11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAMarkinezMarkinezko arabar alderdian (Trebiñoko Konderriaren Sortaldean) badira ezaugarri eta motadesberdinetako 40ren bat kobazulo.ASKANA HAITZA. Garrantzizkoenak, Askana haitzean zulatutakoak dirudite, zeinaren oinetanSanta Leokadiaren parrokia eliza dagoen kokatua. Kobazuloetako batek sartaldeko hormangorriz margotuak egonak ziren erliebe batzuk ditu, aldi desberdinetan eginak agian; bi giza irudieta animalia bat (zaldia?)adierazten dituzte; egituraren zakartasunagatik, irudien proportzio gabetasunagatiketa aurrealdeagatik, bai kronologikoki eta bai estilistikoki oso zaila da sailkatzen.ZENBAIT KOBAZULO. Laburtuz esan genezake, Marquinez inguruko kobazulo multzo aberatshonetan badirela (Salbatoreren kobazuloak, Basoko kobazuloak, Chorrondaren amildegikoak,eta San Juan ermita erromanikoaren gertukoak, nahiz Urarte sailetan kokatutakok),bakartegi txiki hauek, zorua, ferra forma joerakoak ala laukizuzenekoak eta gangak labe edokanoi egiturakoak dituzte guztien gainetik. Batek berak ere ez du eliza izateko egitura agertzen,nahiz eta ziurra izan elizkizunetarako erabiliak izan direla, bai dituzten deitura izenengatik, tradizionalkiermita bezala hartuak izateagatik, nahiz han hemenka ikusten diren gurutze grabatuengatiketa beste ohar multzoen artean talde anakoreten presentzia agerian jartzen den.Araba aldeko sartaldeanArabar ekialdeko sail hauetatik sartaldekoetan barna joan ezkero, Valdegobia alde eta Omecillosakanean, bakartegi eta monastegi bizimoduaren lekuko diren kobazulo artifizialez osaturikosare itxi bat aurki dezakegu, bestalde agiriak ez dira falta. 41 Aranzadi, Barandiaran eta Egurenekikertuak izan ziren. 42 Ez gara deskribatzen hasiko baina arkeologoentzat talde bakoitzakbadu bere garrantzia.Tobillas inguruko kobazuloetako agiriek IX. mendean berrokupatuak izan ziren aldira garamatzate.Corro aldekoetan, “mairuen etxeak” deiturikoan, VII. menderako jada erlijio bizimoduaizana zen, sarrerako harkaitzean zizelkatutako gurutzeak adierazten duenez. Pinedoko lekaimebizimoduari buruzko agiriak, gogora ekarrarazten dute bere kobazuloak X. mendeko monastegienlehenengo bizi ingurua izan zirela.Valpuesta, Quejo eta Villanueva de Valdegobia kobazuloen antzinakotasunari buruz antzekozerbait esan liteke, Goiz Erdi Aroko zeramikak azaldu direla eta.• Baskoien lurraldeetako beste zenbait kobazuloBaskoien lurraldeetan Goiz Erdi Aroko troglodita gertakariaren informazioak osoa izatekotanEbro ezkerraldeko erriberatan kokatutako hainbat kobazuloren berri eman beharko luke.Badira errioxar lurraldekoak, Kantabria eta Ausejo eta nafar udalerrietakoak, Lodosa, Cárcar,Andosilla, Lerín, San Adrián, Falces, eta abar.Hautako batzuk prehistorikoak izan litezkeela ere pentsatu izan da; beste batzuetaz aldiz,Berant Erdi Aro aldean berrerabiliak izan zirela bistakoa dirudi. Osorik goitik behera eroriakbadira, baita ezinezko sarbidea duten tokietatik zintzilikatuak ere. Ebro erriberan barrena ematenden ugaritasuna eta sakabanaketa da deigarriena, eta baita elizarik ez izatea eta erabilgarritasunzehatz bat adierazten duen ezaugarririk ez izatea ere, zalantzan jarri daitekeelarik benetakobakartegien izaera.4. LaburbilketaAtal honetan euskal lurraldeko Goiz Erdi Aroko bakartegiei buruz azpimarratu dugunarenlaburpen bat eginaz, eta bakarlarien bizitokiko gelak alde batetara utziz, arte historialariei, arkeologoeketa alor honetako ikertzaileen lanak aurkitu dutena, alde batetik, lur gaineko eraikuntzetanmendeetako tradizioa duen ereduetan oinarritutakoa eta bestetik, kristau arkitektura96 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!