11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAJ.Gudiol eta J.A.Gaya Nuñok “Nafarroako erromanikoko lehen lan gorena” dela diote eta“monumentu jakin honetan eta Aragoiko haranetako eliza zenbaitetan guztiz zehaztua gelditzendela bertan jaio zirenen eraikinena zen eskola baten posibilitatea” ere erakusten duela. 24Lehendabiziko ataria <strong>–</strong>gaur egun Porta Speciosa deiturikoa<strong>–</strong> ondoren egun dagoen kokalekuraeramana izan zen, XIV. mendean handiagotu zen multzo gotiko osoaren ate bezala.Horregatik bada, bere eskultura zatiak neurriz kanpoko handitasuneko ate markoetan txertatutaazaltzen dira.Jakako katedralaRamiro I.goak, Santxo Handiaren semeak, oinordekotzan Aragoiko konderria bereganatuzdinastia bat sortu zuenak, 1063.ean kontzilio bat bildu zuen Jaka hirian. Idazle batzuenustez, errege hori edo bere seme eta oinordeko Santxo Ramirez izan zen bere eraikuntza hasieta bultzatu zuena (1076-1082): baina iritzi berriago batek bere hasiera data 1094-1098. urteartean kokatzen du.<strong>Euskal</strong>-nafar arkitekturaren ondoren etorriko denaren gainean jakar eragina izan zuen eraikinhonek, merezi du hemen arreta pixka bat. Eraikina, Leireko erromaniko eliza baino askoz geroagokoaizanik, ez baitzen 1130. urtera arte bukatu, Pirinioetako alde honetan egindako guztiarengainetik jartzen da handitasunean.ELIZAK baditu hiru eliza-barne, gurutzadura eta absidea. Horma trinko eta sendoek etahutsarte gutxi batzuk, garai hartako borrokarako indar latzaren espirituaren berri ematen dute.Oinarriak zutabeekin txandakatzen dira.Hiru absideek begirada berezia merezi dute, jatorrizko sorrerakoa, bat besterik ez delarikgeratzen: zoruen arteko altueran garatzen diren inpostaz markaturiko hiru gune horizontaletan,tako edo zerrenda klasikoz apaindurikoei “Jakar xakeztuei” izena emango diena eta ondorengoeraikin erromaniko askotan aurkituko dena.Gurutzaduraren besoak kainoi gangaz estaltzen dira eta erdiko zatia nerbiodun gangaz,kupula itsu moduan, tronpa gainetan etzanak daude eta ez dira kanpora azaltzen.Eliza-barneen gangak gotikoak dira eta oso beranduan altxatutakoak dira.Sartaldeko atariak uztaitzen du elizaren bi sarbideetatik bat. Atari ederra da, landutakokapitelak dituzten zutabe eta arkiboltekin, bi lehoiek uztaituriko krismoia duen tinpanoaz.Eskulturazko erliebeak, erromaniko arte guztia goi-argiz jazten zuen espiritua oroimeneanedukitzeko,behingoz buruz gogoan hartzea komeni izaten den idatziez uztaiturik izaten dirasarritan. Jakako katedraleko sarrerako krismoiaren ondoan latinezko bertsoetan idazkun batekbere sinbologia azaltzen du:HAC IN SCULPTURA,LECTOR, SIC NOSCERE CURA:P. PATER, A GENITUS,DUPLEX EST SPIRITUSALMUS.HII TRES QUIDEMDOMINUS SUNT UNUS ET IDEM“Irakurle, eskultura honetan saia zaitez hau ikasten: P aita dela, A semea; bikoitza EspirituSaindua. Hirurak Jaun bat bera dira”.Alboetako irudiztatzeak Kristo adierazten dute lehoi irudian (Ap. 5, 5) eroritako gizonaribarkatzen eta sugearen gainean ibiliz doana edo, hartzari eutsiz, herensugearen gainetik dabilela(Ps 91, 13). Bi erliebeak bakoitza bere idazkuna buruan duela daude. Lehengoak honeladio:PARCERE STERNENTILEO SCIT, CHRISTUSQUE PETENTI“Lehoiak badaki bere aurrean makurtzen denari barkatzen, eta Kristok bere izenari dei egitendionari”Bigarrenean irakurtzen denak honela dio:IMPERIUM MORTISCONCULCANS EST LEO FORTIS142 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!