11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

5. EUSKAL ARTEA KRISTAUTU ZENEKOAbora igaro ahala estilistiko xehetasun desberdinak hartuz doaz. Kodize bakoitzak ber “ikuskariak”birsortzen ditu idazkiaren lagungarri doazen miniaturetan. Liebanako Beatoaren ApokalipsiakoAzalpenetik gordetzen ditugun lehen ale ilustratuak, X. mendean egindako kopiakdira eta Leon, Gaztela eta Errioxako idazmahaikoak dira.Idazkaria. Gogoan har dezagun, orokorrean, idazkia idazten duen idazkaria ez dela miniaturamarrazten duen monjea bera. Wilheim Neuss, eta beronen atzetik beste ikertzaile batzuk,zuhaitz genealogikoa egiten saiatu dira idazkiaren nahiz ilustrazioen azterketa batetatik abiatuz.Idazkian erabilitako idazkera funtsezkoa da azterketa egiterakoan. Hara bada: 17 kopiatzailek,beren idazkiak bisigodoen idazkeran ematen ditu; bostek gotiko aldera doan karolinan;bik, gotikoan, eta beste bik humanistikan. Noski, hemen ez da idazkera, arte historiabatetan, miniaturak deitutako ilustrazioak baizik guri axola zaizkigunak.Miniaturak. Beatoetako miniaturen egiturazko ezaugarriak dira berehalakoan ezagutaraztendituztenak. <strong>Historia</strong>gileak bat datoz hauetako ia denak hispaniar jatorrikoak direlapentsatzean eta, zehatzago berriz, mozarabeak. Lasarteko Ainaudek estilo horretan bisigodoenhispaniar ereduen segida ikusten du. 44 Mozarabeen eskuizkribu guztietan bezala, marrazkiaanatomikoki ez da zuzena, marrazkilariari ez baitzaio gorputzaren errealitate materialaaxola espirituaren adierazpidea baizik; espresionismoari indarra emateko begi irten handi batzukjartzen zaizkio. Kontaketako pasadizoa ere ez da hain garrantzizkoa (askotan agerraldiaargitzeko, historiak eta pertsonaiak ezagutaraziz izenak jartzen zaizkio gainean) ez handitasuneta misterio bat aditzera ematea haina. Margoak, lehen mailakoak eta biziak dira <strong>–</strong>gorria,horia, urdina, purpura, ubela...<strong>–</strong> ur-margoari nahasiz ore gizen eta trinkoarekin. Eta sarritanematen da irudiak, benetako leku baten adierazpiderik gabe kokatzea, ezker-eskuinerako hainbatzerrenda margotuen gainean. Teknikan aurrerapen handi bat ematen da X. mendea igaro ondoreneta Beatoen ur-margoa distiratsuagoa eta biziagoa egiten da eransgarri berriak erabiliz(arrautza, eztia, goma). 45Azpimarratzekoa da miniaturagintzan, pergaminoetan kopiatzen diren liburu eta idatzienegileen argazki adierazpenak duen garrantzia: Ebanjelariak, santuak, Eliz-Gurasoak, eta abar.Kasu batzuetan gainera, giza aurpegiak adieraztea garrantzi gehiagokoa da beraientzat, idatziarenedukiak ikusteko egiturak adieraztea baino. Haatik, eskuizkribuetan, bizantiar, karolingioeta otoniar tradiziozko ohitura bati erantzuten dion egilearen adierazpenak, X. mendekohispaniar artean eskuizkribuaren egilea ez da ikusi ohi bere zereginetan okupaturik. Honekiko,Vigilano kodizea da salbuespen bakarra, zeren eta Vigilaren argazkia erakusten du lanmahaianeserita. Miniatura honen bitxitasuna eta berritasuna honetan dago, alegia S. SilvaVerastegik ohartarazi zuen bezala, miniaturistaren argazkia, idazlearen lekuan dagoela. 46 Denborarekinidazlearen eta miniaturistaren protagonismo hau areagotuz joango da, eta ondorengokodizeetan amaieran ikusiko ditugu batzuetan lana ongi bukatu izanaren eskaintza etaeskerrak emanez.Hara bada, Espainiak gorde diren Beato sail guztien artean ederrenetariko eta garrantzizkoenhirurak Donemiliagako idazmahaitik irten ziren. 47 Gaur egun hauetako bi Madrilen jasoak dira etahirugarrena El Escorialen.Kukulatik irtendako Beato miniatuakMADRILEKO LIBURUTEGI NAZIONALEKO BEATOA (ms. Vit.14-1, olim Hh.58) ez zaigu osorikiritsi. Baditu 144 orri eta 27 ilustrazio, baina orri batzuk galdu zaizkiola ikusten da eta zenbaitminiatura kenduak dauzka. Eskuizkribua ere osatu gabe dago, hasiera eta bukaera faltabaitzaizkio. Miniatura guztiak Apokalipsiaren idatziaren aipamena egiten dute eta Bibliakokontaketaren ondoren jarriak daude, “explanatioa” baino lehen, Beato monjeak idatzi sagaratuariazalpen bezala erantsi zizkionak. Orokorrean, idaz-mutilak zutabe idatziaren tarteanlibre uzten dituen lekuak okupatzen dituzte, baina batzuetan horietatik kanpora zabaltzendira. Pinturak bi estilotakoak dira: batzuk mozarabetik zertxobait badutenak dira, besteakerromanikoagoak. Denak Apokalipsiako idazkiak ilustratzen dituzte beti, eta ez dago Beatoarenazalpena argitzeko egindako bat ere.HISTORIA AKADEMIAKO BEATOAK (co. Aemil. 33, F.199) 282 orri ditu eta gaur 49 miniaturagordetzen ditu. Orri osoko Oviedoko gurutzearen irudikatze batez hasten da, garai hartakokodikologiari dagokion ikonografia gaia delarik: X. mendea. Horretan, zenbait artegilekEUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 121

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!