11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLA- ponte harri bat geometriazko landarediak grabaturik kopan dituela eta sokadurak eta zutabeakoinarrian, bere egitura latzagatik bisigotikoan eredua hartu duen herriko norbaiten eskuaadierazten duena.• GaraiakZuzen zuzeneko hispaniar eraginen ikuspuntu honetatik, Orba haranera eginiko bisita suspergarriagoagertatzen da Iratxetako hazitegia (garaia) begiztatzeko bada, zeinaren aurreanasturiar artearen oroimena baztertu ezinezkoa den. Hispaniako Iparraldean garaien ohitura,IX. eta X. mendeetako agiri ugariz jantzia dago. Gero, mende luzeetan zehar iraun zuen ohiturada hau, eta beronen aleak arte historiagileari baino gehiago axola zaizkio etnologoari. 23Iratxetako eraikinak neurri txikia du: laukizuzeneko oinazala eta bi solairukoa da. Behekosolairua, saihets luzekoa delako erdi puntuko hiru arkuren gainean etzaten da eta bere aldemotzak biren gainean, alde banatan erdiko harroin bat utziaz. Goiko solairuak lehen, hazitegietanberezkoak diren ate eta zubia egurrezkoak ziren, karraskariak ez zitezen igo; baditukanpoaldera mozketa erregularrezko hiru gezi-leiho zulo; bi, alde motzetako hormapikotaneta hirugarrena atearen ezkerraldean. Zorua berriz, Iñiguezen ustetan, egur gainean harlosazegina izan ohi zen.Iratxetan harriaren landuera ona da gehien harritzen duena; honek lagundu dio mendeluzeetan ongi gordea izaten. Bere ertzak handi samarrak dira; gainerako aparejuak harlanduetarakojoera du, nahiko anguludun harri eramanez, apareju handiagoaren itxura emateko ertzetakafinkatuak dira. Puntu erdiko arkuak abiatzen direneko oinarriak, ozkadurarik gabekooinarri baten gainean kokatzen dira, eta kanpoalderako ilara mehe batez bukatzen dira: “denaAsturiasko Valdedios herriko hormapikoen antzekoa guztiz (X. mendeko azkenaldean) etaasturiar arteak eraginiko mozarabeen elizen antzeko... Arkuek ez dute giltzarririk eta aparejuguztia, kararriz finkatua bada ere, hezurrezko juntura finez prestatua dago”. 24Garaia horren zahar itxurak ez du eragozten oso geroagoko data duela pentsatzea, “asturiar”delakoren biziraupenezko beste bat denik.Eparozeko Garaia. Antzinako garaiez hitz egitean, ezin utziko dugu oroimenera ekarrigabe Eparozekoa, harrizkoa berau ere, eta ateburu egurrezkoen gainean dagoena eta asturiarrenzenbait zantzu baditu ere, seguruenik Iratxetakoa baino berriagoa da.• Villatuertako San Migelen aztarnak<strong>Historia</strong>lariarentzat garrantzi berezikoak dira Lizarrako lurretan den Villatuertako SanMigelen monastegiko aztarnak, gaur egun oinazal irregularreko ermita txiki bat besterik ezda geratzen, X. mendeko jatorrizko hormak galduak dituelarik.Barruan itsatsitako inbelpeak geratzen dira, horman sartutako uztaiez eutsitako harri zilindrikoluzeak dira, kanoi-ganga erorien fajoiak zutikatu zituztenak. Honi, bere deformazioetan,hondora joandako jatorrizko sabaiaren bultzada eta erromaniko aurreko garaietan mailuzsoilik landutako hormetako harlanduak nabari zaizkio. 25Data hau, hain zuzen, oroitarri baten idatziak baieztatzen du, Santxo erregearen eta Blaskogotzainaren izenak gogoraraziz, zenbait aldiekin bat etor zitezkeenak dira eta horren ondoriozdata desberdinak izan. XI. mende aldera zuzentzen gintuzten T. Biurrun eta J. Gudioleniritzien aurka Iruñako P. Germanen ikerketa baten ondorioak irabazten dutela dirudi eta SantxoGartzes II.aren erregetza aldira bidaltzen gaitu X. mendeko azken herenera (971-978). 26Nafarroako Museoan gelditu dira Villatuerta monastegiko zenbait harri, prerromanikojatorri garbiko erliebe figuratibo landuak dituztela eta. Jacques Fontaine bidezkoa dela dio,X. mende honen azkenaldira “asturiar plastikaren oso pareko eskultura trinko eta latzekomotaren bat azaltzea... beren grafismoagatik hain dotoreak diren Kataluinako prerromanikoedo protorromanikoaren lehen saiakera haiekin baino indar handiagoz”. 27 Azpimarra ditzagunerlieberik interesgarrienak:- Hauetako batetan mutur zorrotzeko mitra daraman gotzain bat asmatu liteke, zaldi gaineandoana, eskuineko eskuan artzain-makila daramala eta ezkerrez zaldiari eusten diola sermoiaegiteko jarreran.- Beste batetan berriz, aldare txiki baten aurrean mezaren ospakizuna interpretatu liteke,ezkerreko besotik zintzilika manipulo bat daramala ospatzaileak, eta beste aldean bi irudi,114 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!