11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAsarreraz” soilik hitz egiten baitute. Arazoaren konponketa zaildu egiten zaigu, gaurko nazioakBrasil, Haití eta beste amerikar lurraldeetan kristautasun antolatu eta guztizkoa eman litekeelaeta aldi berean, jende talde handi batek jentiltasunetik hartutako errito eta aztikeriazkojarduerei eutsi ere egin diezaieketela pentsatzen jarri ezkero.Beste alde batetik, ezin dezakegu kristautasun guztizko hedatze batetaz hitz egin, ez etaeskualde kristautuez ere, Eliza eta bere hierarkia ongi kokatua dagoelako bertan soilki, gauregun Indian ala Japonen gertatzen den bezala, non Berri Ona orain dela mende ugari “sartua”izan zen. Honi buruz, Roldán Jimenok asmatzen du, oso kristaututzat dauzkagun hispaniareskualdeetan VI. mendean jada, gotzainak idolatriaren aurka borroka egiten saiatu zirela gogoraaraztean. “Horrela bada, Astorgako gotzaina zen Polemiok Bragako (572) Kontziliorajoan zenean... Bragako San Martini idolatriaren aurkako Kristau-ikasbide bat osatu zezalaeskatu zion”.Kristau fede eta bizimoduaren zabalkunde baten adierazgarririk nabariena monastegieneratzea da agian. Hego <strong>Euskal</strong> Herriaren kristautzea <strong>–</strong>dio Lacarrak<strong>–</strong> X.mendean ekimen pribatuzeman zela; bizimodu erlijiosoa egiteko erretiratzen diren jendeek, zenbait mendetan iuspatronatus izenpean bizirik iraungo duen sistema bat erabiliz, harira datorren basilikakomonje-sari ondasunak gotzainaren eskumenetik atera eta berauek libreki erabiltzen uzten zuenbisigodoen itun tradizio sistema bidez, apaiz bakar bateko edo batzuetako monastegiak sortuz.Nekazari giroan XI. mendean kristautasunak aurrerapen handiak ari da egiten eta ekimenpribatuko monastegi asko abatetxe baten araudipean sartzen da. Nolabaiteko Eliza kolonizatzailehori X-XI. mendeetan gertatzen ari da Bizkaian (Durangaldean, Mundaka, Albondiga,Busturiako Axpe, Luno, Ugarte, Gernika, Iurreta eta Abadiñon; kostaldean berriz, Bermeo,Gaztelugatxe, Barrika eta Santurtzin. Gipuzkoan monasterio fundazioak dira Leirekoarenmenpe dagoen Donostiakoa, eta Olazalkoak eta Astigarribiako San Andresenak San Joan dela Peñari emandakoak.Bitartean gotzain egoitzak eta gotzain hierarkia osatuz doa, Erromaren oniritziz. XI.mendetik XIII.era monastegi aginpideak, gotzain aginpideari egingo dio leku eta gotzainakizango dira nekazari taldearen zaindaritza espirituala beren gain hartuko dutenak.Kristau Elizak Baskonian izan duen garapenaren eskema marraztu ondoren, Lacarra irakasleakondorio hau ateratzen du “kristau euskaldunak eta jentil euskaldunak elkar bizitza luzebat eraman behar izango zutela, zehaztu ezin bada ere, ia oraintsu arte”. 9Beste zenbait jarreraJulio Caro Baroja, bere aldetik, datu historikoak eta elezaharrak (azken hauek testuingurubaten erakusle diren heinean) luze laburrean aztertu ondoren, honako ondorio honetara iristenda: “Funtsean, IX. mendera arte Gipuzkoan, Bizkaian eta Nafarroako ipar muturreankristaurik bazela uste izateko daturik ez dago. Litekeena da kristautasuna eratuki ematen hasiizatea X. mendean”. 10Antzeko zerbait uste dute Barbero eta Vigilek ere, hiriko bizimodu baten gabeziak, gotzainegoitzik ez edukitzeak eta historiako agirietatik ateratako beste datu batzuk argudiatuz,baskoiak beren jentil izaerari denbora luzez eutsiko ziotela, alegia; eta beren “ebanjelizatzeaFrantzia aldetik hasiko zela VII. mendetik hasita, San Amandoren iharduera zela eta”. 11Horregatik, esan dugun bezala, Bizkaian orain berriki egin diren miaketa batzuen ondorioekdiotenez, sartaldetikako kristautasun sarrera bat eta hegoaldetik mozarabeen eta baitabisigodoen eraginezkoa ere ez da bazterrera utzi behar.106 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!