokatzen da.HARRESIKO MOSAIKOA. Lehen erromatar aldi hartatik (K. a. I. mendea) ez da ia artistikotzat jolitekeen aztarnarik geratu. Nafarroako Museora pasa dira “harresiko mosaikoa” sonatua osatzenduten bi zatiak; tesela zuri beltzekoak, zati batean bi dorre eta bestean dorre bat eta ate batdituen bloke handiz osaturiko harresi almenatua adierazten dute. Sarritako gai hau, hispaniabarruan nahiz kanpoan, agiri asko duen gaia da; eta hiriaren enblema edo sinbolotzat hartua izanbehar du.HIPOKANPOAREN MOSAIKOA. Zoruko bigarren iruñear mosaiko bat figuratiboa da; hipokanpobaten irudiaz (mitologiako animalia) dago apaindua, gai hau ere oso landua dago bai erromatarrenEspainian eta handik kanpo ere. Geometriazko eta lorezko mosaiko zati ugari dago. 14TESEO ETA MINOTAUROAREN MOSAIKOA. Baina, antzinako Pompaelotik Nafarroako Museoakgordetzen duen bikainena “Teseo eta minotauroa” deituriko mosaikoa da. Seguruenik, K. o.II. mendeko zati txiki bat da, (1,05 x 1,60 m.) tesela beltz eta zuriak, beste margo okre, gris etagorriz nahasian dituena.Mitologiako gaia adierazten du, eta Plinio naturalistaren iritziz mosaikoen egileentzat gertakaririkgustukoena zen: Minotauroa eta greziar heroiaren arteko borroka. Dirudienez inperiokoarteak nahiago zituen mitologiako heroien agerraldiak, jainko eta jainkosanak baino. Irudieidinamismo izugarri bat ematen jakin du artistak, gorpuzkeraren leialtasuna gordeaz, bi borrokalarienzangoak ahal den gehiena zabaldu eraziz. Greziar heroiak Minotauroari bere adarbatetatik heltzen dio eta eskuineko besoa jasota dauka, Perifetes erraldoiari kendu zion mazoa(egun galdua dena) eskuan zuela. Cretako laberintoa ere agertzen deneko zoru baten erdiko zatiada; agerraldi hau inguratzen duten zirkuluen zati txiki bat ikusten da, zeren eskuineko aldeantesela beltzen ilera bikoitzaren bigarren zirkulua eten egiten da eta angelu zuzena eginez eskuinetarajotzen du.AndelosNafar herria den Andion, antzinako Andelos izandakoa, Mendigorriatik gertu eta Argareneskuinaldean dagoena, 1941.ez geroztik behin eta berriz miatu da. Blas Taracenak opus signinumzoruak eta K. a. I.ngo mende eta K.o. IV. mende arteko beste hainbat material ezagutu zituen.70 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!