11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLA6. Prerromaniko ikonografiaPrerromaniko ikonografiaren orririk distiratsuenak dira IX-XI. mendeetatik gorde direnminiaturak. Izan zen liturgiako arte figuratiborik gai solidoetan baina, ia ezin egin izan dioaurre gizonen ondasun goseari eta suntsiketari. Gure eskualdeari dagokionez, aurrez aitatuadugun Villatuertako San Migelen monastegiko erliebeaz aparte, aipamen berezia merezi dutehemen, zalantzarik gabe mende horietan izan ziren marfil lantegitik gureganaino iritsi denpixka horrek.• MarfilakMusulmanen 35 marfilgintzako eragin zuzena ikusi nahi izan den Donemiliaga Kukulakomarfil lantegitik irtendakoa izango zen hiru zati (bi Louvren eta hirugarrena Madrileko ArkeologiaMuseoan) besterik jaso ez diren prozesioetako gurutzea, apaingarritako gai figuratiboak,zuztarrak eta animalia buruak besterik agertzen ez dituelarik, estilistika egitura osagaihauek dituen emilianense lantegiko gurutze honek, Oviedoko Anjelesetako asturiar gurutzeenparean jartzera behartzen gaitu.Aldareko aldare-harri bat edertzen duten eta orain erromaniko estiloko aldare higikor batenbarruan txertaturik aurkitzen diren marfilezko zirrinda batzuk emilianense lantegi berekoakizango dira. Marfilezko bi zerrenda dira, zabalean 18 eta 22 mm., ataurike lanak etabestiarioko irudiak, benetakoak eta fantasiazkoak agertzen dituztenak. Eman zaien data 984,urtekoa da.• MiniaturakBaina ez dago zalantzarik Iparraldeko Hispania kristauaren estetikako sormenezko erakuslerikospetsuenak “mende ilunetan” kodizeak ilustratze artelanetan utzi dituela eta historialariakberoiei eskaini beharko die bere arretarik handiena. Nabaria da, kasu askotan miniaturakedergarritarako jarriak izaten direla, baina sarriagotan ematen da idatziaren iruzkin etaikus-irudi izan nahi dutela. Era askotarikoak izan ohi dira hauek: Bibliako atalak dituztenak,Ebanjelioetakoak, Irakaspenezkoak, Antifonetakoak, kanoniko eta zibil izaera duten lege bildumakoak,Eliza-gurasoenak eta abar. Aipatu ditugun ilustrazio hauen egileak elkarte berekoakala beste monastegietatik etorritako monjeak izan ohi ziren, bereziki eginkizun horretarakoiaioak eta arituak.Nafar-euskaldun arte historiari dagokionez, eman dezagun ohar hau, gaurko Nafar lurraldetikdatozen miniaturarik zaharrenak ez direla erromaniko aroa baino lehenagokoak. 36Eskuarteko gai honi buruz Goñi Gaztanbidek aitortzen du garai horretan, nafar monjeenliteratur jarduera oso urria izango zela Europako beste abatetxeekin alderatuz gero eta monastegihorietako bat ere “ez zela iritsi, XI. mendean kultur gune izatera”. 37Literatur eta kultur prozedura baten adierazgarri argitsu eta distiratsuak XI. mendean,Errioxako monastegietan bilatu behar dira, Albeldako San Martinen eta Donemiliagako Kukulan38 , hain zuzen ere, aldi berean ohar hau ere eman dezagun, abaderik nagusienak nafar jatorrikoakzirela.Bi monastegi hauek, X. mendeko lehen herenean sortuak Iruñeko erresumarentzat mendehorren azkenaldian behin betirako konkistatuak izan ziren eremuan aurkitzen dira. San EulogiokIX. mendean bisitaturiko nafar monastegiez gainera, Errioxan badugu mende horretangutxienez beste dozena erdi baten berri ere; 39 baina, bi monastegi etxe ospetsuenak AlbeldakoSan Martinena eta Donemiliaga Kukularena izan ziren Iruñeko erregeek berezien lagundu etababestu zituztenak, eta beroien idazmahaietatik irten ziren kodizeen ilustrazio lanik ugarienaketa artezkoenak. Nafar jabegotza bat beroiei leporatzea merezi dute. Beren pergaminorik jantzienaketa dotoreenak gaur egun Espainia, Europa eta Ameriketan artxibategi eta liburutegietansakabanaturik aurkitzen dira.118 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!