11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

SARRERAZailtasunak gehitu igiten dira kultura kontzeptua errealitate hain zehatza den euskal hizkuntzahorretara mugatzen ez bada, eta zenbaitzuk euskal nortasuna deituriko horren euskal kulturarenosagai erabakitzailea izatea nahi bada. Ezin ukatu baitaiteke kultura –edozein herri historikorenkultura– bera dela historia, hau da, mugimendu eta aldaketa.Astakeria litzateke euskal izaera betiereko esentzia eta ia platoniko bezala hartzea. Zeren,gizonak, zioen Ortegak, Dilthley-ri jarraituz, “ez du izaerarik, daukana historia da; zeren historiaizate baten, osagaiez, erabatekotasunez, mugimendu eta aldaketa” den izaera bat da. Voltairebera ere horretaz konturatzen hasi zen, historialariaren egitekoari buruzko bere hausnarketetan,kontseilu ematen ziolarik, gertaera txikien pasadizozko alderdiak alde batera utzi eta hel zekiolaohiturak eta mugimendu politiko, sozial eta ekonomiko handiak aztertzeari, baina beti ere fenomenodinamikoak bezala begiztatuz: “Les changements danz les moeurs et dans les lois seront enfinson grand projet”.Etniko-kulturala irizpidea, Juan de la Encinak defendatzen zuen bezala, zentzu oso zehatzbatetan hartzen bada, eta batez ere, herri baten kultura osagai dinamikoen multzo bat bezalaulertzen bada, historialariarentzat oso emankor eta azken batean, estimulagarri izan daitekeelauste dut, garai bakoitzean euskal artearen ezaugarrien trazuak arrotzen saiatzea. Erromanikoartea eta gotiko artea gizarte kristauren adierazpide bezala, bere ideologia, bere kultura eta mendejakinetako bere historiaren baldintza sozio-ekonomiko bezala ikasi badugu, a priori ez da ikusteninolako arrazoirik trazu jakin batzuetako komunitate izaera mende luzeetan erakutsi duten gizataldeen arte historia baliogabetzeko. Herri baten benetako arte historia egiteak, gutxi edo gehiagoiraunkorrak eta sakonak diren, beti historikoak izan behar badute ere, bere ezaugarrien bata bestearekikozentzua argitzea eskatzen du, bizitzako beste alorretan kanporatzen direnak: familiakoohituretan, bere gizarteko ohituretan, bere erlijiozko ohituretan, politikoki bere burua gobernatzekoeran, eta abar, beti ere, herri guztietako kulturaren izaera aldakorra, ukaezina bezala onartuz.Artearen historialari batentzat, gai honi heltzerakoan, arazorik gutxiena duen metodologiajarrera, lanaren esparrua zehaztea izaten da, geografiak eskaintzen dion errealitate saihestezineta aldaezinean finkatzen baita. Euskal artearen baliokidea Euskal Herriko artea edo Artea EuskalHerrian litzateke. Hain zuzen ere, Herri hitzak erreferentzia topologikoa, in recto tartekatzenduela dirudi. Euskal artea, zentzu honetan, gaur Euskal Herri deitzen diogunaren mugen barruanhistorikoki egiten edo kokatzen denari deitu diezaiokegu. Zehaztapen honek, lehen begiradabatetan, kalterik gutxiena dakarrena eta politikoki berotasun txikiena pizten duena iruditu arren,ez du kontzeptuetan aho bateko adostasunik eskaintzen, mendeetan zehar, lur hauetako mugaketa askok Euskal Herria deitzen diogun jende taldeak, beti berak ez direla izan kontuan hartzenbada.Halaz ere, arazorik gutxiena eskain dezakeela dirudien metodo honen aplikapenean ere ezdugu fundamentalistak izan nahi. Baliagarri deritzogu, kulturalista irizpide hau erabat ez baztertzea,beti ere, euskal kultura eta identitatea kontzeptuak ez mitifikatzearen aldera. ClaudioSánchez Albornoz historialaria euskal herriari buruz ari zen, hain zuzen ere, honako hau idatzizuenean, “ herrien idiosinkrasia, mendera ezinezko tenperamentoa, zeinarengandik sortzen direnbere joera eta ohitura nagusiak ia batere aldatu gabe irauten dute, aldien aldaketa sakonetanzehar; eta txinpart bat aski izaten da, erabat itzali gabeko suteak bizteko. Aski izaten da historian,herri batetan lehendik emanak izan diren antzeko gertakariak sortzea, bere nolakotasun, sena,zaletasun eta ohitura zaharrak esnatuak izan daitezen”. 1Sánchez Albornoz bera bezala, nazionalista izaera leporatu ezin dakiekeen arte historialariak,izatez ez baitira euskaldunak ere, “euskal gotikoaz” hitz egiten dutenean, edozein ikerlari zintzok,XVI. mendearen bigarren erdialdeko arkitekturaren “euskal era” hori bereizten duten ezaugarrieninterpretapen bat emateko tentazioak izango ditu, arrazoizko tentazioak gainera. Arte kritikariakXX, mende hasieran “euskal pintura” batetaz hizketan hasten direnean, eta ez kontraesanik gabe,edo 50.eko hamarkadan, gure lurreko eskultore taldea nazioarteko estimuaren eszenaurrera irteneta “euskal eskolaren” bere proiektua aldarrikatzen ikustean, bistakoa da historialariak gertakarihauei arretaz begiratu eta arrazoi objetiboak aztertu nahi dituela eta ez esanahi handirik gabekogertakari modura gutxiestea. 2EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 13

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!