11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

HITZAURREAGarai modernoetan sartzean ikertzaileen zerrenda biderkatu egiten da. Eta aipaturiko talde buruzagien( C.Garcia Gainza, M. Portilla eta J. A. Barrio Loza) ondoan gogoratu beharrezkoak dira Errenazimendueta Barrokoko gure ondare artistiko zati handi bat estaltzen zuen ilunpea argitzen lagundu duten etaezagunak zaizkigun P. L. Etxeberria Goñi, J. Velez Chaurri, Mª Isabel Astiazarain, J. Manuel GonzalezCembellín, A. Santana Ezquerra, Ignacio Cendoya eta Julen Zorrozuaren izenak.Azken mendean sartuz gero, euskal arte garaikideari buruzko ikerketak zenbat jendek egin eta argitaratuduen aipatzea bera ere ezinezkoa gertatzen da. Multzoa handia da, eta ia denak monografikomodukoak. Biografi ikerketak, lanen azterketak, ohar kritikoak, erakusketa katalogoak, baina baita, guregaraiko euskal artista ezagunenei buruzko doktore tesiak ere ugari dira.Aipatu ditudan egileek argitaratutako lanen ondoan, badugu gaur, Eusko Ikaskuntzak ( AgustinGómez Gómez, Luzia Lahoz, Arantza Cuesta, Pedro Pérez, Raquel Sáenz, Rosa Martín Vaquero etabereziki, Julen Zorrozuaren lankidetzarekin) bultzatutako bibliografi bildumez osaturiko tresna preziatubat, eta baita, gure lurralde eta elizbarrutiko ondare artistikoaren katalogoak ere, erakunde publikonahiz pribatuek babestutakoak: orain arte ergitaratutakoetan, Nafarroako Monumentuen Katalogokobederatzi liburukiak eta Arabako zortziak; hauei, Euskadiko Monumentuen Katalogoak erantsi beharzaizkie, bereziki hiru lurraldeetako bakoitzari eskainitakoak, baita Nafarroako Arteari zuzendutako sortaketa abar eta abar ere.Uste osoa izanik, sarritan, aspaldiko arte lanak gorputz mutuak izan ohi direla, beren garaiko gizonemakumeen historiak bizierazten eta hitz eginerazten ez badiete, kapitulu bakoitzean, aipatutako lanakingurune sozio-politiko baten inguruan kokatzen saiatu naiz. Gai honetan, asko izan dira beren lanekinlagundu didaten historialariak, azken berrogeita hamar urte hauetan Euskal Herriko Historia orokorrak erebultzada eta garapen bereziak ezagutu baititu. Ezin hemen gogoratu gabe utzi, ospetsuak diren EuskalHerriaren historialariak, hara non, J.M. Lacarra, L. Vázquez de Parga, A. Mañaricua, J. Goñi Gaztanbide,Adrian de Lizarralde, Jose Anjel García de Cortázar, Pierre Narbaitz, J. Zabalo Zabalegi, J. M. Jimeno Jurio,Jose Luis Orella Unzue, Ignazio Arozena, M. Goyenetxe, Beatriz Arizaga, Rosa Ayerbe, Elena Barrena, etaabar. Aurrekoen antzera, ia bukaezina izan daitekeen zerrenda honek erakusten du zein libre zegoenbidea laburpen lan bat saiakera egiteko prest egon zitekeenarentzat.Sentitzen dut eta barkamena eskatzen, gure historiaren eta ondare artistikoaren ezagutza ugariagoaeta zehatzagoa den kultur lanbide honetan partaide izan diren egileen zerrenda bat aurkezten saiatzean,zalantzarik gabe, aipatzeke utzi ditudanei. Baina saiatu beharra neukan jendaurrean eta argiroeskertzen, Euskal Artearen Historiaren Laburbildura apala izan nahi duen lan hau, jakin gabean agian,burutzen saiatu direnak.EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 11

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!