11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAhainbat alditan eskuartu zutela baieztatzen da, zeren eta etenik gabe, mozarabeen trazu garbiakazaltzen dituzten irudiekin, bere hasieratik V. atalaren 14 zenbakiraino, apokaliptikoidazkia ilustratuz 92. orrira arte garatzen den egitasmoa eten egiten da, eta beste XI. mendebukaera edo XII. mende hasierako artista edo talde batek ematen dio jarraipena. Halaz ere,bitxia dena, ondorengo estilo horretako miniaturen artean, mozarabeen estiloko beste zenbaitminiatura tartekatzen da, hain zuzen ere X.mende bukaera aldean Albino eta beste miniaturagilekburututakoak, zeinaren gaiak apokalipsiako pasarte sakabanatuen VIII, XVI, XVIIIeta XX atalei dagokienak diren. 48EL ESCORIALEKO BEATOA (&. II.5; olim III. A. 4), bere 151 orri eta 52 miniaturekin,emilianense jatorriko kodize sail horretako ikonografiako egitarau osoena eskaintzen diguneskuizkribua da. II Liburuari hitzaurrea ilustratzen dioten bi miniaturaz aparte, gainerakoberrogeita hamarrak, ohizkoa den bezala, Beatoetan daude txertatuak, Apokalipsiako gertakariaren“istoria” eta “explanatio” artean, egileak berari buruz egindakoak. Kodize hau osatugabea iritsi zaigula kontutan hartuz gero, gertatzen dena da, esaterako, Apokalipsiako “historia”guztiak jaso dutela beren ilustrazioa. Gehienak idazketa zutabeari dagokion tartea bainohandiagokoak ez direnak okupatzen dituztela. Kodizeen egileek marrazkien argiztatzeari emanzioten garrantzia goiburu batetatik ateratzen da, honela dio:INCIPIT SEQUENTIS PICTURE STORIA,egileentzat “historiaren” balioa eta zentzua, pintura bati egokitze batetan balego bezala.Nafar erreferentzi dituzten beste Beato importanteakPLN-KO BEATOA. Zentzu honetan, nafar monarkiaren monastegietan eta beronen eraginadutenetan aurkitu ditzakegu jarraibidezko adibideak. Ezin utziko dugu aipatu gabe PariskoLiburutegi Nazionaleko Beatoa (ms. n.a. lat. 1366), nafar jatorrikoa dena, zeren eta, P. Moretek1665.ean Iruñeko katedralean ikusi zuenarekin identifikatu behar da. Baina ez garahorretan geldituko, bere karolina-gotika idatzia eta bere 60 miniaturak ondorengo garai batekoakbezala hartu behar baitira: XII. azkenaldekoak.SAINT-SEVERREKO BEATOA. Halaz ere, gure begirada XI. mendekoa den arte bitxi horrengainean pausatuko behar du, Parisko Liburutegi Nazionalean gorderik dena hau ere: SaintSever-sur l´Adour-ekoa (Bibl. ms. lat. 8878), Gaskuñan.Saint-Severreko Beatoa, Sourdiseko Chales d´Escoubleau Kardinalaren liburutegian XVII.mendean zehar egon zenak, 290 orri ditu, ohizko gainerako hitzaurre, sarrera eta guzti, etaapokalipsiako istoriea, Danielen liburuari San Jeronimoren azalpena, San Ildefonsoren Devirginitate Sanctae Mariae, Saint-Severreko monastegiaren agiriak eta hagiografiako idatzibat. Apaindurik dagoen kodize hau, 102 miniaturek bihurtzen dute ezagutzen diren Beatoenartean ederrenetarikoa. Eman behar zaion data XI. mendearen erdialdekoa da gutxi gora behera.Saint Sever-sur l´Adourreko monastegiaren jatorria iluna bada ere, uste izaten da GaskuñakoDukea Guillermo Santxo (bere jabegoetako lurraldeetan monastegien benetako birjaiotzeareneragilea) eta Iruñeko erregeren 49 arteko ahaidetasunak zirela eta, monastegia nafarlauzpabost monje taldeak sortua izango zela. 50 Landatan, Aturriren ertzetan kokatutako abatetxebat izan zen, Goiz Erdi Aroan gotzainaren eskumenetik guztiz kanpo izan zena. Eskualdehorretako kanpo aldea samarrean badago ere, beste monastegi beneditarrak kokatuz joanzirelarik, Saint-Sever X. mendeko bigarren erdian espiritu lekurik ahaltsuena zen eta eskualdekohiriburuaren egitekoa zeukan.Santxo Guillermo kondeak, abatetxearen sortzailearen semeak, 1028. urtean leinu noblekoklunitar monje bat jarri zuen buru Montanerreko Gregorio (1028-1072), Lescar eta Akizekogotzaina ere izango zena. Monastegiaren aurrerakada eta arte ekimen handiei emandakobultzada bere nortasun suharraren eraginez eman zirela dio P. D. Du Buisson historialariak.Besteak beste, ez zen goraipamen txikienetakoa izan Sain-Sever-ko Beatoaren lorpena. Gaskoienkonde hau, Santxo Abarka eta Gartzia Santxez (osaba bata eta lehengusua bestea) Iruñekoerregeen gortean izana zen. Honek, 992 eta 996. urtetan Errege agiriak sinatuak zituenNaiaran. Ez dirudi oso ausarta denik pentsatzea <strong>–</strong>idatzi zuen Lacarrak<strong>–</strong>, Espainian jada, Santxo-Guillermoeta bere iloba Santxo Handiaren artean adiskidetasuna hasia zela eta hura izanzenik honako hau Gaskuñako lurraldeetara bideratu zuena. 51 Fr. Justo Pérez de Urbelek dio-122 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!