11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLAmonastegietarako Florencio eta Magiok burututako miniaturatan ere berdin azaltzen deneragina.Gomesano edo Godescalcoko soiltasunaren kontraste modura, Vigilano kodizea ikonografiazneurriz kanpoko edertasunekoa da. Giza irudiaren argazkiaganako joaera nabaria du.Adibidez, 428. orrialdean, Santxo Garzes II.a iruñear erregea eta bere emazte Urraka eta ViguerakoRamiro “errege” agertzen dira. Hitzaurrean adierazten den bezala, argi dago kopiatzaileakbere burua ezagutzera eman nahi zuela, “Iruñeko lurraldeko abade bezala Abeldamonastegian”. Argazkilaritza irudigintzan, X. mendeko kodizeetan hain arrunt eta berariazkoaden honetan mozarabeen ohizko zantzu moten alderako joera baiezta daiteke artistarengan,sartaldekoagoak diren eta adibidez, Garonako 42 Beatoarekin nolabaiteko ahaidetasunairadokitzen duten beste ezaugarriekin jokatuz. Giza adierazpenetan Vigilaren estiloa ezagutzeaez da zaila. Janzkeretako zenbait ohituraz gainera, miniaturagileak pertsonaia guztiakarrauzkara profil berdinez marrazten ditu. 43Kukulako KodizeakEMILIANENSE KODIZEAK. Donemiliaga Kukulatik dator Vigilanoaren kopia baten antza duenkodize bat. Emilianense deritzo, 992. urtean jarria du data eta bere albeldiar ereduaren antzera,Iruñeako eta Viguerako Erregeen irudiak agertzen ditu, azpian duten idazkunagatik etaondorengo argibideengatik ezagutarazten dituelarik: In tempore horum regum atque regineperfectum est opus libri huius discurrente era TXXX. Erregeen argazkien azpian, liburuarenegileen izenak irakurtzen dira: Belasco scriba, Sisebutus episcopus, Sisebutus notarius”.Kodize honek, bere eredua den albeldarrarekiko zenbait aukera eskaintzen ditu. Beste edozerbaino lehen, ikonografiaz argitu zitekeela pentsatu gabe eginiko idatzi bat delako, berezkomarrazki leku baten erreferentziarik gabeko bazterretan marrazten direlako miniaturak. Bigarrentaldeko idatziei buruz –Kontzilioenak– gaiez, ilustrazioen hautaketekin ez dator bat, etahirugarren taldeari buruz, Emilianenseak Dekretalesetako ilustrazio guztiak, hara nola AitaSantuen argazkiak, (albeldarrak bezala) alde batera uzten ditu eta era guztietako ikono gaiezoso apainduriko hizki inizialak besterik ez du marrazten. Albeldarrean falta ez denidazle-miniaturistaren irudikapena ere alde batera uzten du. Laburtuz, Emilianenseko marrazkilariakVigilano eredua hartu dutela ikusten da, baina baita beste ereduetako iturrietatikedatea ere onartuz.BeatoakLIEDANAKO BEATOA. Goiz Erdi Aroko aldi honetako miniaturen artearen barruan, etaEuskal Herrian artearen historia egitea denez gaia, ez da zalantzarik ere, Errioxa aldetikdatorren Beatoen taldean kokatu behar dela gure ardura. Jakina denez, Liebano Beatoa(798), San martin monastegiko monjea (gaur Toribio Santua) Liebanakoa, Alfontso II.aGarbiaren abate kontseilaria, adopzionista heresiaren garaitzaile sutsua izan zen, –hau arrianismoarenoroipen baten antzekoa zen– (VIII. mendearen azken aldera) kristau askokmusulmanekin nahastuta bizi behar izan zuten garai hartan, Toledoko Elipando eta UrgellekoFelix gotzainek babestua izan zen.Idazkia. Beatoaren liburu nagusia, 776.ean idatzia Apokalipsiari eginiko azalpen bat izanzen, hamabi liburutan, aurretik sarrera, hitzaurre eta guzti emana. Liburu hauetako bakoitzeanlehendabizi Bibliako idazki bat aipatzen da (Istoria) laburkiro, jarraian gertaeraren azalpenluze bat (Explanatio) Eliza-Guraso eta eliz gizon zenbaitzuen idazki batzuekin.Miniaturak. Idazki hauek miniaturaz ilustraturik daude (agian Beato monjearen berejatorrizko lehen lanetik bertatik); eta beharbada gertakari hau, lan honek zabalkundean izanzuen arrakasta bereziaren arrazoien artean sartu behar da. Ikuskarietan aberats zen aldi hartan“Zorionekoak ikusezina ikusten dutenak” idazten zuen Beatoak bere azalpenetan.Kopiak. Beatoaren azalpen honen kopia ugari zabaldu zen IX. mendetik XIII. era. Idazlebatek hala zioen, begirunezko edozein monastegik Beato bat izan behar du bertan. Kodizehorietako hogeita hamarren bat (oso zatituak eta deseginak batzuek) gaur arte jaso izan dira.Horietako hogeita bik badituzte miniaturak. Garai desberdinetakoak dira eta ondorioz, den-120 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!