11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLA5.<strong>Euskal</strong> artea kristautu zenekoaTESTUINGURUAPOLITIKA ETA ERLIJIOZKO ESPARRUAAntzinako Baskonian IX. mendean gurutzatu ziren gertaera pilak, oso sakonetik aldatuko zuen berehistoriaren norabidea: iberiar penintsulan zehar musulmanen aurrerakada, karolingio inperioren deuseztatzea,asturiar-leondar monarkiaren eraiketa eta hazkundea eta euskal herriaren erabateko kristautzea.Antzinako baskoientzat guzti honen ondorioa, joan-etorri handiko gertakaria izango da: Iruñeko Erresumarenjaiotza.KAROLINGIOEN BABESA ETA BANU-QASIEKIKO ITUNAREN ARTEAN. Garai horretan Iruñean baziren elkarren aurkako bi talde:batzuk karolingioen babesa onartu zaleak ziren; besteak Cordobako emirrarekin izendatutako itunakgordetzearen aldekoak, horretarako Ebro haranean kokatutako Banu-Qasi-en, ezkontzaz sendotutakolaguntza eta adiskidetasuna zutelarik.Ludovico Pio enperadoreak bere inperioaren batasuna aldarrikatu bazuen ere, bera hiltzean, beresemeen <strong>–</strong>Lotario, Pipino eta Luis, eta 7arritakoarekin alderatzen du.NAFAR ERREGEAKGarai hartako agirietatik ezin jakin liteke, gerora Nafarroako erresuma deituko den Iruñeko erresumahorren mugak edo mugaldeak zeintzuk diren. Zailagoa da oraindik, antzik ere ez duten berrien labirintohorretan, lehen nafar erregeak zeintzuk izan ziren argitzea. Roda genealogia kodizearen arabera, bazirenbi dinastia ere Nafarroan, Iñiga familiarena eta Jimenarena.Lehen erregea, IX. mendean (824ean) Iñigo Arista da; bere seme Gartzia Iñigez jarraituko zaio etaFortun Garzes ondoren. Cordobako emirrek onartzen zuten Iruñeko erregearen subirotasun izaera, zergenordainketa trukean. Cordobako emirrerrien gudarosteek euskaldunen eta Banu-Qasien lurren txikitzea IX.mendean hainbat aldiz eragin zuena, ez zen subiranotasun horren ukatzea izan, baizik eta zergak ezordaintzea. Horrek ez zuen eragotzi Iruñean kristau erregeak zuen aginpidea onartzea, ez eta ere, nafarreneta cordobarren arteko ahaidetasun harremanak lotzea ere, izan ere, Fortun Garzes, Cordoban 20urtez preso egonaren alaba Abd-el-Raman III. Kalifaren ama izango zen.Egoera aldatu egin zen 905. urtean. Iruñean, arrazoirik ezagutzen ez den dinastiako krisialdi batenondorioz, Gartzia Jimenezekin dinastia berri bat kokatzen da, bere seme Santxo Garzes (905-925) etabere oinordeko Santxo Handia (1004-1035) arterainokoekin. Dinastia honek hasiera hasieratikasturiar-leondar monarkiaren babesa izan zuen, kristau errekonkistaren egitasmoetan sartuz. Banu-Qasiekinetena eginez, zeinaren boterea itzaltzen hasia zen, nafar monarkiak zuzen zuzenean eutsi beharko ziengehiagora zihoan cordobar gudarostearen atezuei, horregatik estuago lotuko zirelarik asturiarrak etanafarrak.Muezeko irtenaldietan, Santxo Garzes I.ak, Abd-el-Raman III.aren sarraldiak jasan zituen, Valdejunquera(920) eta Iruñeko (924) hondamenarekin; baina bere erresumako mugak zabalagotzea lortu zuen,Naiara, Tutera, Balterra eta Biguria bereganatuz. Gartzia Santxezi (925-970) bere emaztearen dotezkoAragoi bereganatzea egokitu zitzaion. Bere oinordeko Santxo Garzes II.ak (970-994) Alhakan II. eta Almanzorreniskanbila suntsitzaileak jasan behar izan zituen, baina errekonkista asmoari leial jarraiki zitzaion.Eta Santxo III Handiarekin (1004-1035) ezagutuko zuen gorengo maila Nafarroako erresumak mendearenbukaeran. Santxo Handiak, bere aginte makilaren azpian biltzen ditu, bai oinordekotzan nahiz lorpenez,sortaldetik Nafarroa, Aragoi, Sobrarbe eta Ribagorzako lurraldeak, sartaldetik Araba, Bizkaia etaGaztela, Gaskuña eta Bartzelona konderriei morrontza inposatzen die, horrela penintsulako errege kristaurikboteretsuena bihurtuz.ARABA, BIZKAIA ETA GIPUZKOAAldi honetako ezer gutxi dakigu gaurko Bizkaiko lurraldeetan bizi izan ziren biztanleez, eta are gutxiagoGipuzkoakoetaz, beren bizimodu eta gobernukeraz, “Alfontso III.aren kronika”k dioenez, Alfonso I. ngoaLeongo erregeak Duero sakanetik harrapatutako jendeez bere jabegotzako lurrak birpopulatu zituelaAsturiastik Karrantzara bitartean, baina ez Araba eta Bizkaia, “beti hango biztanleenak izan baitira”.Leongo erregeek, Kondeen aginpidez Arabako lurraldeekin, gotorleku baten antzekoa egin zutenmusulmanen iskanbilen kontra, IX. mendean aldizka errepikatu baitziren, 912. urtera arte, orduan Araba(orduan arabar Errioxa kanpoan uzten zuena, eta Bizkaia aitzitik, itsasoraino eta Gipuzkoa berriz Debasakaneraino hartzen zuen) Errekonkistaren atzealdean gelditzen hasi baitzen. Araba, 932. urtean Gaztelareneremuan sartzen da Fernan Gonzalez Kondearen babespean; eta hurrengo mendearen hasierannafar errege Santxo Handiaren babespean eroriko zen.Bizkaiaren lehen aipamenak (Alfontso III.aren kronika aipaturikoan) erakusten duenez, IX. mendean,102 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!