11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2. LEHEN ARTE ABSTRAKTOAdagozkienak direla.Aztarnategi honetatik atera dira baita ere, batez ere brontzezkoak diren gauzaki batzuk: Eraztunitxurako fibula orratzak, fibula eta gerriko krisketa baten zatiak, erdiesferiko grapak, eraztunitxurako piezak, hagatxo zatiak, zulodun gauza borobil txikiak. Burdinazkoetan eskumuturrekorenbat salbatu da.BERBEIA KASTROKO AZTARNATEGIA. Berbeiako kastroan, Barrio herritik gertuan, Arabako alderiksartaldekoenean eginiko indusketak hainbat kokapen maila zituen erromanizatu gabekoherrixka baten aztarnak eman zituen, zeramika ugariz gainera, brontzezko eta hezurrezko apaingarribatzuk bildu zirelarik. Iparreko goi-lautadako herrien kultura berekoak direla uste izatenda.LAKOZMONTEKO SOLAKOBAKO AZTARNATEGIA (JOKANO). Haitzetako pinturak direla eta aipatzendugun Lakozmonteko Solakoba (Jokano) aztarnategiak erabilerako eta apaingarritako materialugari eskaini du: Maila sakonetatik, Erdi Brontze aldiari dagokionetik errekuperatu diraigitai piezak, gezi muturrak, lauki ebaketako puntzoiak edo burdin ziriak eta apaindutako zeramikak.Maila berriagoetakoak baina, beharbada Erdi Brontze aldi berekoak, hiru eskumuturreko(urrezkoak, zilarrezkoak eta zilarrezko aleaziozkoak), apaindutako gezi muturrak eta hezurrezkodiskoak.* * *Lazaldaiko (Zarate) kobazuloak ere, badu apaingarritako gauzen ikuspuntutik nolabaitekogarrantzia.Garrantzizko beste aurkikuntza batzuk, apaingarritako gauzakietan “Hoyos-eko gordeleku”zenbaitetan eta arabar lurraldeetan barreiaturik dauden Brontze eta Burdin aztarnategietan emandira, Gasteiztik oso gertuko Kutzemendi-Olarizun herrixkan bezalako kokalekuetan, non1950 urteaz geroztik miaketak izan diren, brontze, burdin eta hezurrezko apaingarriak atereaz.* * *Apaingarritako tresnen bila, arabar lurraldeetan Brontze eta Burdin aztarnategietan zeharrekogure ibilbideak, bi tokitan geldialdi luzeago bat eskatzen du: La Hoyan eta Landatxon.LANDATXOKO AZTARNATEGIAK. Landatxokoak, Gardelegi herritik gertuko hondarleku batetan,arkeologoek “Hoyos-eko biltegia” deitzen diotenetik datozen bi gauzaki sail eskuratu ahal izandira, garrantzizkoenak batzuk antikuario bati erosiz eta besteak indusketen bidez lortuz; gauregun denak Arabako Arkeologia Museoan ikus daitezke. Hilerri batetakoak zirela uste izaten daeta zeramika eta metalen arteko halako desberdintasunak kronologiazko alde izugarria erakustendu eta horren ondorioz esan liteke alor hau luzez erabilitakoa izan zela.Erositako gauzen artean, borobilean moztutako kimua duen orratz bat, apaindutako buruarekineta etenak dituena, fibula oso bat botoiena deiturikoa, hau etenaz apaindutako xafla;eraztun itxurako fibula hispaniarra, “erramu hosto”deitu motatakoa, orratza galdu duena; etazenbait belarri etenak.Sail honetan bi pieza nabarmen azpimarratu behar dira: oso dotore apaindutako biribilbukaera batez amaitzen duen oineko fibula bat, 8,5 cm luzeran eta 4,6 altueran dituena.Deigarria da oso fibula batzen duen zenbait zatiren apaingarritako ebakien oparotasunak, etaerdigune bereko marra jokoen arte konposaketaren zentzu harrigarriak, inguruko marrazkienkontrastean.Miresmena sortzen duen beste gauzaki bat, hamabi hortzetako apain-orraze bat da (batgaldu baitu) ia 10 cm-tako luzera eta 6 altuerakoa, eskuan erraz erabiltzeko, zubi tankeranbukatzen dena eta behealdearekin ederki lotuz; dena gorputz batetan bildua. Baina, diseinuagatikmiresmena sortzen duen pieza hau geroagoko aldi batetan txertatu behar da, erromanizatzeakeragindako beste batetan.LA HOYAKO AZTARNATEGIA. Lehen aipaturiko La Hoya herrixka honetako indusketetatik hainbatkultur aldietako aztarrenak atera dira, Erdi Brontzetik hasi eta Azken Burdin aldera artekoak(K.a. XIV. mendetik II. arterainokoak), zeltiberiarren arrastodunak. 58 Bata bestearen gaineanhiru kulturen arrastoak aurki daitezkeen leku baten garrantzia du, beraz: bertakoa, indoeuropa-EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 53

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!