11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

3. ERROMATARREN ETORRERANafarroako hegoaldean, Pompaeloz gainera, beste hirigune hauek kokatu ziren: Veleira/Iruña, Gasteiztikgertu, Andelos (Andion), Cara (Santacara), Irunberri (Lumbier) eta Cascantum (Cascante); aipatuere egin gabe Olite (harresidun hiria) eta Santa Cris (Eslava) bezalako kokalekuak, zeinaren aztarnategitikkapitelak, harroinak eta zutabeen fusteak, eta beste monumentuzko zenbait aztarna atera diren;oraindik beren kokalekuak identifikatu ez diren idatzizko iturrietatik jasotako beste hiri eta oppidak ezgogoratzeko. 3Eskuartean dakarkigun gai honetarako garrantzi handia izan zuten beste “etxondo” eta “hiribilduak”ereizan ziren, hiriburu eta udalerriez gainera, arkeologoen lanak argitara ateratzen dituenak bezala:Cabriana, Liédena, Falces eta abar.Beranduagoan (III-IV. mendeetan) Iparraldean erromatar soldatu-taldea sortuko da Lapurdum-en(Baiona).Hiribilduen artean batzuk (Falces, Funes, Villafranca, Arellano) nekazari ustiaketa handiak izan ziren,gainerako “etxondo” edo “hiribildu” txikiagoentzat erakar guneak izango zirenak.Erromatarren eraikuntza guztiak salerosketa harremanak erraztu zizkieten galtzada ala bigarren mailakoauzobideetatik elkartuz joan ziren. 4 “Batetik, lekurik txikienetakoak beren emaitzak trukatzera hiribilduhandietara joaten ziren eta, hauek berriz, era berean, hirietara bilduko ziren komunikabideetanzehar”. 5Gogora dezagun arkeologoen datuak lekuko ditugula, ez bakarrik Bizkaian (Forua, Aloria, Lekeitio,eta abarretan) baita Araban ere (Iruña, Atxa, eta abarretan) izan zirela mineral bihurketako lantegiaketa zenbait aztarnategietan bai eraikuntzetarako, nahiz eguneroko bizitzarako beharrezko ziren gauzakiaklantzen zituzteneko burdin zatiak azaldu direla. 6ERROMANIZAZIOA: GEOGRAFIAKO ETA KULTURAZKO ERAGILEAK<strong>Historia</strong>lariak, erromanizazioak transkulturatze ekimenean, Baskonian, gainerako Penintsulan izan zuenbizitasuna ez izatearen eta euskal eskualde guztietan sakontasun bera ez iristearen arrazoiak eztabaidatzenari dira.Ekimen hau ez zen hasi K.a. I. mendearen bigaren erdira arte. Hegoaldeko eskualdean, hain zuzenere, (“ager Vasconum”) en Leiretik, Irunberri, Iruñea eta Arakil pasa eta arabar lautadan sartzen denmarraren hegoaldean bakarrik jardun zuen. Penintsulako herrietatik, Erromak bere gudarosterako soldadulaguntzaileak atera zituen, eta euskal tribuetatik Barduloen “Cohorte fiel” atera zen, militar agiriek etahilarrietako idatziek diotenez 7 .Kronologia. “Ager” populatzearen kronologiari buruz, esan dezakegu, aztarnategian zeltiberiarrenaztarna argiak eta errepublika aldiari dagozkion beste gutxi batzuk baldin badira ere, gehientsuenak(guzti hauetatik erdiak baino gehiago) K.a. mendearen erdi aldetik K. o. II. mende azkenera arte hartzenduen kronologia dutela.Inperiopeko aldia askoz adierazpen gutxiagokoa da; Nafarroan bederen, aldi horretako zortzi aztarnategibesterik ez da. Populazioan jatsiera nabarmen bat gertatua izango zen K. o. IV-V. mende bitartean,seguruenik, inperioko dinastiaren ezegonkortasunaren arazoengatik eta frankoek eta alemaniarrekburututako razziak zirela eta hain eztabaidatua zen krisia zela eta Inperio (235-268) osoari eragin ziolarik.Gerora, “bagauda” gertakaria izan zen ezegonkortasun giro berdina eragin zuena.<strong>Historia</strong>lariak normalean ados daude, Baskoniako bi eskualdeen arteko desberdintasun geografikoeta ekonomikoa erabakitzailea izateaz gainera, izan zela espirituzko banaketa puntu bat ere, hau izanikErromako kultura baskoien lurralde osoan era berean ez sartzearen arrazoia. Agian, desberdintze honetaneragina izango zuten geografi giroaren ezaugarriek, “hainbat gertaera pilatzeak, hara non, orografiamalkartsua, klima oso gogorra, eta abar. Baskoniako iparraldean erromatarren zabalkunderako benetakoeragozpenak izanik. 8Dena den ezin esan daiteke “saltus vasconum”eko lurrek erromatarrentzat garrantzirik izan ez zutenik,alde hauetara, (Arditurri eta Somorrostro) mehatzeen bila etorri baitziren eta esan dugun bezala, mineralenbihurtzeko eta gazigintzako lantegiak (Getari, Lapurdi) ere izan baitziren Kantabriako zirrinda guztian.Ahaztuan ezin utzizkoa da kostaldeko kastroak, Ebro eta Dueroko kulturarekin elkartuko zituen salerosketasarea, Tarraco-Oiasso eta Pisoraca-Flaviobriga bideek trazaturiko ibilbideak iristen zituztenak, nahizeta badirudien erromatarren aurreko bizimodu tradizionaletan ez zutela aldaketa handiegirik eragindelako lotura horiek.Erantsi dezagun, itsaspeko arkeologia berrienak eta baita Gipuzkoako portuetan ere eman direnazken aurkikuntzek azaltzen dutenaren arabera K. o. I. ngo mendetik aurrera euskal kostaldeko erromanizazioan“via maris”ek izan zuen garrantzia. “Via maris” honek, kultur eta giza baliabideei sarbideaemateko Erromak gure lurraldearekiko harremanetako aurreneko une haietan lehen mailako garrantziaizango zuen. Kabotajeko nabigazioa erabiliko zuten material osagaiak garraiatzeko bezala, hara nola, <strong>–</strong>mehatze eta harrobietako materialak, nekazaritza eta abeltzaintzako eta itsasoko baliabideak<strong>–</strong> etabaita kultur korronteen iragaiteko ere. Gogora ditzagun kostaldeko kokaleku nagusienek zuten estrategiposizioa, hasi Asunetik eta Bidasoa bitartean: Santoña, Flaviobriga, Bermeo, Portuondo, Forua, Lekeitio,Getaria, Zarautz, Donostia, Oiasso. 9Bi herri bi kultura. Dena den, Lacarra historialariari ere ez zaio arrazoirik falta, inperioko garaia bitartean,Erromatarrez okupatutako Baskonian “bi herri eta bi kultura elkarrekin bizi zirela dioenean: bataarrotza, kanpokoa, erromatarren zibilizazioaren fintasuna berekin daramakiena, bestea berriz, berrikuntzahauekiko iragangaitza, hizkuntzaren eta egitura ekonomikoaren hesiez bereizia dena”. 10EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 67

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!