11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAMonreal aldera jotzen zuen bideak, herri hau, Erromesen Gidak dioenez Aragoiko Biderakoazken txangokoa bezala aipatzen duena da. Aragoiko galtzada honetako erromesakGaresera iritsi aurretik Eunateko eliza liluragarri honetatik pasatzeko zoria ere bazuten.Garestik LizarraraGarestik erromesak Mañeru eta Ziraukitik jarraitzen zuten, bertan San Romanen elizaederra bisitatu eta atariko eskulturak kontenplatzen gelditu ondoren. Gero, gaur egun oraindikbaden zubi batetik erreka zeharkatuz Vilatortako San Migelera iristen ziren, han bertanizandako eliza eta ospitaletik arte latz batez landutako harlandu batzuk besterik ez dira jaso;hitz egin dugu beroietaz aurreko kapituluan. Ez oso urrutira, beren ibilbideko txango batenazkena ikusiko zuten: Lizarra. Calistino Kodizearen Gidak herri hau Bideko txango osonagusienetako bezala goraipatzen du: “Erromesak han, ogi ona, ardo bikaina eta haragi etaarrain ugari eta era guztietako zoriona aurkitzen du”. Herria oinetan begiztatzen zuen muinoan,Sancho Ramirez (1063-1094) “aragoitarrak”, Borrokalariaren aitak, gaztelu bat eraikiazuen (1572. urtean botatakoa) eta XII. aren azken aldean Nafarroako Erregeen Jauregiaaltxatu zen. Anaidiek zaintzen zituzten ospitalez betetzen joan zen hiria. Ez zen falta ez, urtehorietan eraikitzen hasi ziren santutegi eta erlijiozko monumenturik: Lizarrako San Pedro,Ruako San Migel, San Pedro, San Joanen parrokiarena eta Hilobi Santuarena.Lizarratik LogroñoraLogroñoko Bideak, aldaketa gutxi batzuk gora behera, XIX. mendeko gaurko errepideberetik jarraitzen zuen. Rocamadorretik, non frantzes erromesak, Quercy-tik zetozenak alegia,lortu zuten bada beren zeruko zaindaria han ere gurtua izateko modua, berehala Iratxekomonastegia eraikiko zen, X. mendeko monastegi beneditarra, Zisterko monjeek monastegiaokupatu zutenean altxa zen hiru eli-barnetako eliza erromaniko bikaina.Iratxetik Bideak, Montejurra eta Monjardinen artetik jarraitzen zuen, delakoen gaztelua“Turpinen Kronikan” aipatua azaltzen delarik. Gaur ez da aurriak besterik geratzen. Mendiarenoinetan berriz, Villamayor de Monjardin aurkitzen da, atari eder bat bistaratzen duenerromaniko parrokia eliza duena, zeinaren kapiteletan gurutzadetako heroien borroka eszenakikus zitezkeen.Urantziatik, XIII. mendetik aurrera garatuko zen hiri gunea berau, eta ospitale bat zegoenSantzoletik igaroz erromesak Torresera iristen ziren, Santiago Bideko “eliza-faro” deiturikora,hau hilobi eliza izan zen Eunatekoa bezala. Gurutzatutako nerbioak zituen kalifa gangabereziek erromesei, Pirinioak zeharkatu aurretik Oloroen eta Done Bladin lehen ikusiak zituztenakekarriko zizkieten gogora.Torresetik, Poyoko Andre Mariaren ermitaren ondotik pasa ondoren, erromesak Vienarairisten ziren. Santxo Indartsuak eraikia izan zen hau, Gaztelaren noizbehinkako erasoetatikNafarroa babesteko. Berehalakoan hazi eta garatu zen, gaur desagertuak dira eliza batzukeraiki zirelarik. Bazen han erromesek aurki zezaketen aterpetxe bat baino gehiago; hantxeindarberriturik bide lauetatik barrena, baratza oparo eta zelai berdeetatik pasatuz Logroñorairisten ziren.Ebro gainetik zubia zeharkatzean, Errioxan sartzeak, ibiltarientzat beste erreinu batetan sartzenzireneko ezaugarria zen, txanpon aldaketak egin behar baitzituzten, eta ez oraingoan nafar kornaduez,Gaztelako marabediez baizik. Orain zeharkatzen hastera zihoazen lur haiek eta bide haiekGaztelakoak ziren 1076.az geroztik.• Baionatik Mirandarako ibilbideaGaztelakoak ziren baita ere Baionatik zetozen erromesak hautatu zituzten Gipuzkoa aldeko lureta bideak ere, erlijioso eta estetiko ikuspegitik interes gutxi eskaintzen zuen bidea izateaz gainera,Beasaindik hasita bihurria eta neketsua izango zena, izan ere, Aizkorri mendikatea, aldenik aldeigaro behar baitzen elezaharretako San Adriango zubitik. San Adrianetik Araiara jaisten ziren eta138 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!