11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAVIII eta IX. mendeetan nolabaiteko ilunaldia izan bazuen ere.IKONOGRAFIA. Gurutziltzatuaren irudia XI-XII. mendeetan indarrez azaltzen da eta ikonografiazkotrazuak erraz ezagutu litezkeenak dira: Gurutziltzatuaren irudia zuzen azaltzen da,gutxi batzuetan ezik, bere oinak, bi hiltzedun finkoak hasieran zabaldu eta gero paralelo egitendira; besoak oso dira horizontalean edo oso apur bat okertuan; behatzetako hatz lodiak“abdukzioan” irekitzen dira hasieran eta beste behatzengana biltzeko joera hartzen dute; buruazuzen sarritan, apurka apurka eskuineko sorbalda aldera makurtzera jotzen du: ez du minikadierazten eta errege koroa darama sarrienetan (ez da ohikoa arrantzazko koroa); hasieranzurruna bada ere, antzinakoen irudietan gorputz osoa siriar jatorrikoa den colobium edo erregeestalkiz jantzia azaltzen da; gerora perizonium-ez (“garbitasun oihal” deitua) jantzia, gerrianlotua eta belaunetaraino iristen zaionaz besterik ez dute azalduko.Eredu honetakoak dira Kaparrosoko Kristo hunkigarri eta barea (gaur egun iruindar katedralekoSanta Kristina Kaperan dena), Pitillasekoa, Torresekoa eta beste batzuk.PROZESIOETAKO GURUTZEAK. Gainerako euskal lurraldeetan (bulto solteei gagozkiolarik) aipatutrazu jakin batzuk besterik ikus ezin dakizkiokeen Gurutze batzuk gorde izan dira, erromanikoagotiko aldera garatzen ari deneko garaikoak direla diruditelarik, izan ere arruntenaden Kristoren oinak hiltze bakar batez zulatuak ikustearen ikonografiazko xehetasun hau,gorputz atalak bigundu nahi honekin uztartzen dela dirudi, gotikoko errealismo alderakoezaugarria izango delarik. Mende haietatik orokorrean, Kristo gurutziltzatuaren gurtzarenlekuko geratu zaiguna, prozesioetako gurutzeetan kokatzen da.Gipuzkoan adibidez, Zegamako prozesioetako bi gurutzeak (Aizkorrikoa) eta ZeraingoaXII. mendeko azken aldekoa ala XIII. mendearen hasierakoak izan daitezke.- Zeraingoak errege koroa darama, baina besoek eman egin dute gorputzaren zamapean;- Zegamakoak besoak horizontalki dauzka baina bere errege koroaz, bere garaian buruan eustekobehar zituen bi hiltze besterik ez zaio geratzen. Bietan ere, zangoak gurutzaturik dauzkate.Aurpegiko jarrera bare eta baketsua da.• Luxuzko arteakORREAGAKO EBANJELARIOA. Luxuzko arteari buruz berriz, <strong>Euskal</strong> Herrian ez da benetakoarte kalitatea duen ezer geratu. Izatekotan, gogora dezagun Orreagako ostatuko ebanjelioliburuaren azalean, erromaniko trazuak dituen Gurutziltzatuaren irudia, dena mailuz landuada, zilarreztatua eta filigrana eta harri-kristalez apaindua.ARALARKO AURREALDEA. Balio handi eta kalitate oraindik ere bereziagokoa da Aralarko SanMigelen aurre aldea, batzuen ustez “Europako esmalteztatutako kobre lan hoberena” bezalaizendatua. Bere iturburuan, Iruñeko katedraleko aldare nagusiko antipendioa izan zen, SantaMariaren gorespenari eskainia baitago eta ez dago bertan San Migelen inolako adierazpenik.Marko modura 1765. urtean eraberritzeko agindua zuen urreginak letoizko burutezkoertza erantsi zion taulak baditu 2 m. luzean eta 1,40 m. zabalean. Erdian badu mandorlamoduko gorputz bat, saihetsetan bi solairuzko arkuteriaren babesean, apostoluak eta 18 dominahandi adierazten dituzten irudi esmalteztatuak. Taularen hondo guztia apaindua dagoebaki sailez eta harri naturalez.Adierazita dauden pertsonaiek burua erliebean dute, bikain landua. Erromanikoko hieratismoadistiratzen badute ere, irteten da jada berengandik XIII. mendeak berea duen indaradierazkor bat. Amanda begietako irisak esmaltezko bolatxo pittinez osatuak dira, bizitasunzoragarria ematen dietelarik. Laino urdin eta izarreztatutako zeru baten erdian tronuratutakoBirjinaren erdiko irudiak, bere magalean benedikapena emanaz Jainko Haurra duela, plastikoedertasun liluragarria du.“Bai jarrerak, pertsonaia bakoitzak duen janzkera desberdin zoragarria, industrializatutakoartean errepikapenik gabekoa, nahiz irudien estilizazio espirituala eta landetako esmalteenmargo banaketa orekatuak maisu baten bikaintasuna azaltzen dute”. 63180 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!