11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

JUAN PLAZAOLAFRUNIZKO SAN SALBATORE. Frunizko San Salbatoreren antzinako eliza erromanikotik geratuden gauza deigarri bakarra bere ataria da. Elizaren hego aldean kokatua dena, fuste garai etamehezko zutabeek eutsita dagoen kanpoalderako gorputz batek uztaitua eta babestua dago,multzo osoak metro erdiko zokalo baten gainean uzten du bere zama.Atearen hutsartea, argiz 1,22 m-takoa dena, atezango, erlaitz eta arkiboltez zorrotzez mugaturikdago. Hauetarik ederrena barne aldekoa da, landare eta akantoz landutako dobelazosatua dago (giza irudia agertzen duen erdikoaz aparte). Atari honetan arreta handienez landuadena bere eusgarrietan dago, animalia figuratiboen harroinen gainetan kokaturik daudenukondotutako zutabeak dira. Ertzetako fusteak bikiak dira txirikordazko sare estu batetansartuak, erronbozko zirrikitu sakonekin.Piramide-enborrezko kapitelak ere interesgarriak dira, kementsu zulaturiko hostoak, pinaburuaketa kardo hostoez apaintzen direnak. Beste bi kapitelak figuratiboak dira pertsonaiageldiak eta zaldunak azalduz, oso litekeena da torneo ala borroketako eszenak adierazi nahiizatea. Multzo hau dena, uste da kronologikoki 1200. urte aldean kokatu litekeela, arabarerromanikoaren eraginekoa izan litekeenarekin.LEMOIZKO ANDRE MARIA. Atari bat, absideko leiho bat eta beste arrastoren bat geratu daXIII. mende hasierako elizatxo zahar batetatik, Lemoizko Andre Marin. Ataria, erdi puntukohiru arku dituen sarrera txiki bat da, zeinari bi arkibolta eta bukaera arkua dagozkion. Kapitelaketa jakatar takeaketaz bizitzen den erlaitzaz gainera, atari honen gai guztiak <strong>–</strong>atezangoak,zutabeak eta arkuak<strong>–</strong> apainketarik gabeak dira. Kapitelak bakarrik dute apaingarri ugari, ikonozkoakbatzuk, eta estilizaturiko landareak eta geometrikoak besteak. Haietan ez da erraz irudiaketa gaiak ezagutzea. Batean badirudi gotzain bat adierazi nahi izan dela. Kapera honenhormetan leihate erromaniko bat ere gorde da, oso xumea, zutabe gizentxoak eta hosto zabaletakokapitelak dituena.TOBIRAKO SAN PEDRO. Bizkaia aldeko lurraldeetan agirietan antzinakoenak Durango aldekoakdira. Jakina den gauza da han XI. mendean zenbait monastegi txiki izan zirela. Horietakobat Tabirako San Pedrorena izan zen. Bere antzinakotasuna paretetako horma oihalbatzuen lekukotasunak bakarrik adierazten du: eta berauen begiztatzeak dio ez doala XII.mendea baino harantzago. 59 Agian 1180. urteari dagokio, garai hartan eman baitzion SantxoAzkarrak, Nafarroako erregek bere fueroa Villanueva hari (Durangokoa). Nahiz eta oso eraldatuadagoen XV. mendeko eranskinez eta ondorengo zaharberritzeez, garbi ikusten da hasierakoelizak ohiko eredukoa zela, laukizuzenezko oinazala eliza-barnearentzat eta absidearentzat.Hegoaldeko horma-oihalean badira bi bao: bata erromaniko profilezkoa eta oxkatutakoarku-barnera duena bestea, zistertar joerakoa. Beste ikusgarriak diren bi pieza, koruko baranda,tailaketa mozarabea, zeinaren jatorria XII. menderaino atzeratu duten batzuek, eta harriponte bat erronboide eskemez apaindua, XIII. mendekoa izan litekeena.BARRIKAKO ANDRE MARI. Barrikako Andre Mariaren eliza ere, monastegi bat sortzearekinlotu beharra dago, zeinaren XI. mendeko emarien agiriak badiren.Baina, hasierako elizatik absideko horma besterik ez da geratu leihate bat duena. Honekagertzen du garaiko bizkaitar elizetan turuta antzik handiena. Erdi puntuko hiru arkiboltaditu eta bolaz apainduriko hauts babesa. Kanpoaldeko arkibolta laua da; beste biak zirkulutxosoilez daude apainduak, turuta-antza osoan zehar doan inposta baten gainean kokatzendira, atezangoak barne direla. Kono-enborrezkoa eta inolako fintasunik gabe landare gaiakeskematizatzen dituen kapitela da. Zutabetxoek geometri tankerako ebakidurez apur bat apaindurikofusteak dituzte.GALDAKAOKO.Estilistiko eta ikonografiako esparru baten barruan, nahiz eta kronologikokisaihesten bada ere, oraindik ere erromaniko bezala sailkatu dezakegun Bizkaiko elizarik deigarrienaGaldakaoko Elexaldeko Andre Mariarena da. Ikerlariek XX. mendearen hasieratikgehien bisitatu eta aztertu duten bizkaitar Erdi Aroko arte monumentua da. 60 Barrio Loza etaF. Malo Anguianoren arabera, badira 1250. urteko data emateko agiri frogagarriak. Bestalde,Leopoldo Torres Balbásek dioenez, Galdakaoko zenbait burutako emakume kapela AlfontsoAzkarraren (1252-84) eta Santxo IV.aren (1284-95) erregealdian modan zegoela. ElexaldekoAndre Mariren eliza, beste euskal eliza asko bezala oso eraldatua izan da ondorengo aldietan.Eliza. Erromanikoz arnasten duen eraikin zabal bat da, gotikozko zantzu nabariak badituere. Aurretik beste eliza bat izana da, agirietan eliza “zaharra” bezala aitatzen dena. Gaur egun174 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!