11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLAgutxi gora behera, erregularki landuak nahiz eta, gaur egun eguraldiaz xahutuak ikusten badituguere.- Ajimezdunak. Oso argi gutxi sartzeko moduko tarteak irekitzen dira bertan. Delako tartehorien erdiko ardatzean, bada ia beti, ajimez ala mainelen bat, egituran inolako egitekorik ezduena, zutabe txiki baten moduan jarria, apainketa gai soil bat bezala. Horrelakoak dira, UrrieldukoSan Migelen (Gorozika, Muxika), Artako San Pedron (Markina-Xemein), BermejillokoSan Lorentzon (Güenes) eta Gerrikako Santa Luzian (Arbazegi-Gerrikaitz).- Erdi puntuko arkudunak. Argi-begiaren goialdea erdi puntuko arkuan bukatzen da batzuetan;Lamikizko San Juan eta San Lorentzon (Mendata) adibidez. Ez da ahaztu behar puntuerdiko arkuan bukatzen duten tarte bikoitzak, Penintsulan zehar tradizio handia dutela bisigodoenaldietaraino iritsi daitekeena gainera. Baina hemen, asturiar eta mozarabeen gertutasungeografiko eta kronologikoaren emaitza bezala ikusi behar dira batez ere.- Begidunak. Hutsarteetan irekitako argien gainean sarritan aurkitu ohi dira bi begi (hutsartearenbegi edo tarteko bana), Amazako San Martinen, Iurretan, eta ZarandoaskoSan Salbatoren, Larrabezuan, ferra arkuaren atrofiaz gauzatu direnak bezala hartu beharkoliratekeenak, pixkanaka itxiz joan direnak eta azkenik, bakanduta, begi bihurtzeraino.- Ultrazirkuluerdiko arkudunak. Badira, halaz ere, kasu pare bat, Goiuriako Santa Marian(hareharrizko harlandu bat, alde bakoitzean 45 cm. neurtzen duena), eta BusturiakoSan Kristobalen begi-zulorik ez dago, ultra zirkulu erdiko arkua baizik, mozarabe klasikokoarkuarekin elkartzen dela dirudiena.GURUTZE EGITURAKO LEIHOAK. Diseinu mota honen bereizgarritasun bat gurutze egiturakoleihoak dira, Barañanoko San Antonio eta Argiñanoko San Adrianen (biak Zeberiokoak)daudenak: Bloke karratu baten gainean, zirkulu bat marrazten da eta bertan beso sendokogurutze bat sartzen da.Leiho hauen neurri txikiak eta teknikaren laztasunak argi erakusten dute egitura oso soiletanjartzen zirela eta barrualdeko lekua jende talde handiak sartzeko eta liturgia ospakizunkonplexuetarako desegokiak zirela.LABURBILDUZ. Laburpen modura demagun, aztarna hauei dagokien arkitekturak ez zuela eskatzenez irudimen handirik ez arte sentsibilitate berezirik ere, eraikin eta hargin abilezia garapen apartekorikere ez bere eraikuntzetan.Estilistikoki ere, asturiar-leondar prerromaniko ereduen eraginik ere ez zen izango. Etanahiz eta bizkaitar lurraldeetan ikusten diren hutsarte bikoitzak galoen eta asturiarren aleakgogora ekartzen dizkiguten eta kantabriar hegalean aurkitutako ale guztietan hainbat berdintasunadierazten bada ere, ez da egokia egituraz eta kronologiaz delako eredu horiekinidentifikatzea.Bizkaiko kristautasunaren arkitekturako adibide horiek sistematikuki aztertu dituztenek“XI. mendearen erdialdeko urteak, hutsarte horien taila egin zeneko garaia kokatzeko egokienakbezala” hartu behar direla diote. Hargin lanean eta ageriko hastapen maila zela etaberen kalitate tekniko txikiagatik herrikoi artearen agerpen bezala jo behar dira, “ zeren etahemen inguruko hurbilekoenak aipatzearren, Donemiliagako Kukula, Eskaladako San Migeledo Lebeñako Santa Maria monastegietako arku landuagoak ez dakite ala ez dituzte imitatunahi”. 31KRISTAU EZARPENAREN LEKUKOAK. <strong>Euskal</strong> Erdi Aroko arkitekturaren aztarna hauek eta berezikiAbrisketako San Pedrorenak, eta gaur Argiñetan bilduriko (bibliografia ugaria dutenhogeiren bat gutxi gora behera) Durangaldeko hilobiak bultzadarik ez die eragiten arte historialariei.Beren geografia kokapena eta Goiz Erdi Aroko eliza eta hilerri aztarnak aurkitu direnlekuetako miaketen ondorioekin alderatuz gero, (Garaiko Momoitioko San Juanen eta ZenarruzaKolegio-eliza, adibidez) eta X-XI. mendeetan Bizkaiko antzinako abatetxeei emandako“monastegiei” buruzko agirien argitan begiratuz (Mungia, Abadiano eta Zenarruza-Bolibar),XI. mendean jada, euskal mendietan kristau fedearen eta jardueraren hedapen handiafrogatzeko garrantzi handiko emaitzak ditugu.Bestalde, bizkaialdeko delako eliz kokapenen trinkotasun desberdina ikusiz, gutxi sartaldeaneta ugariagoak beste alderdietan <strong>–</strong>Ibaizabalko goiko sakanean (14 eliza), Oizko iparraldekohegaletan (7 eliza), Gernikako itsasadarraren ezkerreko ertzean (13 eliza)<strong>–</strong> ekonomiarrazoiak jartzen ditu agerian 32 . “Ekonomia ahalbide hauek izan ziren zalantzarik gabe, erbes-116 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!