11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAdituzten lau urtaroak eta bi grifo dituena nabarmentzen da, dena gustu hobereneko grekazapainduriko sei karratuetan banatuak daude eta zoladura guztian grazi ederrean gurutzatuak.Harritxozko mosaiko honen osagaiak marmol beltz, berde eta zuriak eta buztin egosizko bestegorri eta horiak ziren. Beste zoladurak, ertzetatik doazen grekaz gainera, erdi erdian Dianaehiztariaren irudia zuen karratu handi bat zuen, arkua ezkerreko eskuan eta eskuineko sorbaldarengainean geziz beteriko karkaj-atik gezi bat eskuineko eskuaz hartuaz. Jainkosaren soinekozati bat, atze aldean geratua, kristaltxo urdin eta berdezkoa zen; oinetakoak berriz, aurrealdeanzintzilik zuen korapilo seguruz, berna gainean lotzen zen sandalia antzeko bota ala galtzerdiazirudien. Jainkosaren atzetik oreina, bere galga edo uhaletik arrastan lurretik zuela...”. 18 CeaBermudez, mosaiko hauetaz eta Prestameroren informeaz ari da eta berriro ere bere Sumario delas antigüedades romanas que hay en España... (1832) delakoan deskribatzen du.* * *Erromatarren mosaikorik gehiena eta hobekien zainduenak Nafarroan aurki ditzakegu. Hauetakobatzuk, gerora eginiko eraiketak tapaturik daudenak gehienetan errepublikar garaikoakdira. Miaketek gaur egun ez digute eraikuntzen forma eta antolaketa bakarrik ezagutarazi, baitaberen langintza eta egunerokotasunari buruzko beste xehetasunak ere: ardoa noiz eta nola egineta aleak noiz eta nola biltzen zituzten, eta abar.LiedenaLiedena hiribilduko lehen aldiko mosaikoak Goi-Inperio aldiari dagozkionak dira. Irunberrikoarroilaren aurrez aurre kokaturiko benetako pentzea den hiribildu aberats eta garrantzizkohonetatik, zeramika klasiko, metalezko eta beirazko ostilamendu ugari atera da lurpetik.Peristiloko zoladurak eta gela dotoreak, Lacioren hirietan sarritan ematen ziren edergarrigaiak erakusten zituzten mosaiko eder eta erromatarren jatorrikoez estaltzen ziren. Aldi askotakoakdaude, II. mendetik IV. erakoak. Geometriazko gaiak, margo askotarikoak eta ugariakgailentzen dira (hedeak, erronboak, izarrak, hexagonoak, zirkulu ebakitzaileak, esbastikak, ajedrezatuak,eta abar.), eta Blas Taracenaren 19 lehen informeen ondoren, xehetasun osoz deskribatuditu egiturei eta teknikei buruz M. A. Mezquirizek. 20Irudien konposaketak ez dira falta, nahiz eta oso zahartuak izan, Bakoren garaipenarenmoduko mitologiako jazoera den honetan, Andionen aurkitutakoan ez bezala, ikusten denabaino gehiago asmatu behar da. Bakoren mitoa ezagutzen duenak, panterek tiraka daramatengurdiaren irudikapena egin dezake, hauetako baten atzealdeko zati bat besterik ez baita ikusten.Agerraldiaren erdiko zatia galdua dago eta aurrealdean zaldi, satiro eta bakante baten hankamuturrak ezagutzera iritsi daiteke. Agerraldia, goiko eta beheko aldetan zesteriazko bi zirrindezmugatua dago, geometriazko irudidunak eta guzti hauek kordoi batez inguratuak. Erdiko agerraldiareneta zirrinda zabalenaren margoak, gorria, horia eta beltza dira.RamaleteTuterako Ramalete hiribildutik datoz gaur egun Nafarroako Museoan jasorik dauden hainbatmosaiko. Berebiziko etxalde honetako jaunak zoladurazko zenbait gela eta IV. mendekoa izanlitekeen hipokaustoz berotutako urberotegi bat zeukan. Zoladurako mosaiko horietan lore uztaiaketa antzeko gaiak ugari dira, baita izurde baten irudi estilizatua ere.DULCITIUSEN MOSAIKOA. Etxalde garrantzizko honen zoladura estaltzen duten mosaikoen artean8. zenbakiko gelak berebiziko arreta merezi du, baskoien lurraldean gaur arte aurkitu direnetanhandienetakoa delako. Oktogonala da, gelaren egiturari egokitutakoa zalantzarik gabe.Ardatza 7,35 mm-takoa da eta 8 x 10 mm-tako tesela txuri beltzez eta baita 8 mm-tako bestemargo ugarikoez ere (grisa, gorria, okrea, berde eta horia) dago eraikia. Honi, IV. mendea bainoharantzago ez doan antzinatasuna ematen zaio.Angelu bakoitzean ikusten diren landareetatik jaiotzen diren erroleo landarekiek ixten dutekonposaketa. Ingurune horren barruan gurutzatzen diren hosto berde eta gorrizko lore uztaibatez osaturiko borobil handi bat dago, erdian dominatzar bat beste zortzi txikiagoak honeninguruan dituela. Erdiko dominatzarrak ehiztari zaldun bat (etxaldeko nagusia seguruenik) adie-72 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!