11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6. EUSKAL ARTEA EUROPARTU ZENEKOAbako gotzain” bezala, baina ez da zehaztasunez agertzen gaurko Gasteizetik 3 km-tara dagoenArmentiara noiz aldatu zen egoitza. Kalagorria musulmanen eskuetan erori zenean eta Valpuestakoelizbarrutia sortu zenean, zeinaren menpe geratu zen arabar iparrekialde osoa, BizkaiaEnkarterrietara arte elizaren babesik gabe geratua izan zitekeela uste izaten da; inola ere,hau izango zen Armentian egoitza zuen Arabako gotzaindegia sortzeko. Eta han gelditu zen75 urtez, nafar indarrek Kalagorria berreskuratu eta herri hartakoan berriro Arabako gotzaindegiakbat egin zuen arte (1087). 48 Armentiako egoitza Kolegio-etxe bezala 1498. urtean,Gasteizko Santa Mariara eramana izan zen arte, gelditu zen.ELIZA. Armentiako eliza lehendabizi San Andresi eta azkenik San Prudentziori eskainiaizan zen. Kaskanteko Errodrigo, 1146tik 1190era Kalagorriako gotzaina izan zenak sagaratuaizan zelarik, argi dagoen bezala, XII. mendeko bigarren zatian izango du eraiki zeneko data. 49Berrikuntza handiak egin ziren 1776. urtean, batez ere, kanpoko aldea ukitu zutenak, desagertuegin baitzen ataria, arkupea (zimitorioa) eraikiz eta horma berriz eraikin zahar osoainguratuz, absidea ezik.Eliza-barnea lehenbiziko egiturakoa izango da, latin gurutzezkoa, orain ganga modernozestalitako gurutzadura duena. Alboetako bere bi besoak puntudun kanoizkoak dira. Gurutzadurarengainean zinborioa altxatzen da, gurutzeriazko bi arkuz osatua dena eta bere abiapuntutantetramorfoaren (lau ebanjelariak, lehoi, zezen, arrano eta aingeru buruetan sinbolizaturikoak)irudiez eutsitakoa; Iratxekoa eta Lizarrako San Migel elizakoak gogora ekartzen dizkigunkupulako gangak eta Gaztela-Leongo antzeko egitura garaikideetan, Poitou frantsesarenakizan litezkeen iturriko jatorrikoak jartzen gaitu pentsatzen.Armentiako aldare aurrea bi zatitan antolatzen da; kanoi gangaz estalia bata, gurutzadurarekinelkartzen den garaipen arkuaren egiturari egokitutakoa; eta ondoren, txikiagoa eta estuagoaden absidea, labe gangaz estalia. Absidearen sakonean hiru turuta-antzeko leiho irekitzendira, erdi puntuko arkuez; beroien azpitik bost ilaratako erlaitz xakeztatu bat igarotzenda.ELIZATEA. Oinetan bi ate zeuden, iparraldera bata, komentuko gelatara sarbidea zuena etahegoaldean bestea, gaurko modura, kanpoaldera ematen zuena. Elizpean, 1776. urtean kokatuziren eliza hasierako ate nagusian zeudenak ziren erliebeak. 50Antza denez hegoaldeko atariak bi mailatan landutako lanak dauzka. Azpikoan, erdi puntukoarkuaren azpian Bildotsaren tinpanoa erakusten zuen ateburudun ate bat zegoen; gainean,begi ala agian leiho baten inguruan, Apostoluen Salbatzailearen tinpanoa zegoen kokatuaeta saihetsetan Santo Entierro eta Anastasisenak izan behar zuten erliebeak. Eskultura languzti hori, XVIII. mendeko berrikuntzan eliza aurrera ekarri zen.Ulertzekoa da, jatorrizko elizari egin zaion berrikuntza garrantzizko horren ondoreneanArmentiako basilika horrek gaur eskaintzen digun gauzarik nabarmenena eta interesgarrienaeskulturazko apaingarrietan dagoela esan behar izatea, ez berrikuntza aldian zorionez salbatuziren bere kapitelen eta erliebeen kalitate eta berezitasunagatik bakarrik, baita erliebeeiikonologiazko interpretapen bat eman eta jatorrizko ordena eta kokapena agirietaratu nahiduen historialariarengan sortzen duen arazoaren larritasunagatik ere.Estilistikako azterketak erakusten duenez eskulturen tailatzea hiru maisuen artean eginada. 51Lehenengo maisuarenak lirateke absideko leihoaren kapitelak. Aldarte herrikoia, tolesgabeaeta adierazkorra duen ertilaria da, egituratan nolabaiteko arkaikotasuna duena, zenbaitgeometria sinplifikazio alderako joera duena. Egitura bitxiko mamuak, deabruzko buruakadieraztea gustatzen zaio, landare gaiez nahastuak. Bere lanei XII. mendearen azken herenekodata jarri diezaiekegu.Bigarren maisua, Galtzadako artearen egitura eta gaiei dien leialtasun batetan azaltzen da.Berari zor izango litzaizkioke gurutzadurako zortzi kapitelak; eta baita agian bertako harburutxoaketa ebanjelariak ere. Gizakundearen, Konstantinoren eta eliza aurreko beste erliebe batzuetanere bere eskua sumatzen da: berauen artean Bildotsaren tinpanoa. Bere lan honi 1200.urte aldeko data eman diezaiokegu.Hirugarren maisuak, XIII. mendean jada, Silosko arteraino eramaten digu pentsamendua,bai Kristoren hilobiko Marien irudiarengatik eta baita eliza aurreko Anastasis eta Apostoluekindagoen Kristoren tinpanoagatik ere.EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 167

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!