11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

5. EUSKAL ARTEA KRISTAUTU ZENEKOA• KodizeakHemen, aipatzea dagokigun lanak ikonografian arte balio argi bat azaltzen dutenak dira.Albelbako idazmahaia. Abeldako San Martinen idazmahaietatik datozenen artean bi kodizekmerezi dute aipamena, Gomesano eta Vigilanok, biak ere horrela deitzen dira berenegileen izenagatik.Kukulako idazmahaia.Gaur arte jasoak izan diren kodize ilustratuen zenbateko oraindik ere handiagoaDonemiliaga Kukulako idazmahaietatik irtendakoa da. Hauen artetik, dozenaren bat historiakoagerraldiez eta pertsonaien argazkiz ilustratuak dira; eta dozena horretan X. mendekohainbat Beato azaltzen da.Gau egungo jabeak aipatzearekin batera has gaitezen zenbatekoa ere kontatzen, nolabaitesateko, bi monastegietako idazmahaietatik sortutako marrazkigintza ondare horretatik gordetzendena esanaz:- <strong>Historia</strong>ko Erreal Akademiako Beatoa apaintzen dute 49 miniatura;- El Escorialeko Beatoak 53 ditu.- Liburutegi Nazionalekoei 27 gelditu zaizkie;- 86 miniatura erakusten ditu Vigilano Kodizeak.- 65 Emilianenseak; hauetaz gainera badira garrantzi txikiagoa duten beste kodizetan sartuak.BEATOEN GARRANTZIA. Guztien artean Beatoak azpimarratu behar dira, ez bakarrik Bibliakokanoniko azkeneko liburuaren ilustrazioa izateak duen berezko garrantziagatik bakarrik (ErdiAroko kristau jaiera eta kulturan hain esanguratsua zena) baita, emilianenseko hiru BeatoeiX. mendeko data luketen zortzi edo bederatzien artean egotea egokitu zaielako ere. Hauexekdira “Apokalipsiari Iruzkinaren lehen marrazki tradizioa” Liebanako Beatoak gureganatzendituenak.Errioxatik bertatik irten zen Cirueña zatia ere, hau da, “orain arte ezagutzen den Beatozati ilustraturik antzinakoena”. 41Ezin ahaztuko dugu, Goiz Erdi Aroan gauzatutako ilustratutako eskuizkribu oparoenenartean aurkitzen direla Beatoak, eta ez dago beraien parean, ez zenbatekoan eta ez beren marrazkienkalitatean jarriko zaienik. Beraz, zerbaitek harritu bagaitu, ez da historiagileak berenazterketan jarri duten arreta setatsuak, Erdi aroko gure arte jardueraz hitz egin eta idatzi duteneuskal idazleek kontutan hartu ez izanak baizik.Kodize AlbeldarrakEspainiar eta atzerritar ikerlariek hainbeste aztertutako Beatoei buruz aipamenak egitenhasi aurretik, esan dezagun zerbait Hispaniako Kanonigo Sailak ilustratzen dituen errioxar bimonastegietako beste eskuizkribu horien arte balioaz, hain zuzen ere, S.Silva eta Berastegiksakonki aztertu ondoren idatzi duen bezala, delako Kanoniko sail horren idatzien ilustraziosistematikoa azaltzen duten bakarrak direlako duten balioaz.GOMESANO KODIZEA (gaur Parisko Liburutegi Nazionalean dena) San ildefonsoren deVirginitate araudia bere baitan duena, Konpostela bidean zihoala, Albeldatik igarotzeanPuy-en-Velayko (927-962) gotzain Godescalcoren eskariz Gomez abateak ilustratua izanzen.VIGILANO KODIZEA. Garrantzizkoagoa da Vigilano kodizea, egile nagusia izan zen Vigila monjearenizenez deitua eta bere azken orrian bere kide Sarracino eta ikasle Gartziaren ondoan argazkianazaltzen dena. Zenbait kontzilio nazional nahiz berezietako aktak, Fuego Juzgo, mozarabeen egutegiaeta kronologia eta aritmetikako hainbat tratatu dituen kodize bat da. Miniatura asko ditu,batzuk, orri osoa betetzen dutenak. Ilustrazioen edukiak, begiz aipatu nahi dituen idatzien gaieidagozkienak dira eta horretan adituek, “Hispaniako Kanoniko Saileko” hiru agiri taldeetan zatitzendituzte: Irakurlearen eta kodizearen irudiak, kontzilioetako agerraldien eta pertsonaien irudiaketa pontifize Dekretal irudiak.ARTISTIKO ALDERDIA. Beren arte egiturari bagagozkio, Gomesano kodizearen apainketa soilada. Karolingio eragin garbiko gurutzadurezko inizialen apainketa besterik ez dute, gaztelakoEUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 119

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!