11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

5. EUSKAL ARTEA KRISTAUTU ZENEKOAenez, baskoien jatorriko (Agenais, Couserans, Comminges) zenbait lurraldez jabetzeagatikToulouse kondeekin honek izandako borroketan Santxo Handiak lagundu ziola Gaskuñakodukeari eta laguntza honi esker Santxo Guillermo, Nafarroako Santxo Handia errege gaztearenmenpeko bihurtu zela. Beste alde batetik, Gonzalo Mz. Pidalen ustez, Montanerabatea espainiarra zen eta mairuen aurka aritu zen borrokan Espainian.Gertakari guzti hauek datuak pilarazten dituzte, delako paristar kodizearen nafar-errioxarkidetasunari eusteko. 52 Halaz ere, espainiarrak ez diren John Williams eta Meyer Schapirobezalako adituak ez dira falta, kopiatzaileak erabilitako idazkeran <strong>–</strong>karolinar hizki txikia<strong>–</strong> etabeste arrazoietan oinarriturik zera diotenak, Saint-Severreko Beatoa ez zela kanpotik ekarria,gaskoi abatetxean bertan sortua baizik 53 ; baina, beste batzuentzat, eskuizkribuaren egile nagusiarenizena Stephanus Garsia Placidus nafar jatorreko hotsa duenak pentsa arazten dukodizea Espainian kopiatua izango zela Montanerreko Gregorioren aginduz. 54BEATOARI BURUZKO IKERKETAK. Goiz Erdi Aroko miniaturetan aditu eta jakitunak gordeakdiren Beato bakoitzari buruzko monografiarik ia ez izatearen pena badute ere, Saint -Sever-ko Beatoak arreta berezi bat piztu du. Kodize honen sona hainbat arrazoiei zor zaie.Ezer baino lehen, Emile Mâlek bere bi miniaturetan frantses erromaniko artearen bi erliebesonaturen eredu inspiratzailea ikusi zuelako; 55 egia bada ere, Emile Mâle honen ulerkerahoni ez zaizkiola esamesak eta zehaztasun zorrotzak falta izan, hainbat ikerlarien eskutik. 56Bestalde, Beatoetan hain aditu handia den Wilhelm Neuss-ek burutapen hau bota zuen, gaurbabestu ezin daitekeena, alegia Saint-Severreko Beatoak jatorrizko kodizearen gertuenekobertsioa eskaintzen duela eta beste guztien oinarrian dagoen arketipotzat jo beharko litzatekeela.57Françoise Abrilek eskuidatzi honi eskaini zion ikerlan monografikotik ondorio interesagarriaketa nahiko zehatzak atera daitezke, Goiz Erdi Aroko aldi haietako arte gaiak ukitzenditugunean inguratzen gaituen iluntasunarekin alderatuz. Ikerlan horretatik, hain zuzen ere,garbi ateratzen da kodizearen lan osoan hainbat kopiatzaile aritu zela lanean eta hiru miniaturagilebai gutxienez; eskuizkribuaren 6. orrian margoturiko zutabe baten oinean idatzirikazaltzen den Stephanus Garsia Placidus-ek ematen digu miniaturagile nagusiaren izena, eskuizkribuarenosoko antolamenduaren arduraduna zena eta eskuidatzi honen ezaugarria den batasunnabarmena lortzeko bere bi laguntzaileen lana gainbegiratu zuena. 58Stephanus Garcia Placidus-en ikusgarrizko adimena, irudimena eta ausardia dituen margolariiaio bat ikusi behar da. Hasieratik bertatik, Beatoko ilustrazioak istoriae-en hitzez-hitzezkoirudizko itzulpena bezala sortzen dira. Esteban Garciak ikonografia tradizionalean,Vulgataren araberako Biblia baten eraginpean, aldaketak sartu ditu. Idazkera motaren arrazoiengatik,Saint-Severreko Beatoari hispaniar jatorria eman nahi ez diotenek, miniaturakuztaiatze moduan eta beren koloreengatik zuzen zuzenean eta oso nabarmen, X. mendekomozarabeen Beatoetatik datozeneko oztopoarekin aurkitzen dira. Dena delarik ere, ez dirudizorrozki uste izan behar denik egilea mozarabe bat zela, izan ere ohartarazi dugunez, ilustrazioetatikdesagertu egin dira ferra egiturako arkuak. 59Saint-Severreko Beatoaren orrialderik bitxi eta aipatuena delako mapa-mundirena, Erdi Arokogeografia maparik zaharrenetarikoa da, eta bestalde aldaketak eginez beste 13 Beatoetan ere azaltzendena. 60 Jakina, Saint-Severreko marrazkigileak ezin zezakeen bere mapan, Pirinioen Mendilerroa, WUASCONIA eskualdea eta Saint-Sever, Lescar eta eskualde bereko beste zenbait agertugabe utzi.ARTE IKUSPEGIA. Arte ikuspuntutik, berau delarik hemen gehien axola zaiguna, FracoiseAbril berauen miniaturen kalitate desberdintasun nabarmenaz konturatu zen eta 121 eta 122.orrietan dauden Maiestas Dominiren (Ap VII, 11-13) adierazpideak zatiturik direneko bierdiak aztertuz baieztatu zuen. Bi orri horietako batean azaltzen da bikaintasun handienekobezala ematen den ertilariarena dela dirudi estilistikari dagokionez Stephanus Garsia Placidusizenpea azaltzen deneko miniaturagilea bera. Beraz, deitu diezaiogun horrela. Konturatukogara, bere laguntzaileengandik marrazki fin eta dotorea, luma arinez, margo ubel edogorrizko trazuengatik bereizten dela. Bere izakera fina, margo gama zabal zoragarriz azaltzenda, bere laguntzaileen kontraste ugari eta nabarietan kontrajarriz. Bera bakarra da erdiko tonuakerabiltzen dakiena, arrosa, lila, almendra-berdea, okrea, urdin grisaska. Marraztutakoirudietan asko, gerora ukituak izan dira; eta ez da erraz zein eskuz gertatu den jakitea. Nolanahiere, azterketa honek F. Abril ziurtasun honetara iritsi da, Esteban Garziak aurrez marraztutakoirudiak margotzea izan behar zuela bi laguntzaileen egitekoa.EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 123

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!