11.08.2015 Views

Euskal Artearen Historia – I –

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

Artea Historia I. Juan Plazaola - Etor-Ostoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

JUAN PLAZAOLAherrixkan, Nafarroako Kortes deritzanean, metalezko material ugari aurkitu dugu: fibulak,gerriko belarriak, arkuak, besokoak, lepokoak, botoiak eta abar. Multzo hau K.a. VIII. mendeazkenaldi eta VI. erdialdean kokatu behar da. 55Material guzti horretatik gauzarik adierazkorrena bezala aipa ditzagun euskal lurraldeetanoso arruntak ez diren malguki bikoitza duten fibulak.TORRAZAKO AZTARNATEGIA. Nafarroako erdialdeko aztarnategietatik atera ahal izan diren etagaur Nafarroako Museoan (Iruñean) erakusgai diren apaingarriak ere ugari dira. Metal gainekoapainketak ez dira ugari izaten. Seguruenik zeltiberiar herriren batek fibula eta beste metalezkogauzen gainetan eginikoak, Balterran (Nafarroa) eta Torraza deituriko beste leku batetan aurkitudiren bezalakoak, garrantzi handikoak dira.Multzo horretatik bereziki brontzezko diadema bat aipa dezagun Maluquer de Motesenustetan, Ebro sakaneko Burdin Aroko bitxitegiko ale bakartzat hartua dena. Irregularki moztutakozinta bat da, gainaldea ponpatua eta ertzetara mehetua dena. Hallstatiko aldian egin ohizen bezala mailukadaz sakatutako borobil sailez apaindutakoa. Zentrokide diren borobilez osaturikozortzi “botoiezko” hiru lerrokadek osatzen dute piezaren alderdi zabala eta diametrohandiagoa duten beste batzuk kokatzen dira ertzetan, konposatzeka bikaina sortuz. Teknikaribegiratuz K.a. 450 eta 400. urte aldeko data eman zaio.LA CUSTODIAKO AZTARNATEGIA. Neolitikotik hasi eta erromanizatzera arteko arkeologia materialetanoso aberatsa den Ebro Haraneko protohistoriako herrixkarik aipagarriena den Vienako(Nafarroa) La Custodian, aurkitutako gerriko belarriak oso garrantzizkoak dira. Bere aztarnategitik16 gerriko belarri atera ziren: bi zeltar modukoak eta 14 iberiar modukoak, ia denakzatikiak zirelarik. Filigranazko lan fin eta aberatsa duten brontzezko piezak dira, denak ere guztizgeometrikoak diren apaingarriak, kurbalerroak eta kiribilak ugarien azaltzen direlarik. Badirapieza lauak, baina beste batzuk ebaki trazu bikainak azaltzen dituzte, trokelatuak ala sakatuak,eta beren metala galdua duten urrez ala zilarrez damaskinatuak ere. Estetikoki edertasun handiaizango zuten bai lerrozuzen eta kurbatuen erritmo konbinaketagatik, nahiz apaingarritarakoosagai bertikal eta etzandakoen kontrasteagatik. 56SAN JUAN ANTE PORTAM LATINAM. Ebro ibaian gora joanaz, arabar Errioxan sartzen bagara,denboran berriro ere urrutiratuz, Biasteri inguruan gune bat aurkituko dugu La Hechicera, LosHusos, San Martin eta abarretako trikuharrietan eta haizpeko babesetako aztarnategi ugarietanaberatsa dena.Eskuratu den ostilamenduari buruz berriz, ehorzketatan eman ohi den bezalakoa ez delabaieztatu da. Eskuratu den guztia Azken Neolitiko aldiari dagokiona dela esan daiteke. Ostilamenduarenlautatik hiru osatzen duten zeramika apurrak, gezi muturrak eta suharrizko zenbaitgauza alde batetara utziz, esan dezagun norberaren apainketarako ez diren gauzakien arteannahiko ugariak eta deigarriak direlarik, 9 basurde letaginezko sail bat azaltzen dela, hauetakoasko oso handiak eta zortzi parekatuak daudenak, gargantila moduko apaingarri bat osatuz.Zulatutako bi letagin zati eta beste espatula itxurako bat ere badaude. 57URREZKO HAITZETAKO AZTARNATEGIA (PEÑAS DE ORO). Zuia (Araba) haranaren hegoaldean, Gorbeiaeta Badaya Mendilerroaren artean bada Urrezko Haitzak deituriko gain batetan 1918.urtean aurkitutako aztarnategi bat, gerora zenbait kanpainatan miatu zena. Lan hauen ondoreneanAzken Brontze aldiko (K.a. VIII. mendea) jendeen eta gero Burdin Aroko herrixka batenkokalekua izan zela argi azaldu zen. Hainbat sailetan eta I.go Budin aldiko maila desberdinetatiketa beren bizitokietatik material desberdineko ehun baino apaingarri gehiago atera dira,nabarienak eta askoz gainera, brontzezkoak izanik.Brontzezkoak dira orratzak, fibulak eta bere malgukiak, fibulazko orratzak, erdiesferikokasket zatiak, eskumuturreko osoak ala zatiak, eraztun itxurako fibulak, lepokoen aleak, xaflak,hagatxoak, erdiesferiko botoiak, eta abar.Burdinazkoak ere badira eraztun itxurako fibulak, oso zaharkitutako eskumuturrekoa, malgukizatiren bat eta abar. Badira baita beira pastazko eta baita urrezko eraztun bat ere (kanpotikekarria zalantzarik gabe) “salomonika” kiribilez okertutako hagatxoaz osaturikoa, bere bi muturretanezik, gurutzaturik daudenak eta bola zapalduz bukatuak.HENAYO GAZTELUKO AZTARNATEGIA. Gasteiztik 14 km-tara dagoen lautada arabarrean, Dulantziherrian ezaguna da aspalditik Henayoko Gaztelua deritzan toki eremua. Hemen bertan1969.etik indusketa aldi zenbait burutu da. Kokaleku antzinakoenak, oinplano borobil edokurbalerroko bizitoki aztarnak (Urrezko Haitzetan bezala) badirudi K.a. 750 eta 670. urteei52 — EUSKAL ARTEAREN HISTORIA I

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!