11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

6. EUSKAL ARTEA EUROPARTU ZENEKOAJaungoikoaren Amaren eskulturei buruz <strong>–</strong>Erdi Aroan gairik ohizkoena delarik<strong>–</strong> bi irudimota bereizi izan ohi da, inposatua zaigun bereizketa bestalde, bai edukiaz nahiz egituraz etaestiloaz, hauetatik atera daitekeelarik nolabaiteko data.SEDES SAPIENTIAE TANKERAKO IKONOA. Bada hasierakoa eta arkaikoa den eredu bat BirjinaHaurra duela, Sedes Sapientiae deitu ohi zaion jarrera horretan, izan ere, Birjinaren Theotokosedo Kiriotissa bezalako adiera bati erantzuten dio, normalean XI-XII. mendeetako Elizaofizialak ezagutzera eman izan duena, arianismo berpiztu bati aurre egiteko, Birjina Mariarendogma nabarmentzea beharrezkoa zelarik, Jaungoikoaren Hitzaren ontzi bezala gizasemeoierakusteko eta emateko.NAFARROA. Nafarroako lurraldean Pirinioen ekialdean, dogmazko ideia horri erantzutendien Mariaren hainbat irudi bada. Tronuratuta eta jarrera hieratikoan dagoen Birjinak,Jainko-Haur bedeinkazioa emailea erakusten du magalaren erdian eserita. Talde horretakozenbait erakuts dezakegu:- Iharnotzeko Birjina, erromanikoan ohikoa den bere burua eta gorputzaren arteko proportziorikgabekoa eta amaren magal betean eseritako Haur baten eskaintza hieratikoaren keinunabarmen hori duela;- Uxuekoa, aurrekoaren antzekoa da, nafar erregeek hainbeste gurtzen zutena eta XIV. mendeanzilarreztatua izan zena;- Tuterako “Birjina Zuria” deitua, harrian landua eta hieratikoa, baina finki landua dena berejanzkeraren toles geometriazkoetan, oraindik baditu bere jatorrizko koloreanitzetatik gorrieta urdin arrastoak;- Iratxekoa, gaur egun Dicastillon dena, zurean landua dena, baina mailuz jotako zilarrez jantzia,baina (Uxuekoak bezala) eskuak eta burua koloreanitzeko zurez utzi zaizkiona.ARABA. Beste euskal probintzietan badira, asko ez hala ere, Birjina mota arkaikoago hauirudikatzen duten beste batzuk:Estibalitzekoa esate baterako, 1898. urteko eraberritzean oso aldatu bazuten ere, bizantziarereduari jarraikitzen zaiola ikusten da, simetria ardatz bakarrekoa eta toles oso soilakdituena baita; XII. mendekoa izango da agian.Artziniegako Arteondoko Andre Mariarena ere hasierako eskemari jarraitzen zaio, zeinetanMaria ikus dezakegun aurrez aurreko jarreran, bere bi eskuak luzatuz, Kristo salbatzailebezala, bere magalean janzkera ospetsuan eta Bizitzako Liburua daramala Jesus munduarieskaintzeko.Sendadianokoa ere, (egun, Gasteizko Elizbarrutiko Museoan dena) erromaniko bezalaizendatu beharko dugu, nahiz eta hau XIII. mendekoa den jada, aurrez aurre jarrita eta simetrian,erromanikoak bere bereak dituen goitik beherako toles ezaugarriak eta guzti.GIPUZKOAN. Gipuzkoan, Junkaleko Andre Mari Probintziako erromaniko Birjinetan zaharrenabezala hartu ohi da. Itziarkoa eta Hernaniko Zikuñagakoa.Badira elezaharretan “Birjina Beltzak” izenez sartu diren beste batzuk, XIII. mendekoak,hauetako bakarren bat jendearen gurtza tokitik desagertu egin da, esku pribatuetara joanaz,antza denez.PROTOGOTIKO TANKERAKO IKONOA. Gure antzinako santutegietan sarriagotan ikusi ohi ditugu,sorreraz eta egituraz protogotikoak diren bigarren mota honetako Birjinaren estatuak.Hauetako batzuetan <strong>–</strong>Bizkaiko zaharrenetan gertatu ohi den bezala<strong>–</strong> erromaniko zenbait taxuikusten bada ere, ez da zalantzarik gizatiarrago diren iritzien atzetik doala eta horren ondoriozestilo aldaketa bat hasten da. Birjina Mariarengan oraingoan ama gizatiarrago baten adierazpenarenbilatuko du. Beste garai batetako espiritua kanporatzen duten irudiak dira, eta haietazgotiko estiloari eskainitako atalean hitz egin beharko dugu.• Gurutziltzaturiko Kristoren irudiaGure eskulturagile eta tailagile antzinakoenen artea iradoki zuen beste teologia gaia GurutziltzaturikoKristorena da.Gauza jakina da, gurutzeko Eroslearen irudia, teknika guztietan berregina izan dena, (miniaturatatikhasi eta marfilezko erliebeetara) arte historian etengabeko tradizioa duena da,EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I — 179

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!