11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLAAralar mendiko San Migel “in excelsis”en lehenbiziko eliza, zeruko milizien printzearieskainia (Kristautasuneko beste eliza asko bezala samintasun eta uzkurtasuneko aldi hartan)izan zena, Leirekoa bezala, azken zaharberritze lanek agertu dutenaren arabera, eliz-barne bakarrekoada, abside ultra zirkulu erdikoa barrualdean eta poligonala kanpoaldean eta aurrekoatarian.Absidearen azpialdeko zatian geratu diren aztarna apurren arabera, eliza txikiren bat izangozela pentsatzen da, ia karratua den harlandu txikiz eraikia, kare-harri gogor eta beltzaskakoa,bata bestearen atzetikako lerroetan eta harri meheko pareta-hariak agian, txandaka dituela,karolingio taldeko elizetan, Tarrasakoan bezala, erabilitako adreiluen ordez.Lehenengo eliza hau X. mendean bertan izan zen suntsitua, Abd-al-Rahman-en sarraldietan924. urte aldera edo beranduago agian. Absidea eta ganga laster eraikiak izango ziren, hirubao ireki zitzaizkion ferra-arkudunak. Baina, berriro ere sute batetan suntsitua izan zela etaXI. mendeko erromaniko erako berrikuntza handiari heldu zitzaion, eta orduan erantsikozitzaizkion beste bi absideak eta eliz-barne txikiagoak.MonastegiakSan Eulogiok 848. urtean bisitatu zituen monastegi haietatik, biren zati txiki batzuk besterikez dira gelditu: Usunenean eta San Zakariasenean.USUNEKO SAN PEDRO. Arbaiungo Arroilan garrantzi handiko monastegia izan zen, geroraIruñeko artzapezpikutegi baten burua izango zen, Opilano gotzainak sagaratutakoa 829.gourriaren 28 an. Bere XI. mende azkenaldiko zaharberritzean antzinako krismoi eder bat gordeegin zen, eta bere apariluaren harlandu gastatuetan geratu da oraindik mozarabeen oroigarrirenbat.SIRESAKO SAN PEDRO. Gaur Siresako San Pedro (Huesca) den San Zakariasen zorua XI.mendean berregina izan zen, oraindik ere ataria eta solairua zutik dituelarik. Zillan eta Urdaspalekotikez da ezer ere gelditu. Igal-etik berriz erromaniko berantiar eliza bat geratzen da, puntadunkanoia arku zerrenda zabalen gainetan.GazteluakMendeetako borrokak erasotutako euskal lur honetan, elizak eta gazteluak beti izan dira,eraikuntza artearen adierazgarri iraunkorrak eta etengabeko harrapaketa eta lapurretarako xede,gorrotoa nagusi zen garai haietan.Manuel Lekuonaren iritzian, prerromaniko aldian, Kantauri itsasaldean eta Baskonia barrusakon aldean defentsarako gotorlekuz 14 josita zegoela erakusten duen militar toponomiabat badela euskaran, erakusten ez gara geldituko. Ez eta ere, Nafarroan eta Araban gain etamuinoetan ziren eta gaur galduak diren eta IX-X. mendeetako kristau abangoardia zirelariksarrazenoen militar gudarosteen aldeetako eraso txikitzaileak nozitu zituzten gaztelu ugariakaipatzen.Aipatu besterik ez, paradigma historiko modura, Xabier gazteluko “torraza”, prismalaukizuzenezkoa, oinarri erraldoien gainean dena eta Errekondoren ustez, gaur “Nafarroakomilitar dorrerik zaharrenetarikoa” da.3. Musulmanen eta mozarabeeen aztarnakCordobako kaliferriaren menpeko eskualdeen gertutasunak eta Bani-Qasitarren jabegoekinharreman adiskidetsuak zirela eta, IX. mendean bederen, musulmanen eta mozarabeenarteak eragina izan zuen eskemak eta ereduak hartzerakoan, bai arkitekturan nahiz bere edergarrietan.Mozarabeen 15 arte aztarrenak Nafarroako erresuma zaharrean zehar sakabanaturikdiren gaztelu eta elizetako leihoetan gelditu zaizkigu.108 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!