11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

3. ERROMATARREN ETORRERArazten du, orein eme bati gezi bat sartu dioneko unean besoa garaile jasoaz. Zaldun buruaren bialdetan banatutako idatzi batek gorde digu bere izena:DULCITIUS.Ehiz kinkan dominusa adierazpen modu hau etxaldeko nagusiaren aginpide eta handitasunarenberri emateko izaten zen, “bai ekonomian, gizartean, legedietan, erlijioan, eta abar. batasunitxi bat izateko joera zuena”. 21 Estilistikari dagokionez, Ekialde hurbileko eragina izan zezaketelaesan izan da. Dena dela, paisaia, klasiko eta ilusionista izaeratik urrutikoa da, zuhaitz etalandare eskemaz soilak ditu eta artistaren maisutasun arrakasta, eszenaren bizitasun izugarriaprofilez eta siluetaz adierazten jakitean gauzatu da.KANTHAROSEN MOSAIKOA. Etxalde beraren, (5 znb.) beste bizitoki batetako zoladura, 8 mm-takoteseladun mosaiko ederrez estalia dago eta enbleman 5 eta 6 mm-tako oso margo ugariz: zuria,beltza, grisa, okrea, horia, laranja, gorria, arrosa, berdea eta urdin kolorezkoaz. Gelan, landarezhornituriko mosaikodun soto batetan zehar sartzen zen.Gela estaltzen duen mosaikoak, bi metro baino gehiagotako alderdia duen karratu bat osatzendu. Koadrikula oinarri baten aginean, karratu, triangelu eta paralelogramozko geometrikokonposaketa duen zirrinda batek inguratzen du. Txandaka esbastika egitura hartzen duen lokarrizkomotibo batek osatzen du alorra. Kontu handiz eta apainketa aberatsago batez landu denmosaikoaren zatia da enblema eta era berean bi alderdiz osatua da: kanpoaldekoa ugaritasun-adareta hostotza gurutzatuez osatutako zirrinda zabal bat da txori eta mahats-hostoak tartekaturikdituena; barrualdekoa berriz, koroa modura lore-uztaiaz inguratutako karratu bat da. Tarteakosatzeko fruituz betetako saskiak ikus daitezke eta lore-uztaiaren barrualdean kantharos handibat bi heldulekuetatik egodun puttiak dituela, zeinaren ertzean bi uso makurtzen diren. Badirudiadierazpen honi zorte onaren zentzua eman behar zaiola. 22Arronitz/ArellanoNafarroako arte historialariari ez zaio kexatzea baino geratzen Arronitzen-Arellanon aurkitutakomosaikoa ez delako nafar lurrean geratu. 1882. urtean jada izan zuten bere berriren bateta gerora Fidel Fita eta José Ramón Mélidak ikertua izan zen. Taracena eta Vazquéz de Pardak(1945) burututako laginek etxalde garrantzizko bat zenaren ziurtasuna ekarri zuten. Nekazarietxaldean bertakoak diren, ardoa egiteko tokia, pilaketarako biltegiak, zanpaketako gelak, cortinaleeta fumariuma, biltegi karratu handi bat, ukuilua eta morroientzako bizitokia aurkitu diraorain berriki. Hormetako pintura zati batzuez eta mosaiko sonatuaz aparte etxeko santutegitxiki bat ere aurkitu da (bi aldare tauroboliko eta erritoetako azpil bat), oso berrian gorde direnleihoetako burdin sareak, zeinarengatik badirudien dominus 23 baten presentzia adierazi nahiduela. Kanporatutako guztiarengatik, K. o. I.ngo mendetik V. mendera bitarteko segida kronologikobat baieztatzen da.BEDERATZI MUSEN MOSAIKOA. Gure ikuspuntutik bederen, zalantzarik gabe, oktogonala dengela baten zoladura da deigarriena, ardatzez 4,90 m-takoa dena. Oktogono honetan diseinaturikobederatzi zatikietan dauden irudiak interpretatzen jakin zuen Augusto Fernandéz Avilések.Bederatzi musen mosaikoaz ari gatzaizkizue, zenbait gora behera zirela eta Madrileko ArkeologiaMuseoan gelditu ziren kokatuta. 1, 66 m-tako erdiko dominatzarra ia guztiz desagertuada, zaldi baten atzealdeko laurden bat besterik ez delarik gorde.Oktogonoaren konposaketaguztia kanpoko ertzean lotua dago, zinta gurutzatuez apainduriko eta neurriz 0,20 m. dituenzirrinda batez . Honen eta dominatzarraren tartean trapezoide formako bederatzi zati daude,bakoitzean, gizonezko (“maisu” bat) laguna duela musa bat azaltzen da eta gainean etxalde bateneskema. Zati bakoitzean adierazitako etxalde hauek ematen diguten egitura ugariengatik etafiguren jantzien xehetasunengatik, mosaiko hau esanahi berezikoa da eta historialarientzat apartekogarrantzia du. 24Beste hiribildu batzukMosaikoen sail hau ezin bukatuko dugu Alesbesen (Villafranca) azaldutakoen aipamen batbederen egin gabe, non tesela beltz, zuri, okre eta gorriez diseinatzen diren geometriazko etalandareen gaiak.EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 73

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!