11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLA10. Zenotafioak, irudi solteak, luxuzko arteak• ZenotafioakBLANKA NAFARROKOAREN ZENOTAFIOA. Monumentu itxurazkoetatik mende horretako bestearte erakusgaietara igaroz gero, bere arte baliogatik Naiaran XII. mendean Blanka Nafarroakoarenhilobi hutsa aipatu beharrezkoa genuke. Sarkofago bat da, Santa Maria elizanbere senar Santxo Desiratua, Gaztelako eta Leongo erregek kokatu zuena. Lan hau 1156 eta1158. urte bitartean egina izan daiteke, senar emazteen heriotza datari lotzen bagatzaizkio.Bere estiloan aurkitu ditu Urangak hainbat eragin: Iruñeko klaustroko Maisuarena etaBorgoinako eskulturagileena, Gislebertus frantsesarena hain zuzen ere, agian, honek AutunekoSan Lazaron tinpanoko Azken Epaia zirraragarria urte batzuk lehentxeago, 1148. urtean,bukatua zuelako; eta Blanka Anderearen hiletarien samin agerpenetan eta Errugabeen Zintzurebakitzean, Autungo infernura zigortuak zirenen aurpegi izutuetako kidetasuna erraz sumazitekeelako. Baina eragin hori ez da oso konbentzigarria Hilobi hutseko irudien kanon motzakontutan hartuz gero Gislebertorena desberdinegia da, izan ere, izugarri luzea eta hizkeraexpresionistarekiko guztiz leiala baita berea.SANTXA ANDEREAREN ZENOTAFIOA. Modu berean hemen aipatzekoa da mende bereko maisulan bat, arkitektura apainketa sailekoa ez dena: Santxa Aderearen Hilobi hutsa. Printzesahau, Ramiro I.goaren alaba zen, Santxo Handia erregeren biloba, beraz. Aragoiko lurretanbizi eta hil bazen ere, Nafarroako gorteetako bere ahaidegoa eta topologia hurbiltasunagatikbere hilobia, nafar erromanikoaren esparruan burututako lan bezala har liteke.Santxa Anderea Serosko Santa Gurutze monastegira erretiratua bizi zen eta 1095. urteanhil zen. Monastegi horretako erlijioso elkartea Jakara lekuz aldatua izan zen, eta urte gutxibatzuen ondoren ( 1622.go azaroaren 22an) Santxa Anderearen sarkofagoa ere, hara eramanaizan zen. Arte lan hau XII. mendearen azken urteetakoa da eta bera burutzea, beste lan batzuenartean, maisu ezezagun batena bezala jotzen da, Santxa Anderearen Maisu bezalaezagutzen delarik. Harri gris gogor batetan landua den sarkofagoa, trapeziozko oinarria etagaraieran 65 cm. eta mutur bateko zabaleran 85 cm. eta 55 cm. bestean dituena da. Harlosalau batez estalia dago eta landu gabea da; lau alderdietan berriz landua da, hauetatik bat istoriodunada eta besteak sinbolozkoak.Konposaketa ezin hobea ikusten zaio alderdirik nagusienari; erdian, hildakoaren arima,gorpuz biluz eta sexurik gabearen irudian, zerurantz bi aingeruk daramatela ikus daiteke. Aldebatean, aulki tolesgarri batetan eserita eskuan liburu bat duela eta bi anderez inguratua SantxaAnderea dago; beste aldean, erdiguneko pertsonaia, gotzain ala abade, gotzain makila daramana,apaingarriak daramatzaten bi eliza-gizon lagun dituela. Talde hauek babesten diren arkuen sostengu,hegoak zabalduriko eta hatzaparren artean liburuak eusten dituzten bi arranoen oinpekokokalekua diren kapiteletako zutabeak dira.Bigarren aurrealdeak, lehengoaren kontrakoak, arkuez mugatutako hirutan zatitze batagertzen du, eta lehenbiziko bi zatietako bakoitzean zaldizko gerrari armatu bat adierazten da,erdikoa ezkutuaz, ezkerraldekoaren aurrez aurre jartzen delarik, eskuinaldekoa lehoi batengainean zamalkatuz.Sarkofagoaren ertzetako batetan bi grifo daude, edergarri gaiez, zuztarrez eta hostozapainduriko zirkulu batetan finkatu eta itsatsita.Beste ertzean finki landutako krismoi oso eder bat erakusten du; erdiko zirkulu ñimiñoangurutzea duen Bildots mistikoa dago. Krismoiaren hizkiak, diseinu fineko apaingarri gaienzerrendaz osaturik dago.• Mariaren irudiakIkonografiaEuropako erromaniko artean ororena den bezala, <strong>Euskal</strong> Herrian eskultura askeak etorrigai bezala kristau fedearen oinarrizko biak hartzen ditu: Gizakundearena eta Erospenarena:Jaungoikoaren Ama eta Gurutziltzatutako Kristo.178 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!